Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.
Kapela: 2 eta 7 cm bitarteko diametrokoa. Ez oso haragitsua, hasieran konikoa, gero lau-deprimitua titi zorrotz batekin; zurrun-elastikoa; beltza, opakua, lehorra eta tomentuduna, erdigunetik ateratzen diren zimurtasun erradialekin; ertz biribildua, ildaskatze markatua, ondoren zabaldua.
Orriak: Zuriak, geroago okre-arrosa samarreko kolorekoak, meheak, estu, itsatsiak, untziforme samarrak eta zertxobait dekurrenteak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 5 eta 9 cm bitarteko garaierakoa eta 0,4 eta 1 cm bitarteko lodierakoa. Goialdean mehetua, liraina, luzanga edo zertxobait sabelduna behealdean; Goiko zatia, erabat zimurtua izaten du; beltza eta tomentuduna, oinarrian argiagoa edo zurixka; barrubetea, azkenik barnehutsa.
Haragia: Zuria, pixka bat arrosa ebakitzean; usain arina izaten du.[2]
Etimologia:Lactarius terminoa "lac" "lactis", esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Lignyotus epitetoa grekotik dator, fuliginoso, esan nahi duen "lignys" hitzetik eta belarria, esan nahi duen. "ous-otos" hitzetik. Kapelaren kolore ilunagatik.