Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, oso zimurtsua, hasieran lautik lau-ganbilera eta gero lau-hondoratua, ez oso mamitsua. Ertz biribildua, krenatu-lobulatua. Azal lehorra, opakua, pikor xeheekin, kolore arre ilunetik arre okre antzeko kolore uniformera doana.
Orriak: Nahiko zabal, oso elastikoak, zertxobait subdekurrenteak, lamelulekin, helduaroan krema-horixkatik okre-laranjara doan kolorekoak.
Hanka: 2 eta 4 cm bitarteko garaierakoa eta 0,5 eta 1 cm bitarteko lodierakoa, zilindrikoa eta konprimitua, oinarrian lodixeagoa, pruinaduna, kapelaren kolorekoa, baina tonu gorrixkekin.
Haragia: Fina eta nahiko urria, harroa, okre koloretik okre-laranjara doan kolorekoa. Zimitz usainekoa eta zapore gozokoa. Latexa, urria, urtsua eta gardena, gozoa.[2]
Etimologia:Lactarius terminoa "lac" "lactis", esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean.
↑(Gaztelaniaz)Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 98 or. ISBN84-282-0865-4..
↑(Gaztelaniaz) AVM Asociacion Vallisoletana de Micologia 1986.
↑(Gaztelaniaz)Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.