Kapela: 10 eta 15 (20-25 cm arte), globo itxurako-hemisferikotik zabaldura, haragitsua. Kapelaren azala ez oso ezkatatsua, hondo okre-hori-lehoi kolorekoaren gainean (zuria ez)
Orriak: Libreak, ia adnatuak, trinkoak, haragi kolore zurbilekoak edo arrosak. Ertz zurbila, antzua.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 9 eta 15 cm bitarteko garaierakoa, oinarrira pixka bat loditua, horitu egiten da igurztean. Eraztun zabala, iraunkorra, mintzezkoa, zuri-krema kolorekoa, behealdean arre-lasto koloreko ezkatak izaten ditu.
Haragia: Sendoa eta zuria (horitzeko joerarekin). Almendren usain handiarekin (edo pixka bat anisarena), zapore gozoa eta atsegina. Espora-jalkina marroi ilun kolorekoa.[2]
Etimologia:Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen “agarikón” hitzetik.
↑(Gaztelaniaz)Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 196 or. ISBN84-505-1806-7..
↑(Gaztelaniaz)Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.