Sinonimoak: Agaricus intermedius (Basionimoa), Lactarius intermedius, Lactarius cilicioides var. intermedius, Lactifluus intermedius, Lactarius citriolens var. intermedius.
Deskribapena
Kapela: 7 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, erdian zertxobait hondoratuta, inbutu formara iritsi gabe. Ertz leunak, ile gabeak eta kizkurtuak. Kapelaren azala glabroa, eremu zirkularrik gabe, hori-krema kolorekoa gaztetan, zahartzean zurbilagoa (azalean orban okre-arrexka kolorekoak)
Orriak: Azpi-dekurrenteak, nahiko zabal, zuri-krema kolorekoak tonu arrosekin, espora-jalkinaren ondoren hori bihurtzen dira.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Motza (3-4), lodia, sarritan okertua, latza, sakonera gutxiko zulotxoekin baina ez eskrobikulatua, zuri-okre kolorekoa, latexa min samarra, zuria (horitu egiten da aireak ukitzean)
Haragia: Oso trinkoa, zuria (latexak horitu egiten du), potasarekin urdin bihurtzen da. Fruta usaina du eta zaporea mingotsa eta pikantea, ez gozoa.[2]
Etimologia:Lactarius terminoa "lac" "lactis" esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Intermedius epitetoa, antzeko bi espezieren tartekoa delako.
Jangarritasuna
Interes gastronomikorik gabea. Ez du balio gastronomikorik, garratza, pikantea da.[3]
Nahasketa arriskua
Lactarius scrobiculatus, ezti-kolorekoa da (ilunagoa), ertz iletsua, kapelaren azala eremu zirkularrekin eta horia da hasietatik, oso iletsua, potasarekin gris-urdinxka kolorea hartzen du eta pinuen azpian ateratzen da (ez izeietan).
↑(Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
↑(Gaztelaniaz)Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.