Chlorophyllum brunneumAgaricaceaefamiliakoonddoespezie bat da.[1] Espezie hau da Lepiota eta Macrolepiota generoan arau orokorraren salbuespen bakarra, 10 cm-ko diametroa gainditzen dutenak jangarriak direla.
Kapela: Handia, 18 cm arteko diametrokoa. Ez oso iletsua, simetria erradial (ez zentrokideak) formako ezkataz estalia, batez ere izar irregular formako erdiko ezkata handi bat du, zenbait erradiotan arrakalatzen dena. Kapela estaltzen duen kanpoko plaka iluna gurutze forma berezi batean hausten da.
Orriak: Estu, sabeldunak eta libreak, zurixkak edo horixka kolorekoak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Mehea eta zilindrikoa, barnehutsa, leuna, zuntzezkoa, oinarrian pixka bat loditua (erraboil marjinatua). Eraztun sinplea.
Haragia: Zuria, oina igurzten bada gorritu egiten da, ez oso trinkoa.[2]
Etimologia:Macrolepiota grekotik dator, handia, Lepiota generoko perretxiko handia esan nahi du.
Ez nahastu Macrolepiota rhacodes eta Macrolepiota konradii espezieekin, hauek ezkatak zentrokide forman dituzte (ez erradialki, zabalak eta izar formakoak). Macrolepiota rhacodes delakoak ez du erraboil marjinaturik, eta ez da talde soropilduetan hazten.[4]
Sasoia eta lekua
Udazkenean. Soropildua hazten da. Lorategietan, hondakindegietan, zabortegietan, areketan, heskaietan... normalean gizakia bizi den lekuetan. XX. mendearen amaieran iritsi zen iberiar penintsulara, Gabonetako izei eskandinaviarren sustrai-lurretan bildutako esporen bidez.
Banaketa eremua
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Honduras, Europa, Kanariak, Israel, Errusia, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika.[5]
↑(Gaztelaniaz)Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 290 or. ISBN84-282-0865-4..
↑(Gaztelaniaz)Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
↑(Gaztelaniaz)Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.