Larrubera urdinxka

Larrubera urdinxka
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaFomitopsidaceae
GeneroaPostia
Espeziea Postia subcaesia
Jülich, 1982
BasionimoaTyromyces subcaesius

Larrubera urdinxka (Cyanosporus subcaesius) Fomitopsidaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du sukaldaritzako baliorik.

Sinonimoa: Tyromyces subcaesius, Postia subcaesia.

Deskribapena

Karpoforoa: Ia erresupinatutik pileo-ra, 3 eta 8 cm bitarteko luzerakoa. Goialdea belus fin batekin, zurixka edo urdin-berdexka arin batekoa igurtziarekin edo hezetasuna galtzen hasten den heinean.

Tutuak: Zurixkak, gris-urdinxka arin batekoak.

Poroak: Tutuen kolore berekoak, egurrezko euskarrian duten posizioaren arabera urratu samarak.[2]

Jangarritasuna

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua

Postia caesia delakoarekin nahas daiteke, hau koniferoetan ateratzen da eta gehiago urdintzen da.

Sasoia eta lekua

Udazkenean eta udan, batez ere hostozabalen egurretan. Ohikoa.[3]

Banaketa eremua

Ameriketako Estatu Batuak, Brasil, Europa, Errusia, Japonia, Hego Korea, Australia.[4]

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 642 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Postia subcaesia: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak