Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.
Lactarius helvusRussulaceae familiako onddoespezie bat da.[1] Gordinik toxikoa izan daiteke, baina zenbaitek espezia gisa erabiltzen dute hauts bihurtuta. Prestatuta, haragia gozoa da, baina kalitate gastronomikoki eskasekoa.
Sinonimoak: Lactarius aquifluus,.
Deskribapena
Kapela: 5 eta 16 cm bitarteko diametrokoa, ezkatatsu-tomentoduna, lehorra, hori-gorrixka kolorekoa, eremu zirkularrik gabea, erdigunean hondoratua, zabaldua, ertz mehearekin eta ebaki bihurgunetsuarekin, irregularra.
Orriak: Ez estu, itsatsiak, edo pixka bat dekurrenteak koska batekin, orritxoekin, batzuetan baita urkilatuak ere, hasieran zuri-horiak arrosa koloreko ñabardurekin, gero ilunagoak, okre-laranja kolorerainokoak, zahartzean esporen hauts zuria agertzen da.
Hanka: 4 eta 13 cm bitarteko garaierakoa eta 0,5 eta 4,5 cm bitarteko lodierakoa, zilindrikoa, pixka bat hondoratua oinarrirantz, luzanga, behealdea mizelio zurixkaz estalia, leuna edo fin-fin apaindua, kapela baino kolore argiagokoa, goialdea zurixka.
Haragia: Okre argia, gorri-arre kolorekoa oinaren oinarrian, hasieran usain gabea, ondoren, batez ere lehortutako onddoetan, txikoria edo Maggi kubituen usain sendoarekin, luzaroan irauten du.[2]
Etimologia:Lactarius terminoa "lac" " lactis", esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Helvus epitetoa latin dialektaletik dator, horia, esan nahi duen "heluus" hitzetik. Koloreagatik?
Jangarritasuna
Ez da jangarria. Zenbait autoreren ustez, pixka bat toxikoa da.[3]
Nahasketa arriskua
Lactarius quietus var. yunque delakoarekin nahas daiteke, honek gaztetan kolore gorri iluna izaten du eta latex zuri iluna (opakua, ez koloregabea)
Sasoia eta lekua
Udan eta udazkenean. Goroldio asko dagoen eta hezeak diren basoetan, pinuen azpian edo picea-en azpian (gutxitan pagoetan).[4]
Banaketa eremua
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.
↑(Gaztelaniaz)Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.