Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.
Kapela: 6 eta 9 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, gero zabaldua, pixka bat uhindua, hasieran hori-laranja kolorekoa, gero gaztaina kolore zurbilekoa edo arre-hori kolorekoa.
Eztenak: Txikiak. 1 eta 3 mm bitartekoak, lehenengo zuri-gris kolorekoak gero gaztaina kolorekoak punta zuriekin.
Hanka: 3 eta 5 cm bitarteko garaierakoa eta 1,5 eta 2 cm bitarteko diametrokoa, zilindrikoa, oinarrira mehetua, leuna, lehoi kolorekoa, urdin-gris koloreko edo gris-berdexka koloreko oinarriarekin.
Haragia: Hauskorra, lehortu ondoren oso gogorra, zuria, gero gorrixka-more-oliba antzeko kolorekoa, berde-beltza hankaren hondoa, garratza.[2]
Etimologia:Hydnum terminoa greziar tubero hitzetik dator, Linneoren onddo genero honi emandako izen arbitrarioa. Amarescens epitetoa latinetik dator, garratza esan nahi duen “amarus” hitzetik. Bere zaporeagatik.
Jangarritasuna
Ez da jangarria.
Nahasketa arriskua
Ebakitako haragiak oinaren behealdean dituen kolore berdexka-beltzengatik ondo ezagutzen da. Antza izan dezaketen espezien artean, kolore argiko, oso gogorra eta zurruna den haragiagatik bereizten da, batez ere lehortuta badago.
Sasoia eta lekua
Udazkenean. Basoetan.
Banaketa eremua
Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Japonia, Hego Korea.[3]