Ezaugarri orokorrak: hostoerorkorreko lactario-a, ertz ildaskatuko marroi ilun koloreko kapelarekin eta esne zuriarekin baina minutu gutxira arrosa kolorea hartzen duena, haragia eta orriak pixka bat akreak edo pikanteak dira eta horregatik janezinak.
Kapela: Ganbila eta deprimitua, batzuetan ertz ildaskatua edo erradialki tolestua, 5 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, gainazal lehorra eta felpaduna, marroi kolorekoa, marroi-grisaxka edo marroi-horixka nahiko iluna eta uniformea.
Orriak: Lodiak eta zabal, adnatuak edo apur bat dekurrenteak, hasieran zuriak, eta gero okre antzekoak esporengatik. Ertzak irregularki arrosaz zikinduta, latexa lehortzearen ondorioz.
Horri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Zilindrikoa, 3,5 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa, kapelaren antzeko kolorekoa baina argiagoa eta gainazal leunarekin.
Haragia: Zuria ebakitzean gorritu egiten da poliki-poliki eta batzuetan okre antzeko koloreak gehiago hartzen ditu arrosa kolorea baino, hasieran gainazalaren azpian eta gero gainontzeko haragiak kapelatik hasita, usain berezirik gabe eta zaporea apur bat garratza bihurtzen da denbora luze baten ondoren, latex gutxi jariatzen du haustean, zuria, haragiaren eta orrien gainean poliki-poliki gorritu egiten dena, baina ez beiraren gainean. Espora-jalkina okre antzeko -kolorekoa edo arrosa iluna.[2]
Etimologia:Lactarius terminoa “lac” “lactis” esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean.
Ohikoak dira esne zuriko espezieak baina aireak ukitzean esnea gorritu egiten zaienak, denak oso antzekoak eta beste karaktere batzuen artean, desberdinak dira esnea gorritzeko moduan, kapelaren kolore uniforme ilunagoa edo argiagoa dutelako eta esporengatik; hala nola: Lactarius romagnesii, Lactarius fuliginosus …
Sasoia eta lekua
Udazkenean, abuztuaren amaieran ager daiteke, baina bere garai onena iraila eta azaroaren hasiera dira. Pagadietako orbeletan hazten da batez ere, urriagoa da hariztietan.