Kapela: Higrofanoa, likatsu samarra, 0,5 eta 2 cm bitarteko diametrokoa, esferaerdi formatik ganbil-laura pasatzen da. Arre-iluna hezea dagoenean eta okre antzeko kolorekoa lehortzean. Azal bereizgarria du. Errezelaren arrastoak izaten ditu ertzean eta ildaskatu samarra zopatuta dagoenean.
Orriak: Gaztetan oso itsatsiak, Agrocybe-en kolorea gogorarazten dute, gero, tonu purpurak izaten ditu esporak heltzean.
Hanka: 1,5 eta 2 cm bitarteko garaierakoa, zilindrikoa, kapelaren kolorea baino argiagoa izaten du, errezelaren hondarrekin.
Haragia: Zurbila, usain eta zapore leunak ditu.[2]
Etimologia:Psilocybe hitza, bi hitz grekotik dator: biluzik, esan nahi duen "psilos" hitzetik eta burua, esan nahi duen "kūbe" hitzetik. Pileotik askatzen den azal meheari egiten dio erreferentzia. Pratensis epitetoa latinetik dator, belardietatik, esan nahi duen "pratensis" hitzetik. Bere habitatarengatik.
Jangarritasuna
Ez da jangarria.
Sasoia eta lekua
Udazkenean. Espezie hau ez da oso ohikoa, eta lurzoru karetsuetan taldeak osatuz aurki daiteke.