Kapela: 40 mm arteko diametrokoa, hasieran hemisferikoa, gero ganbila, azkenik lau-ganbiletik laura, marroi ilun koloreko titi kamuts bat mantenduz, honen inguruan, gainazala modu zentrokideetan banatzen da, titiaren edo zertxobait zurbilagoaren koloreko ezkata txiki eta finetan, hondo zurixka edo krema zurbil koloreko baten gainean, ertza inkurbatua, gero zuzena, soberakin pixka batekin eta gutxitan errezel orokorraren hondarrekin.
Orriak: Estu, lamelula ugarirekin, libreak, sabeldunak, zuritik kremara doan kolorekoak isla arrosekin, ertz irregularrekin edo flokulosarekin.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 60 mm arteko garaierakoa eta 5 mm arteko diametrokoa, zilindriko samarra, pixka bat loditua oinarrirantz, lehenengo betea, gero barnehutsa, fibrilosoa, zurixka edo okre kolorekoa eraztunetik gora, azpian okre-arrosa edo gris-marroi kolorekoa, arre-marroi koloreko ezkata txikiekin behealdean, mintzezko eraztun zurixka goian, besoko txiki bat osatuz.
Haragia: Urria kapelan, zurixka apur bat grisaxka, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]
Etimologia:Lepiota terminoa grezierazko "lepis" "lepistos" hitzetatik dator eta "oús" eta "otós ear" hitzetatik, kapela esan nahi duena. Ezkatadun kapela duen onddoa.