Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, zirkuluerdi formakoa edo giltzurrun itxurakoa, ganbila, ertza oso biribildua, oliba-berde kolorekoa, berde-botila kolorekoa edo berde-okre antzeko kolorekoa, ertz horiarekin. Azal tomentoduna gaztetan, ondoren glabroa, likatsua eguraldi hezearekin.
Orriak: Meheak eta oso estu, dekurrenteak; arbeletxeko kolorekoa, gero marroi-horixka.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Ezkatatsua, lodia, alboan, kapelaren ondoan loditua, inkurbatua, horixka kolorekoa.
Kapelaren berde-oliba ilun koloreak, orrien tindu arbeletxeko koloreak eta ezkataz estalitako oinak, ia nahastezina bihurtzen dute. Pleurotus ostreatus delakoaren antz pixka bat badu.[4]