Karpoforoa: Buru batek (zati emankorra) eta oin zilindriko batek osatutako fruktifikazioa, antzua. Buru oboidalak edo subglogosoak 6 eta 10 mm bitarteko diametroa du, hori-arre kolorekoa, batzuetan oliba koloreko tinduekin eta gainazala puntu ilunez zikinduta, puntu horiek peritezioei eta ostioloei dagozkie.
Hanka: Oso mugatua, leuna, mizelio-kordoirik gabe, 5 - 8 x 0,8 - 1 cm-koa. Kolorea hori ilunetik hori zurbilera doa.[2]
Etimologia:Cordyceps terminoa grekozko "clava" hitzetik eta latinezko "ceps" hitzetatik dator. Borraren kapela esan nahi du. Capitata epitetoa berriz latinetik dator, kapela duela, esan nahi duen "capitatus" hitzetik. Bere itxuragatik.
Cordyceps ophioglossoides delakoarekin, honek burua ez du hain borobildua, eta kolorea hori-berdexkatik arre-beltzera doa. [4]
Sasoia eta lekua
Espezie hau ez da oso ohikoa, udazkenean, eta Elaphomyces generoko espezie hipogeoak parasitatzen ditu, maiz, Elaphomyces granulatus, koniferoen eta hostozabalen basoetan. Bakarrik edo taldeka hazten da.[5]
Banaketa eremua
Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Kolonbia, Europa, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua, Hego Korea, Japonia, Australia.[6]