Kapela: 2 eta 12 mm bitarteko diametrokoa, koniko-kanpai itxurakoa, hemisferikoa, gero laua ertz biribilduarekin eta erdian titi pixka batekin, glabroa, gardentasunez ildaskatua, zuria, zuri-krema kolorekoa, zuri-marroia, erdian krema kolorea edo marroia, ertza zurbiltzen.
Orriak: Zabal, sabeldunak, goranzkoak, zertxobait bihurgunetsuak, adnatuak edo pixka bat dekurrenteak, zurixkak orla zuriarekin.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 10 eta 45 mm bitarteko garaietakoa eta 0,5 eta 1 mm bitarteko lodierakoa, zilindrikoa, barnehutsa, okerra, flexuosoa, distiratsua eta pruinaduna, zuri-zeharrargia edo zuri-krema kolorekoa, zuntzexka zuriekin.
Haragia: Urria, hurtsua, usaingabea eta zaporegabea.[2]
Etimologia:Mycena terminoa latinetik dator, perretxikoa, onddoa, esan nahi du. Hiemalis epitetoa ere latinetik dator, negu, negukoa, esan nahi duen "hiemalis, -e" hitzetik.