Kapela: 12 cm arteko diametrokoa, printzipioz koniko trunkatua. Ertza hasieran oinari itsatsia. Kapelaren azala gris argia, ezkatatxo finekin . Ertza horitu egiten da igurtztean, baina espezie tipoa baino intentsitate gutxiagorekin.
Orriak: Libreak, arrosa kolorekoak, oso zurbilak, ondoren arrosa bizi kolorekoak eta helduaroan marroiak. Ertza antzua.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Luzea, zilindrikoa, oinarri erraboilduna, zuzena edo kurbatua oinarrian, fistulosoa, zuria, leuna, eraztuna goian, meharra, kanpoko aldetik ezkatatxo antzekoekin, laster iheskorra. Erraboilean gogor horitzen da.
Haragia: Zuria, kapelan ez da kolorez aldatzen, oinaren oinarrian bakarrik horitzen da. Fenol usain desatsegin samarrekoa.[2]
Etimologia:Agaricus hitza grezierazko "agarikón" hitzetik dator, perretxikoa, onddo-mota jakin batekoa. Dioscorides-en garaitik erabilitako izena. Xanthoderma epitetoa berriz grezieratik dator, "xanthos" = horia, eta baita grezierazko "derma" = azala. Horitzeagatik.
Toxikotasuna
Toxikoa, oinean horitzen diren Agaraicus guztiak toxikoak dira. Hesteetako nahasmenduak eragiten ditu.
Nahasketa arriskua
Xanthoderma ataleko espezie eta aldaera guztiekin.
Sasoia eta lekua
Udan eta udazkenean. Ibaiertzeko basoetan. Hala ere, parkeetan eta zelaietan aurki daiteke, korroak osatuz.
Banaketa eremua
Euskal Herria, Frantzia, Belgika, Herbehereak, Austria, Hungaria.[3]