Kapela: 6 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, nahiko sendoa, gaztetan oboidea, gero kanpai itxurakoa, bukaeran kanpai itxurako-ganbila, titi arin batekin, ertza erregularra eta inkurbatua eta oso ildaskatua. Kapelaren azala leuna, koipetsua, distiratsua eguraldi lehorrarekin, gris-arre kolorekoa. Gaztetan errezel orokorraren aztarnak izan dezake.
Etimologia: Amanita grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa kontzeptu orokor gisa.
↑(Gaztelaniaz)Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.