Mycena vulgarisMycenaceaefamiliakoonddo espezie bat da.[1] Ez da sukaldean erabiltzen, usain txarra eta haragi gutxi duelako.
Sinonimoak: Agaricus vulgaris, Prunulus vulgaris.
Deskribapena
Kapela: Txikia, 2 cm arteko diametrokoa, koniko-kanpai itxurakotik laura, heldu ondoren ertz ildaskatuak. Azal zurixka edo arre-grisaxka, erraz erortzen den geruza likatsu batez estalia, gel-testura hartzeko joerarekin. Hankak eta orrien ertzak ere gel-testura hartzen dute, baina lupa batekin behatu behar da.
Etimologia:Mycena terminoa latinetik dator, perretxikoa, onddoa. Vulgaris epitetoa ere latinetik dator, arrunta, esan ahi duen "vulgaris" hitzetik. Maiztasunez agertzen delako.
↑(Gaztelaniaz)Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
↑(Gaztelaniaz)Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.