Deconica merdariaStrophariaceaefamiliakoonddoespezie bat da.[1] Sindrome toxiko edo haluzinogenoren bat sor dezake, psilozina eta psilozibina baitauzka.
Kapela: Tamaina txikikoa, 3 cm arteko diametrokoa, likatsu samarra, konikoa, helduaroan laua. Arre-horixka kolorekoa edo arre-oliba antzekoa, ertz argiagoarekin.
Orriak: Adnatuak, arre-grisaxka kolorekoak, zabal samar, ertz zuriarekin
Hanka: Mehea, zilindrikoa, elastikoa, eraztun gabea, baina eraztun eremu bat du, eremu honetatik behera marroi kolorekoa eta maluta zuriz estalia.
Haragia: Urria eta hauskorra. Okre zurbil kolorekoa, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]
Etimologia:Psilocybe hitza, grekozko bi hitzetatik dator: biluzik, esan nahi duen "psilos" hitzetik eta burua, esan nahi duen, "kūbe" hitzetik. pileotik askatzen den azal meheari egiten dio erreferentzia. Merdaria epitetoa bere habitatagatik du, batez ere koprofiloa delako.
↑(Gaztelaniaz)Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
↑(Gaztelaniaz)Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.