Lactarius cremor Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.
Deskribapena
Kapela: 3 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, laster deprimitua, ertza pixka bat krenulatua, laranja-arre oreinkume kolorekoa edo gorrixkaz zikindua.
Orriak: Haragi-okre kolorekoak, okertuak.
Hanka: Laburra, 2 cm inguruko garaierakoa eta 0,5 cm inguruko lodierakoa, askotan okertua edo eszentriko samarra, kapelaren antzeko kolorekoa.
Haragia: Zurbila, lehenengo huntz usainarekin, gero txikoriarenarekin. Latexa, zurixkatik urtsura.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis", esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzea edo haustean.
Jangarritasuna
Ez da jangarria.
Sasoia eta lekua
Udazkenean. Hostozabal zuhaitzen azpiko sastrakadietan, lurzoru astunetan, karedun lurretan.
Banaketa eremua
Alaska, Europa, Turkia, Kaukasia.[3]
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 98 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Lactarius cremor: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak