Karpoforoa: 1 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, hasieran zuri-horixka zikin kolorekoa, gero okre-arrea, garatxo pikortsuez estalita, erraz bereizten direnak, adinarekin desager daitezkeenak, gainazala arre kolorekoa utziz, leuna, forma oso aldakorrekoa, madari formatik biribilduraino, oinarrian hanka puntadun txiki bat du eta bertan mizelio hifak daramatza.
Gleba: Hasieran zuria, gero oliba antzeko koloretik arre ilunera. Azpi-gleba zuritik arrexkara, trinkoa.[2]
Etimologia:Pusillum epitetoa latinetik dator, txikia esan nahi duen. “pusillus” hitzetik. Bere tamainagatik.
Tarte eguzkitsu eta idorretan, normalean basoetatik kanpo, belarretan.
Banaketa eremua
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Dominikar Errepublika, Puerto Rico, Brasil, Kanariak, Europa, Errusia, Kaukasia, Japonia, Txina, Australia.[3]