Nafarroa Garaia —1982az geroztik, administratiboki Nafarroako Foru Erkidegoa[1] edo Nafarroako Foru Komunitatea[2]— Euskal Herriko zazpi herrialdeetatik handiena da (10.391,08 km², Euskal Herriaren % 49,6), Euskal Herriko erdialdean eta hegoaldean dagoena, eta Espainiakoautonomia erkidegoetako bat. 643.234 biztanle ditu, eta Iruñea du hiriburu (201.653 biztanle).
Nafarroa lehen aldiz idatziz IX. mendean agertu zen, Eginardok idatzitako Vita Karoli Magni lanean, KarlomagnokEbro ibaian zehar egindakoak aipatzen direnean[3]. Etimologiari dagokionez, Jean-Baptiste Orpustanen ustez naba hitzetik eratortzen da, akaso aitzineuskaratik, eta mendiz inguratutako lautada esan nahiko luke, Iruñerriari erreferentzia eginez[4]. Alfontso Irigoienen arabera arre koloreari egiten dio erreferentzia, nabar kolore horren izena ere baita. Terra nabarra esaldiarekin lur arrea esan nahi bide zen[5]. Manuel Lekuonaren ustez, etimologia horiek ez dira egokiak, eta nahar (hau da, "ibai") hitz semitikotik eratorria izan liteke[6].
Edonola ere, Nafarroa terminoarekin artikulu honetan lantzen den Nafarroa Garaia zein Nafarroa Beherea izendatzen dira. Arrazoi historikoak direla eta, Nafarroako Erresumari ere egiten dio erreferentzia. Gaur egun badira halaber Euskal Herriari erreferentzia egiteko Nabarra edo Nafarroa Osoa terminoa erabiltzen dutenak[7].
Gaztelaniaz Navarra terminoa erabiltzen da. Nafarroako Foru KomunitateaEspainiako autonomien barruan Nafarroa Garaia osoa hartzen duen eremu politikoa da, artikulu honetan ere lantzen dena.
Geografia
Alderdi fisiko-geografikoei begiratuta, Nafarroa Garaia hiru eremu geografikotan banatuta dago oro har: Mendialdea, Erdialdea eta Erribera. Hiru eskualde horien tamaina eta eskualde bakoitzaren berezitasunak ikusita, azpibanaketa bat egitea komeni da. Hala, Mendialdean Nafarroa Garaiaren iparralde hezea, Pirinioetako haranak eta Pirinio aurreko haranak edo arroak bereizten dira. Nafarroa Garaiko Erdialdeak bi zati ditu, Ekialdeko Erdialdea eta Mendebaldeko Erdialdea edo Lizarraldea. Eta Erriberak, berriz, beste bi zati dauzka: Ekialdeko Erribera edo Tuterakoa, eta Mendebaldeko Erribera edo Lizarrakoa.
Bost mendi altuenak Nafarroako Pirineoko ekialdean daude. Euskal Herri osoko mendi garaienak ere badira horiek. Mapako puntu berde eta moreak dira, honako hauek: Hiru Erregeen Mahaia (2444 m), Ezkaurre (2047 m), Arlas (2044 m), Txamantxoia (1945 m), eta Abodi (1520 m).
Nafarroako ibaiek, urtero, 10.048 hektometro kubiko garraiatzen dituzte. Horietatik, erdia inguru (5.011) Nafarroa Garaian dauden euriek sortzen dituzte, eta beste erdia beste lurralde batzuetatik ekartzen dituzten ibaiek[9]. Ur isuria neurtzeko hainbat estazio daude lurralde osoan zehar[10].
Mediterraneoko isurialdea
Mediterraneoko isurialdea da Nafarroan eremu gehien hartzen duena, bere lurraldearen % 90 inguru[9]. Ibai guztien ura Ebro ibaiaren bitartez iristen da itsaso hartara. Zona zabala da, eta ezaugarri oso desberdinak dituzten hainbat eremu bereizten dira: eremu atlantiko hezea, eremu piriniarra, mendi ertaina edo mediterraneoa eta hegoaldea (lauagoa eta idorragoa). Ebro ibaia Nafarroan Vianan sartzen da eta Cortesen atera. Haren inguruan nekazaritza emankorra eta herri handiak daude, Lodosa, Castejon edo Tutera bezala.
eta Aragoi ibaia Nafarroa Garaiko gainontzeko ibaien urak Ebrora daramatzana.
Aragoi ibaiak jasotzen ditu Nafarroako ibai gehienen urak. Lehenengo Onsella jasotzen du, Zangoza pasata. Ondoren Irati ibaia jasotzen du, Irunberriko arroila igaro eta gero; honek, lehenago, Erro, Urrobi eta Zaraitzu jasoko ditu, azken honek Arbaiungo arroila sortzen duena. Tafalla inguruko urak Zidakos ibaian biltzen dira, eta Caparrosotik gertu bere urak Aragoin isurtzen dituenak. Batzen zaion azken ibai handia, Ebrora iritsi aurretik Arga da, Nafarroa iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duena. Ibai honek Ultzamako urak jaso ditu lehenago, Iruñerria zeharkatu du eta, bertatik ateratzen ari dela, Sakanako urak jaso ostean Larraun ibaiarenak jaso dituen Arakilekin batzen da.
Kantauriko isurialdean hainbat ibai ditu, orografia malkartsuagoa baita bertan. Mendebaldetik ekialdera, lehenengo ibaiek Oriara urak isurtzen dituztenak dira. Leitzaran eta Araxes ibaiak Nafarroa Garaian jaiotzen dira, nahiz eta ibilbide gehiena Gipuzkoan egiten den. Donostia itsasoratzen den UrumeaGoizuetan jaiotzen da, eta bere arroaren %60 Nafarroan dago[9].
Azkenik, Nafarroan jaio eta Lapurdin itsasoratzen diren bi ibai arroetara isurtzen duten errekak ere badaude: Urdazurira isurtzen duten ibaiak daude Zugarramurdin eta Dantxarinean eta Errobira isurtzen dutenak Luzaiden eta Baztanen. Pirinioetako ur isurialdean Nafarroa Garaiaren aldean dauden iturburu gutxi batzuek Aturrin amaitzen dute.
Nafarroako Foru Erkidegoa Pirinio mendien, Euskal Herriko arkuaren eta Ebro ibaiaren arroaren artean dago. Elkarren oso bestelakoak diren mendi horiez gainera, Nafarroa Garaian elkartzen dira Kantauri aldeko eta Mediterraneo aldeko isuriak eta klima ozeanikoa, subalpeetakoa eta mediterraneoa, bakoitzak bere landaredi berezia duela. Horren guztiaren ondorioz, kontrasteak dira Nafarroa Garaiaren ezaugarri nabarmenenetako bat, eta arrazoi beragatik, heterogeneitatea dute eskualdeek ezaugarri, nahiz batetik besterako trantsizioa oso mailakatua den.
Geografia ezaugarri horien trantsizio mailakatu horrek ez ditu zehatz bereizten uzten Nafarroa Garaiko eskualdeen arteko mugak. Eskualde banaketa, beraz, era askotara egin daiteke, nahiz banaketa horiek batzuetan bat etorri ez. Nolanahi ere, kontuan izan behar da banaketa hori aztertu beharreko gaiaren araberakoa izaten dela, eta hartara denak izan litezkeela baliagarri.
Ekialdean Huescarekin 33,266 km. ditu eta Zaragozarekin 191,97. Gainera, Petilla Aragoik beste 33,325 kilometro ditu Zaragozarekin ere. Hegoaldean batez ere Errioxarekin egiten du muga 153,086 kilometroz.
Neolitoa Nafarroan K. a. 5. milurtekoan kokatu behar da eta gutxi gorabehera K. a. XVIII. menderaino luzatu.[11]. Behe Neolitoan aztarna gutxi aurkitu dira eta horregatik hasiera batean influentzia eskasa egon zela uste da.[11]. Autore batzuen arabera Nafarroa eta Mediterraneoko, Akitaniako eta Kantauri aldeko biztanleen artean nahasketak egon ziren[11]. Hala ere, beste batzuen arabera[12], elkarte kultural berdina zen Pirinioetan, bai iparraldean zein hegoaldean, zegoena.
Aldaketa klimatikoa zela eta animalien aldaketak egon ziren. Ehiza jada ez zen kobazulo inguruetan bizi, baizik eta lautadetan. Hori dela eta kobazuloak alde batera utzi ziren hein handi batean eta lautadatara jaitsi. Honek ere elkartze kulturala egotea ekarriko luke. K. a. 5. milurtekoangaria eta txakurra agertu ziren Nafarroan. Garagardoaren antzeko edariak, harri bero batekin eginda, agertu ziren ere. Nafarroako gaur egungo lurraldean 1.000 biztanle inguru zeuden eta 12 tribu.[11]
Neolito Ertaina K.a. 3.500etik K. a. 2500 urtera arte luzatu behar da. Garai honetan agertzen da lehenengo aldiz zeramika Nafarroan. Garai honetan biztanleria gehiena kobazuloetan bizi zen, eta horrekin lotutako kultura dago, nahiz eta silex edo bestelako aztarna gutxirekin. Zenbait aztarnategik aukera ematen digute berrikuntza horiek ailegatu zireneko bilakaera ikusteko, Zatoiako (Abaurregaina) kobazuloan lehenbiziko zeramika aztarnak aurkitu dira, harri leunduzko tresnak, erabiltzeko errazagoak (azal leundua, forma borobilekoa); eta MarañongoLa Peñan edo BiotzarikoPadre Areso babestokian abereen hezurrak aurkitu dira.[13]
Goi Neolitoan Iberiar Penintsulatik kanpai-formako ontzien kultura hedatu zen, eta beste migrazio bat egon zen Ekialdeko Europatik. Baina ez dirudi bertan geratu zirenik.[11]. K. a. 2. milurtekoaren hasieran trikuharri eta harrespilak egiten zituen kultura megalitikoa hedatu zen Pirinioetan eta baita Nafarroa osoan ere. Brontze Aroaren hasiera eman arte biluzik joaten ziren eta uste da hortik aurrera bizarra mozten hasi zirela eta buruan apaindurak jartzen.
Gaur egungo Nafarroa Garaiko zatirik handiena baskoien lurraldean sortu zen. Izan ere, Iruñea, Erdi Aroko erresumako hiriburua, Ponpeio jeneral erromatarrak gotortutako hiria zen (Pompaeluslatinez). Erromatarrek guztiz menperatuta zeukaten lurraldea K. a. 74rako. Beti ere, erromatartzea, erromatarren kultura elementu material eta espiritualen onartze eta beretzea den aldetik, sakonagoa izan zen agereansaltusean baino, biziagoa klase aberatsen artean nekazarien artean baino.[14]IV. mende amaieran hasitako migrazio mugimenduen ondorioz, eten egin ziren administrazio loturak Erromarekiko. Badirudi antzinako germaniarrekPirinioak gurutzatu nahi izan zituztenean, bertako noble multzo batek aurre egin ziela. Urte batzuk geroago, bagauda izeneko jendetza matxinatu zen baskoien lurraldean.
Erromatarren agintea desagertuta, bisigodoak bilakatu ziren Iberiar penintsulako botere nagusia. Hainbat errege godok baskoien aurka egin zuten borroka. Geroagoko zenbait kroniketan irakur daiteke errege horietako askok baskoiak menderatu zituztela (domuit vascones), baina behin eta berriro menderatu beharrak esan nahi du, ziurrenez, ez zituztela inoiz menderatzen. Datuak urriak izanda, ez dago garbi noraino menderatu zuten bisigodoek baskoien lurraldea. Iruñean bisigodoen hilerria agertu da[15], eta Iruñeko hainbat apezpiku izan ziren Toledoko kontzilioetan. Iparraldeari dagokionez, datu gutxi ditugu. VII. mendean errege frankoek gaskoien (iparraldeko baskoien) lurraldea okupatu nahi izan zuten. Badirudi frankoek agintea galdu ahala nagusitu zirela bertakoak, eta Akitanian zehar hedatu. 714tik aurrera, gudaroste musulmanak bertan izateak, ageriagoan jarri zituen iparraldeko (saltus) eta hegoaldeko (ager) baskoien arteko kultura ezberdintasunak. Ebroko haraneko jaun handiki batek, Cassius kondeak, kalifarekin elkar hartu eta bere aginpidea sendotu zuen, eta hurrengo lau mendeetan Erribera gobernatu zuen banukasitar dinastiaren buru bilakatu zen. Mendekotasun politikoarekin batera, kulturaren islamizatzea etorri zen.[14]
VIII. mendean eta hurrengoaren lehen laurdenean, printze kristauen eta musulmanen arteko adiskidetasunezko hitzarmena izan zen Nafarroan politikaren ezaugarria, odol loturak eta interes ekonomiko berdinak baitzituzten elkarrekin. Ama berberaren semeak izan ziren, adibidez, Eneko Arista eta Musa ibn Musa, banukasitarren buruzagi ospetsua. Kidetasun horrek, eta Nafarroa Pirinioen hegoaldeko muturrean kokatua egoteak eragin berezia izan zuten Iruñeko Erresuma sortu eta finkatzekoan. Baskoiek hitzarmenak hautsi ondoren, ordea, Iruñea eraso zuten Uqba eta Yusufvaliek.[14]
Iruñeko ahaideen eta banukasitarren arteko harreman on horiek VIII. mendearen azken herenean ere eman zituzten beren emaitzak. Karlomagnok akordio bat egin zuen Zaragozako buruzagi musulmanarekin, hark hiria eman ziezaion, baina gudaroste frankoa hirira iristean, iruzur egin ziotela konturatu zen. Horren ondoren, Karlomagnoren tropek Iruñea suntsitu zuten, baina baskoiek mendeku hartu zuten Pirinioetan, Orreagan zehazki, 778ko abuztuaren 15ean armada frankoa ustekabean harrapatu baitzuten segada batean. Hala ere, agintari kristau eta musulmanen arteko harremanen gorabeherek jarraitu zuten, adibidez, Argantzongo haitzarteko guduan (803), Iruñea menderatzeko Ludovico Piorenak (812), karolingiarren aldeko Belaskoren aurka emirrak egin zituenak (816) eta Akitaniako erregeak Eblo eta Aznar kondeen gidaritzapean antolatua (824). Garai honetan Leireko monasterioa bilakatu zen Nafarroako Erresuma izango zenaren ernamuina.[14][16][17][18]
806 eta 812 urteetan, Iruñea frankoen mendean zegoen. Hala ere, enperadore frankoek ezin zuten inperioz haraindiko lurraldeak behar bezala zaindu, etxean zuten arazoak zirela-eta. Horrela, apurka-apurka eskualdea inperioaren eraginetik ateratzen joan zen eta bertako dinastia indartzen. Iruñea inguruko euskaldunak (navarri) Iruñeko Erresuman egituratu ziren X. mende hasieran, 824tik aurrera jaurerri bat eratuz, Eneko Enekoitzen gidaritzapean, Arista ezizenekoa, Iruñeko errege-erreginen aitzindari.
Ondorengo Gartzia Enekoitz (851-882) izan zuen[19]. Kordobako emirerriak preso izan zuen urte asko eta litekeena da Ximeno leinukoGartzia Ximenitz erregeorde edo erregekidea izatea.[20] Erresumak orduko euskaldunen lurralde guztiak hartu zituen Antso III.a Nagusiaren garaian, Pirinioen ekialdetik (Ribagorza) Garonaraino (1032-1035) eta Gaztelaraino (are, Leon ere). Testamentuan, lau semeren artean banatu zituen bere mendeko lurrak, haiek kudea zitzaten, baina formalki Iruñeko erregeari Gartzia III.a Santxez Naiarakoari, Iruñeko erregeari men eginez. Hargatik, seme horiek eta haren ondorengoek erresumak sortu zituzten: Gaztela, Aragoi. Aragoi-Iruñeko Erresuman, Alfontso Borrokalaria erregeak berriz elkartu zituen lurralde asko. 1118an, hegoaldera hedatu zen, eta Tutera (Erribera) konkistatu.
Antso VI.a Jakitunak eta Antso VII.a Azkarrak hiribildu ugari sortu zituzten, hiri gutunen bidez, eta Donejakue bidearen bidez kolonizazio handi bat hasi zen haren inguruan. Alfontso VII.a Gaztelako erregeak basailutzat hartu zituen bai Gartzia bai Antso VI.ak (1150-1194) bere semea[21]. Hala ere, Antso VI.ak menpekotzatik ateratzea lortu zuen[22]. Gaztelaren aurkako kanpaina hasi baino lehen, aldaketa nabarmena izan zen: Antsok Pampilonensium Rex titulua erabiltzeari utzi eta Rex Navarre titulua aldarrikatu zuen; harrezkero, Nafarroako Erresuma deituko zen. XIII. mendetik aurrera, Gaztelako Erresumak Nafarroa mendebaldea inbaditu zuen, Bizkaia (1179) Araba, Durangalde eta Ipuzkoako lurrak (1199-1200).
Nafarroako Erresumak lurraldeen eta biztanleriaren ia erdia galdu zuen eta itsas irteerarik gabe geratu. 1234an, Antso VII.a hiltzean, bertako dinastiak amaitu ziren, eta trukean Tibalt I.a Evreuxkoa hasi zen erregetzan. Horren aurrean, Nafarroako indar aktiboek foruak jarri zituzten indarrean, nafar legeak bermatzeko. 1451n, Gerra Zibila piztu zen Joan II.a Aragoiko errege gaztelarra Nafarroako koroa usurpatu zuenean. 1479an, Biarnoko Katalina Foixkoa bihurtu zen erregina, eta beaumontar indarrei egin behar izan zien aurre. Hala ere, garaituak izan ziren (1507). Bakea lortutakoan, Fernando Katolikoaren tropek, Albako dukea buruan zutela, erresuma inbaditu zuten 1512an, salbu eta Bortuez Haranzko Lurraldea merindadea.
Espainiar Koroaren konkistaren ondoren
1521eko udaberriko erresuma berreskuratzeko ahalegin batek porrot egin zuen. Xabierko Frantziskok (Frantsesek), nafar legitimista galtzaileen alderdikoak, Jesusen Lagundia eratzen lagundu zuen, eta Asian misiolari ibili ondoren santu eta Nafarroako patroi bihurtu zen, San Ferminekin batera. 1589. urtean, Henrike III.a Nafarroako erregea Henrike IV.a Frantziakoa bihurtu zen, katolizismoa onartu ondoren. Ondorengo Frantziako errege guztiek, beraz, Roi de France et de Navarre titulua izan zuten. Espainiar koroarekiko tentsio handien artean, 1576an Diputazioa eratu zen, Filipe II.ak haren autonomia zapuztu bazuen ere (1594). Nafarrek koroaren gerretan parte hartu behar izan zuten, hala nola Katalunian 1639an, kontraforua zena. Desertzioak ugariak izan ziren.
XVII-XVIII. mendeetan, nafar ugarik Ameriketara emigratu zuten, eta euskaldunen kofradietan bildu ohi ziren, hala nola San Ferminen Kongregazioa eta Arantzazuko Andre Mariarenak. Juan Goienetxe baztandarra aberastu egin zen Madrilgo errege gortera hurbilduz, asmo merkantilista batez. Nafar ilustratuak sendotu egin ziren XVIII. mendean. Dena den, Karlos III.a espainiar erregeak areagotu egin zuen agintearen zentralizazioa, eta estutu egin zituen nafar foruen kontrako neurriak, aduanen gaian. Mendeko azken hamarkadetan, Nafarroa Garaiaren merkataritza Pirinioez iparraldera eta Hego Euskal Herriko beste lurraldeetara bideratzen zen, % 37,2 eta % 62,3, hurrenez hurren.[23]Jose Maria Magallon San Adriango markesak ilustrazioa sustatu zuen, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearekin lankidetzan arituz.
1794ko Konbentzioaren Gerrak borrokak eta suntsipena ez ezik, koloka batean utzi zituen foruak, frantses iraultzaileei aurre egitera espainiar errege armada Nafarroara heldu zenean eta Manuel Godoy Espainiako ministro ahalguztidunak foruak deuseztatzea bilatu zuenean. Nafarroa Garaiko frantsestuak baztertuak izan ziren behin betiko Espainiako Koroan Fernando VII.a errege koroatu zutenean (1814); orduan, foruak berrezarri ziren, joera kontserbadore eta erlijioso handi batez.[24] Ekonomia krisian zen, itotzen, eta 1833an Espainian liberalak gobernura heldu zirenean, nafar askok mendira jo zuten altxamendurako boluntario, espainiar agintari berriei aurre egitera eta nafar foruak babestera.
Karlista horiekZumalakarregi gipuzkoarra zuten buruzagi, eta indartsu egin ziren Ameskoan. Urte eta erdian, Espainiako gobernu liberalaren armadari gailendu zitzaizkion Nafarroan eta Euskal Herriko gainerako eskualde gehienetan, salbu eta hegoalde eta ekialdean. Aldiz, Zumalakarregiren heriotzak (1835) karlisten pixkanakako beheraldia hasi zuen. 1836an, espainiar agintariek Nafarroako Diputazioa desegin zuten, trukean probintziako diputazio bat izendatuz. Boluntario karlistak akiturik, Espainiako gobernuaren armadak Nafarroa Garaia okupatu ahal izan zuen. 1841ean, diputazio horretako ordezkariek Foruak Eraldatzeko Legea sinatu zuten, Nafarroako Erresuma probintzia bilakatuz.
Trukean, Nafarroa Garaiak zerga bilketari eta administrazioko prerrogatiba batzuei eutsi zien. Aduanak Pirinioetara eta itsasaldera lekualdatu ziren. Nafarrak Espainiako soldadutzara behartuak izan ziren: kintak. Amorrua eta ondoeza nagusitu ziren, eta herritar askok erbestera jo zuten. Kontrabandoa ugaldu egin zen. Lurraldea Espainiako ekonomiara ireki zen, eta 1857tik 1864ra burdinbidea bete-betean heldu zen Nafarroara: 1857an Tutera eta Iruñera, eta 1864an Norteko burdinbidea Altsasura. Mende erdialde eta amaieran, herri euskalduna ugari erdaldundu zen erdialdeko eskualdeetan, euskara Iruñean, Lizarran eta Tafallan galduz.
Karlistaldietatik Espainiako Gerra Zibilera
1872an, Espainiako giro politiko ezegonkorraren erdian, boluntario partidak eratu ziren mendialdean. Karlos Maria Borboi erregenahia Nafarroara itzuli zen deserritik, eta Bigarren Karlistaldia piztu zen, eta Orokietan izan zen lehen gudua maiatzean, boluntario karlisten eta Espainiako gobernuko tropen artean. Ondorioz, Zornotzako bake ituna sinatu zuten bi indarrek. Aldiz, bi urtera berpiztu egin zen gatazka eta, oraingoan, karlistak Nafarroa gehienean nagusitu ziren, baita Hego Euskal Herri gehienean ere. Hiriburua Lizarran finkatu zuten, eta estatu karlista bat osatu zuten.
Aldiz, 1875 hasierarako, Alfontso XII.a erregearen espainiar militar kontserbadore konstituzionalistek boterea hartu eta 100.000 soldadu eta gehiagoko armada bat igorri zuten Nafarroara, eta lurraldea okupatu. Canovas del Castilloren erregimenak Nafarroa gerraren errudun izendatu zuen eta, ondorioz, biztanleriak askotariko hertsapenak jasan zituen: gerra legea, isunak, armadaren mantenua, presoak kolonietara igortzea, etab. Kupoa aldatzeko legeak ezarri ziren Madrilen. Bigarren Karlistaldi ondorengo urteetan, askok Ameriketara jo zuten eta Nafarroa Garaiak biztanleria galdu zuen, funtsean landa gizarte gisa iraunez. Herri lurrak pribatizatzen joan ziren, lurjabe handien eskuetan utziz.
Nafarroa Garaian, Elkarte Tradizionalistak indar handia hartu zuen, eta Errepublikaren kontrako jarrera nagusitu. Espainiako Errepublikaren laikotasunak etsaigoa aurkitu zuen Nafarroa Garaian. Bestalde, lurrik gabeko milaka nekazarik lurjabe aberatsen lursailak hartu zituzten beren eskuetan 1933ko urrian, eta lurjabeak mendeku zain geratu ziren.[26] Karlista erreakzionarioenak eta elizkoienak nagusitu ziren, eta Errepublikaren kontrako kolpea egosten hasi ziren Varela eta Lizartza gidari zituztela. Karlisten eta Mola jeneralaren arteko ezusteko hitzarmen batek 1936kouztailaren 18koestatu kolperako bidea zelaitu zuen.[27]
Berehala karlistak kalera irten eta batailoiak eratu ziren. Erretagoardian, errepresioa eta izua zabaldu ziren altxamenduarekin bat egin ez zutenen kontra, bereziki Erriberan, era horretan guztira ia 3.500 herritar erailez 1936an eta 1948 arte.[28] Bitartean, Iruñetik Gipuzkoako kanpaina militarra abiatu zen. Euskal hezkuntza eta kulturaren adierazpenak, halaber, gogor pertsegitu ziren, hala nola Lizarran eta Elizondon. Probintzia gehienak kolpistekin bat egin zuenez, foru prerrogatiba ugariri eutsi zien, adibidez, kupoa. Karlistek 1841eko erregimenaren jarraipena ikusi zuten. Gerra traumatikoa izan zen eta isiltasuna nagusitu zen; gainera, galtzaileentzat, hamarkadetako umiliazioa hasi zen.
40 urteko diktadura hasi zen. Franco haren buruak Elkarte Tradizionalista karlista desegin zuen, beharturik FET y de las JONS eratuz ("sindikatu bertikala", 1937ko apirila), nafar karlista asko sumindurik utzi zuena; tentsioak bizi ziren falangistekin. Hala ere, karlistak Francoren erregimen berrira egokitu ziren. Dogma nazional-katolikoa egin zen nagusi lurralde osoan, adibidez, 1941ean Javierada deitu erromeria egiten hasi zen Xabierrera. Euskara debekatua izan zen, eta meza euskaraz emateari utzi zitzaion herri askotan. Kulturgile ugari hil egin ziren, edo deserriko bidea hartu.
Batzuek unibertsitate baten premia sumatzen zuten, eta abantailak eman zitzaizkion espainiar talde ultrakatoliko bati Iruñean finkatzeko: Opus Dei eta Nafarroako Unibertsitatea (1952ko urria). Gero eta indar handiagoa hartzen hasi zen Nafarroa Garaiko gizarte bizitzan, diktadura erregimenean bezala. Berretsi egin zen 20ko hamarkadan hasitako joera: Iruñerako inmigrazioa eta hazkunde demografikoa. Iruñean industria oparo garatu zen 60ko hamarkadan, ibilgailuen sektorean bereziki. Errepideak hobetu egin ziren. Horrek, aldi berean, gizarte klaseko kontraesanak eta gatazkak harrotu zituen, eta langile mugimendua eta protestak berpiztu. Karlismoan, arrakalak agertzen hasi ziren, eta euskal mugimendu abertzalea sendotzen.
Trantsizioa eta Nafarroako Foru Erkidegoa
1975eko azaroan, Franco diktadorea hil zen, eta erregimenaren erreforma hasi zen, hauteskunde askeak eginez. Mobilizazio handiko eta anitzeko garaia zen eta, besteak beste, amnistiaren aldeko[29] eta ekologiaren aldeko manifestazioak eta protestak izan ziren. ETAk, talde parapolizialek eta polizia erasoek indarkeria giroa areagotu zuten, hildako eta kaltetu ugari ekarriz 70, 80 eta 90eko hamarkadetan. Jurramendiko erasoek (1976ko maiatzean) nafar karlismoaren amaiera zelaitu zuten. Nafarroako Foru Diputazioaren hurbileko abokatu eta enpresaburuek Adolfo SuárezenUCD alderdiarekin bat egin zuten, baina gero Jesús AizpúnekUPN alderdia sortu zuen (1979), Hego Euskal Herriko estatutua (Euskadi) arbuiatuz, eta adieraziz Nafarroako foruak indarrean zirela.[30]
HB alderdia Iruñeko bigarren indarra bilakatu zen 1979an, UCD ofizialistatik 750 botora.[31] Presioen erdian, Nafarroako PSOE-PSEk guztiz aldatu zuen bere posizioa, foru erkidegoa sortzearen alde agertuz Foru Hobekuntza deitutako erregimenean (1982), diktadurakoaren foru jarraipen zena. PSNkhauteskundeak irabazi zituen urte horretan, eta Gabriel Urralburu hasi zen Nafarroa Garaiko lehendakari. Hautsi ziren EAErekiko lotura organikoak. 1986ko abenduan, Euskararen Legea onartu zen, foru erkidegoa zona desberdinetan banatuz, hainbat eragozpen politiko jasan zituen arren.[32][33] Lege hori Nafarroako Unibertsitate Publikoan ere aplikatzekoa zen;[33] NUP unibertsitatea, hain zuzen, 1987an sortu zen. Urralbururen agintaldia 1991n amaitu zen, Juan Cruz Alli gailendu zitzaionean, UPN alderdia pasa baitzen alderdi bozkatuena izatera.[34]
Otano hurrengo lehendakaria (PSN) UPN alde batera uzten saiatu zen EA eta CDNrekin batera, baina Diario de Navarrak PSNren ustelkeria datuak atera zituen, eta gobernu hori desegin egin zen. Orduan, UPNko Miguel Sanz heldu zen lehendakaritzara. Agintaldi horretan (1996-2011), Leitzaran eta Aragoiko autobiak eraikitzen amaitu ziren (A-15 eta A-21), baina Sanzek uko egin zion EAErekin lotuko zuen X diseinuko AHT burdinbidea eraikitzeari. Bitartean, Nafarroako eta Iruñeko Udal Aurrezki Kutxak bat egin zuten Nafarroako Kutxa eratuz (CAN, 2000). Aldiz, Barcinaren agintaldian, Nafarroako kutxa enblematiko horrek porrot egin zuen, eta CaixaBankek erosi (2012), utzikeria eta praktika ustelen salaketen erdian. Ustelkeria eskandaluek PSN, Geroa Bai eta Ahal Duguren koalizio bat erkidegoko gobernura heltzeko bidea zelaitu zuten (2015), polarizazio handi baten erdian.
Gorteen Ereserkia Nafarroako Foru Erkidegoko ereserki ofiziala da Nafarroako Sinboloei buruzko 24/2003 Foru Legearen arabera.
Ereserkiaren jatorrizko doinua, "Erresumako Gortearen Sartzerako Martxa" izeneko pasaklaustro barrokoa da, Iruñeko katedraleko klaustroan jotzen zen Nafarroako Gorteetako kideak batzarretara zihoazenean.
Martxa hori XIX. mendetik jotzen zen ospakizun ofizial nagusietan, eta Nafarroaren ereserkitzat.
Nafarroako Gobernuak ereserkiaren harmonizazio ofiziala onartu zuen 1993an eta Manuel Iribarrenek 1971n idatzitako hitzak erantsi zizkion Jose Maria Azpirozek euskaratu zituelarik.
Banaketa
Banaketa tradizionala
Tradizioz, Nafarroa Garaia hiru irizpideren arabera banatu izan da beti: lurraldeak, merindadeak eta eskualdeak.[37][38]
Lurraldeak kontzeptu zehaztugabe samarra dira, kokapenaren arabera zehaztuak. Hiru lurralde daude: Mendialdea, Erdialdea eta Erribera. Mendialdea herrialdearen iparraldean dago; oro har, lurralde berde eta menditsua da, landaretza eta euri ugarirekin, eta ibar meharrak ditu. Desnibel handiko eremua da, euskara biztanle gehienen ama-hizkuntza gisa bizirik iraun duen eremua. Bertze biak ez bezala, Mendialdea izena nahiko generikoa da, eskuarki mendikatearen izenarekin (Pirinioak, Pirinioaurrea...) edo zuzenean dagokion ibarraren izenarekin (Baztan, Malerreka, Sakana...) aipatzen baita.
Bertzalde, Erdialdea Mendialdea eta Erribera arteko trantsizio-eremua da. Iparraldeak antzekotasun gehiago ditu lehenengoarekin, eta formarekin hegoalderantz egiten da; ezaugarri horiek galdu egiten dira, bigarrenarengandik hurbilago dauden beste batzuen mesedetan. Hemen erliebea txikiagoa da, baina koska bat dago oraindik. Landaretza ez da hain ugaria, eta haranak irekiagoak dira. Hegoalderago, haranak ez dira ia bereizten. Oro har, Erdialdearen mendebaldean (Lizarrerria) eta ekialdean (Erdialdea bera) bereizten dira.
Azkenik, Erribera oso eremu laua da, ibar oso emankorrak ditu, eta ia landaredi guztia laborantza-formakoa da. Malda txikia amildegi itxurakoa da, eta prezipitazioak gero eta urriagoak dira. Eremu idor samarra da, eta lekurik idorrenera iristen da Errege Bardeak basamortu batean. Aurreko bi lurraldeetan ez bezala, Erribera elkarrengandik urrun dauden herri handietan banatzen da, modu independentean garatu direnak, eta, beraz, hemen eskualde tradizionalak ez dira existitzen, soilik geografikoak dira, dauden ibaiaren ertzaren arabera.
Merindadeak (nafarreraz: Merinaldeak) Nafarroako Erresumaren banaketa tradizional nagusia izan dira, eta gaur egun arte mantentzen dira, nahiz eta 1979tik ez duten inolako erabilgarritasun administratiborik. Merindadea merio baten agintaritzapean dagoen lurraldea da. Merioak eskumen judizialak eta betearazleak zituen, eta, gainera, erregearen ordezkari gisa jarduten zuen.
Lurraren orografia dela eta, goinafartar lurraldearen zatirik handiena, Euskal Herri osoa bezala, elkarrengandik hurbil dauden herri txikietan banatzen da. Horrek eragin du, antzinatik, herriek beren artean bat egitea, entitate zabalagoak eratuz, gutxi gorabehera ibar geografikoekin bat datozenak. Ibar beraren barruan, gauza asko partekatzen dira (euskalkia, kultura, ohiturak, elezaharrak...), eta horri esker, XIX. mendeko administrazio-erreformak egin arte, banaketa tradizional horiek administratiboki ere izan ziren.
Gaur egun, ondorio praktikoak direla eta, udalerriak ez datoz guztiz bat administrazio-banaketa horiekin zenbait kasutan, baina bai beste batzuetan. Hala ere, horrek ez du eragozten eguneroko bizitzan oso presente egotea, bereziki Mendialdean, non zatiketak geografikoak baino ez diren. Erriberan, ezaugarri geografiko eta demografiko bereziak dituztenez, banaketa horiek ez dira kontuan hartzen. Erdialdean, ohi denez, iparralderago daude.
Horiek ez dira gaur egun indarrean dauden administrazio-eskualde ofizialak, baina horietako batzuek Aezkoako Batzarre Nagusia, Erronkaribarko Batzorde Nagusia edo Izarbeibarko Mankomunitatea bezalako egiturak dituzte. Bertze batzuk, Erroibar edo Baztan kasu, gaur egungo udalerriekin bat datoz, eta, beraz, bertako Udalak dira eskualdeko administrazio-erakundea. Zenbait kasutan, eskualdeko herri bat bereizi egin zen udalerri independente bihurtzeko (adibide gisa balio dezaten: Beriain, Agoitz, Lekunberri edo Jaitz), eta bertze batzuetan, herri guztiak udalerri gisa eratu ziren (Aezkoa, Berrotza, Bortziriak...).
Administratiboki, Nafarroa Garaia eskualdeka banatuta dago. Eskualde horiek, aldi berean, udalerritan banatzen dira, eta barruan kontzejuak, lekuak, etxaldeak eta herri hustuak dituzte.[39][40]
Eskualde-banaketa horrek ezaugarri historiko eta tradizionalak hartzen ditu kontuan, nahiz eta Erdialdea edo Erribera eskualdeetako batzuk ez datozen guztiz bat banaketa tradizionalekin. Hala ere, merindadeek legezko ondorio praktikorik ez dutenez, ez da haien antolaera errespetatu; izan ere, eskualde batzuk mankomunitate jakin batekoak dira oso-osorik, eta beste batzuk hiru merindadetan banatu dira.
Gaur egun, eskualde horiek sortzeko prozesua amaitu gabe dago, eta figura horiek legez existitzen dira, baina ez dute ez lurralde-egiturarik ez erakunde publikorik, lehen zeuden mankomunitateak ez baitira oraindik desegin. Aurreikusita dago eskualde-kontseiluak sortzea, Katalunian gertatzen den bezala, eta horiek izatea mankomunitateen eskumenak izango dituztenak, bertzeak bertze, ura edo hondakinak.
Nafarroa Garaiak 272 udalerri ditu gaur egun. Hauxe da biztanleriaren oinarrizko erakundea, Euskal Herriko gainerako udalerrien parekoa. Udalerri bakoitza demokratikoki aukeratutako alkate batek eta zinegotzi-kopuru jakin batek gobernatzen dute, biztanleriaren arabera.
XIX. mendeko erreforma administratiboen ondoren, bi udalerri mota agertu ziren: sinpleak eta konposatuak. Udalerri sinpleak, iparraldeko udalerri gehienen antzekoak, dira eredu ohikoenak, non Udala den udalerrian dagoen guztia biltzen duen administrazio-organoa. Horiek ez bezala, udalerri konposatuak bereziki Mendialdean eta, intentsitate txikiagoarekin, Erdialdean daude. Udalerri horiek, populazioaren sakabanaketaren ondorioz, hainbat biztanlegune dituzte, kontzeju, leku edo etxalde moduan. Kontzejuek beren administrazio-organoa dute, kontzejuaren berezko gaiak administratzeaz arduratzen dena, nahiz eta tokiko Udalaren mende egon.
Gaur egun, 353 kontzeju daude Nafarroa Garaian. Aurreko garaietako kopurua baino txikiagoa da; izan ere, herrialdeko landa-eremuek pairatzen duten despopulatzea dela eta, mota horretako administrazio-erakundeak baitaude gehien, haien autogobernua bideraezina da. Horren ondorioz, kontzeju asko desagertu egin dira, eta leku bihurtu dira.
Nafarroa Garaia herrialde partikularra da, bere lurraldearen zati bat ez baitago inongo udalerritan. Kasurik ezagunena Errege Bardea da, nahiz eta eszenatoki hori berrogeita hamar bat aldiz errepikatzen den, bai Urbasa, Andimendi edo Lokiz bezalako azalera handietan, bai txikiagoetan, Erremendia edo Xaldua kasu. Hauek dira partzuergoak.
Partzuergoa bi subjekturen edo gehiagoren artean itundutako komunitatea da, lursail batzuen jabetzari edo aprobetxamendu jakin batzuei dagokienez. Subjektu horiek, oro har, kontzejuak edo udalerriak dira, eta fazeria ezartzen duten lurrak, oro har, haien arteko mugakideak dira.
Gaur egun, 70 bat partzuergo daude Nafarroa Garaian, nahiz eta 110 baino gehiago izatera iritsi ziren Foru Berria onartu ondoren, nahiz eta gerora batzuk desagertu egin ziren, erabilgarritasunik ez zutelako, edo kongozanteak kontzeju izatetik toki soil izatera igaro zirelako, eta, beraz, eskumenak udal beraren esku geratzen ziren.
Demografia
Biztanleriaren banaketa
Nafarroa Garaiko biztanleria
>10.000
5.000-10.000
2.500-5.000
1.000-2.500
500-1.000
250-500
<250
Biztanleriaren mugimenduak
Biztanleria aldaketa Nafarroa Garaian azken 10 urteotan
>%10
%5-10
%1-5
%0-1
%-5 - 0
%-10 - 5
<%-10
Udalerri populatuenak
Udalerrien artean, hauek dira nagusiak 2016ko datuei dagokienez:
Azken urteotako hazkunde eta mugimendu demografikoak kontuan hartuta, ordea, badira beste udalerri batzuk garrantzi handia hartzen ari direnak, hala nola Berriobeiti edo Galar.
Autonomia eratu ondoren, Jaime Ignacio del Burgo izan zen Diputazioaren lehen presidentea 1979 eta 1980 bitartean, FASA auzia hasi arte. Ondoren, Juan Manuel Arzak ordezkatu zuen eta 1984an sozialistak iritsi ziren boterera. Urte horretatik 1991ra arte Gabriel Urralburu buru zuen PSNk gobernatu zuen Nafarroa Garaia; batzuetan, UPNren laguntzarekin. Hala ere, Nafarroa Garaian UPN eta AP (gero, PP) batutakoan, lehendabiziko indar politikoa bilakatu ziren, eta Juan Cruz Alli Nafarroako Foru Erkidegoko gobernuburu bilakatu zen (1991).
PSNren eta UPNren arteko gobernuak
Alta, gorabeherak egon ziren nafar politikan, Juan Cruz Alli UPNtik aldenduz joan zen, batik bat Alfredo Jaime, garaiko Iruñeko alkate alderdikidearekin izandako ika-mikengatik; bada, alderdi berria osatu zuen: CDN. UPN erdibitu zela eta, 1995eko hauteskundeek gobernu berria ekarri zuten, PSN, CDN eta EA arteko hirukoa, Javier Otano presidente sozialistarekin eta IUN-NEBaren aldizko babesarekin. EAErekin organo komuna eratzeko proposamena mahai gainean jarri zuten.
Gobernu hori, ordea, 1996an desegin baitzen Otano Auziarengatik, hau da, Diario de Navarra egunkariak argitaratu zuen Javier Otanok sinaturik PSNk Suitzan diru-kontu sekretuak zituela. Javier Otanok dimisioa eman eta politika utzi zuen, gero PSN ohiz kanpoko biltzarrak kudeatu zuen eta UPNri aldizko laguntzak eskaini zizkion gobernua osatzeko.
Horren ondorioz, Miguel Sanzek 1996an eskuratu zuen boterea Nafarroa Garaian. Hamabost urtez aritu zen lehendakari eta bere agintaldiak polemikak eta eztabaida dezente egon zen euskararen eta euskal nazionalismoaren inguruan. Adibide moduan, 2003ko Nafarroako Ikurren Legea aipatzen ahal da, baita Euskarabidearen kudeaketa ere bai.
Gobernu alternatiboa osatzeko porrota (2007)
Alabaina, hamaika urte eta gero, 2007ko hauteskundeetan, gobernu alternatiboa antolatzeko gehiengoa atera zen. PSN, Na-Bai eta IUN-NEBen arteko negoziazioak hasi ziren. Posible zen udaletan, haietako boto gehien lortu zuenak alkatetza eskuratu zuen. Honela, PSNko hautagaiak Erriberrin edo Burlatan alkate bihurtu ziren, eta Na-Baikoak Zizur Nagusian, Barañainen edo Atarrabian, besteak beste. Aldiz, Nafarroa Garaiko hiriburuan, Iruñean, akordioa ez zen hitzartu. PSNk EAE-ANVrekin bat egiteari uko egin zion, eta Uxue Barkosek ezin zion UPN-ko politikariari, Yolanda Barcinari, alkatetza kendu.
2007ko abuztuan, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernua osatzerakoan, PSOEk Nafarroa Bairen eta PSNren arteko gobernu akordioa gerarazi eta oztopatu zuen, UPNk Espainiako Gobernuari inbestidurarako babesa bermatu eta gero.[42] Lehendabiziko Nafarroako Parlamentuko presidentearen izendatzeko. Parlamentuko presidentetza adosteko. Na-Baik, bigarren indar politikoa izanda eta Gobernuko presidentetzari uko eginda, Parlamentuko burua nahi zuen Koldo Amezketarentzat, baina bozketa egunean, aldiz, PSNko Elena Torresek erdietsi zuen postua, UPNk bere alderdiarekin bat egin ondoren. Trukean, PSNk UPNko Javier Markotegiri eman zion botoa Parlamentuko mahaiko bigarrena izan zedin.
Horrek guztiak negoziazioaren lehendabiziko krisialdia eragin bazuen ere, gobernua osatzeko elkarrizketek aurrera segi zuten. Programa adostu zuten eta gobernua eratzear zegoela zirudienean, sailburuen banaketan porrot egin zuen negoziazioak. Na-Baik gobernuko 6 eserleku betetzea espero bazuen ere, PSN-k bi baino ez zituen eskaini. Beste bi PSNrentzat izango lirateke (horien artean presidenteordetza), beste bat IUN-NEBarentzat, eta gainerako 6ak independenteak izango lirateke. Na-Baik onartezintzat jo zuen eskaintza eta muzin egin zion proposamen horri.
Hala ere, negoziazioak segitu zuen eta hirugarren saiakera izan zen Sanferminak igarotakoan. Alde batetik, PSNk eskaintza guztiz ezberdina aurkeztu zuen; beste aldetik, Na-Bai eta IUN-NEBarekin gobernua antolatzeari uko egin zion, eta alderdi guztien arteko larrialdizko gobernua eratzea proposatu zuen. Gainerako alderdi guztiek, UPNk eta CDNk ere, errefusatu zuten. UPNk, bere aldetik, Na-Bai izan ezik besteek osatutako gobernuaren alde egin zuen.
Hirukotea osatzeko lehen porrotaren ondoren, PSN-ko hainbat kideren kritika zorrotzak egon ziren. Besteak beste, Ainhoa Aznarezek edo Jose Luis Urizek, zuzendaritzaren jokabidea gogor kritikatu zuten, eta alderdien arteko elkarrizketei berriro ekitea aldarrikatu zuten. Horrekin batera, UPNk PSN-ri proposatutako zorrotzak zien. Hori guztia zela-eta, abuztuaren 1ean, PSNk ustekabean Na-Bai eta IUN-NEBarekin berriro ituna hitzartzeko prest zeudela jakinarazi zuten. PSOEko zuzendaritzak, ordea, ez zuen erabaki hori onartu, Espainian2008ko martxoan egitekoak ziren hauteskunde orokorretan eragin txarra izango zutelakoan. Abuztuaren 3an, PSOEko zuzendaritzak ebatzi zuen PSN abstenituko zela UPNko hautagaiaren bozketan, eta, ondorioz, Miguel Sanzek Nafarroako Foru Erkidegoko lehendakari izaten jarraituko zuela.
2007tik 2019era arte
Urte hauetan UPN eta PSNren arteko elkarlana egon zen, lehenik Miguel Sanzen agintaldian eta ondoren Yolanda Barcinaren urteetan. Lehenik Carlos Chivitek babestu zuen UPNren gobernua eta geroago Roberto Jimenezek koalizio gobernua osatu zuen Yolanda Barcinarekin. Honen ondorioz, NaBaik irabazi zuen indarra oposizioko indarren artean.
Yolanda Barcinaren urteetan hainbat ustelkeri kasu egon zen eta tentsio politiko nabarmena egon zen abertzaleekin. Honetaz gain, Ahal Dugu alderdiaren etorrerak gizarteko sektore batzuk mugiarazi zituen eta 2019an UPN eta PSNren artean ez zuten gehiengoa lortu Nafarroako Parlamentuan. Aldi horretan, lauko gobernua osatu zuten "aldaketaren indarrek" (NaBai, Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra, EH Bilduren abstentzioaz), Uxue Barkos presidente zutela; UPN agintetik kanpo geratu zen lehenengo aldiz 25 urtean.
Eskuinak oposizio sutsua abiatu zuen gobernu berria eta bere neurrien aurka. Besteak beste, Nafarroako Ikurren Lege berriaren kontrako manifestazioa antolatu zuten eta kalapita sortu zuen hezkuntza oposizioen deialdiren alderdi linguistikoa.
2019tik aurrera
2019ko hauteskundeetan gehiengoa galdu zuen lauko gobernuak eta UPN-PSN arteko ituna berritzeko aukera ikusi zuten askok. Halere, negoziaketa luzeren ondoren, Maria Chivitek aukeratu zuen NaBai gobernu kide bezala eta UPN (aldi honetan Na+ koalizioaren barnean), bigarren aldiz geratu zen boteretik kanpo.
Erakunde nagusiak
Nafarroako Parlamentua: erakunde legegilea, Nafarroari dagozkion legeak onartzen ditu. Lau urtean behin nafarrek aukeratuta, Parlamentuak Gobernuburua hautatzen du. Horretaz gain, gobernuaren ekintzak kontrolatzen ditu.
Nafarroako Gobernua edo Foru Aldundia: Instituzio betearazlea, Foru Erkidegoko administrazioa zuzentzeaz gain, orokorreko politika ezartzen du. Presidentea gobernuburua da, zeinek sailburuak aukeratzen dituen. Gaur egun Geroa Baik du agintea.
Kontuen Ganbera: Nafarroako Foru Erkidegoko alderdi publikoaren ekonomi eta finantza kudeaketa kontrolatzen dituen erakundea da.
Nafarroako Arartekoa: Parlamentuaren aginduz, hiritarren oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak zaintzen dituen erakundea da.
Nafarroako Foruak
Nafarroak historian zehar izandako edozein lege-sistema izendatzeko erabilitako espresioa. ohiturazko zuzenbidean eta erromatar zuzenbidean oinarritzen da. Pirinioetako zuzenbidearekin ere lotura du, kasu, Bearneko Foruak. Foruak legez idatzita daude eta Erdi Aroko Erregeak zin egin behar zituzten foruak errege izateko[43].
Kontraforuak gertatzen zirenean, hau da, erregeak foruak betetzen ez zituenean, liskarrak sortzen ziren. Kontraforu larrienak Nafarroako Errege Kontseiluak erreklamatzen zituen.
1841, Lehen Karlistaldiaren ondoren, Foruak Eraldatzeko Legea aprobatu zen. Lege horrne bidez Nafarroak erresuma izateari utzi zion eta Espainiar Erresumako beste probintzia bat bilakatu zen. Galdu egin ziren Gorteak, Erresumako Diputazioa eta erresumako burujabetasun legegile eta judizialak; bisorraiaren trukean, Espainiako gobernadore zibila ezarri zen.Halere, autonomia onartu zen hainbat arlotan, adibidez, zerga-zuzenbidean, zuzenbide zibilean eta administrazio-zuzenbidean.
Hainbat bilketa idatzi dira historian zehar. Nafarroa Erresuma izan zen bitartean, besteak beste Antonio Chavierren Gorteen Legeen Bilduma (1686), Bilduma Berria (1735) eta Gorteen Legeen Koadernoak (1724-1829) idatzi ziren. Foruek Eraldatzeko legearen ondoren, beste hiru bilduma ikus ditzakegu. Lehena,1841ko abuztuko Foruak Eraldatzeko Legearen indarrean zeuden Nafarroako Erresuma zaharraren foruen eta lege zaharren bilduma eta komentarioak. XX. mendean beste bi lan daude, Nafarroako Administrazio-legeria (Luis Orozek egina) eta hainbat liburutan banatua, hurrenez hurren, 1917 eta 1923; gainera, 1924 eta 1959ko eranskinak badaude. Honetaz gain, Foru Berria (1973), oraingo zuzenbide zibila biltzen duena
Tokiko foruak
Nafarroako Erresumaren foruez aparte, hainbat herrik bazituzten tokiko foruak. Hala nola:
Iruñeko forua edo Iruñeko San Zernin Burguko frankoen forua o fuero de los francos del Burgo de San Saturnino de Pamplona. Beste hainbat herritan erabili zen, adibidez, Atarrabian, Zangozan, Irunberrin, Orreagan, Larrasoañan, Alesben, Lantzen eta Etxarrin.TJacako foruan oinarritzen zen eta Gipuzkoako herri batzuetan ere erabili zen (Donostia, Getaria, Mutriku eta Zumaia).
Herrialdean nagusiki bi hizkuntza erabiltzen dira: gaztelania eta euskara. Gaur egun, erdi eta iparraldeko eskualdeetan bakarrik da koofiziala euskara, Hizkuntza-eremuen Legearen arabera «eremu euskalduna» eta «eremu mistoa» deiturikoetan. «Eremu ez-euskaldun»ean, batere ofizialtasunik ez du hizkuntzak.
Euskararen ezagutzari dagokionez, Nafarroa Garaian askoz gutxiago aurreratu da Euskal Autonomia Erkidegoan baino, eskolatzeari esker hobetu egin den arren. Euskaraz ikasten duten umeen kopurua etengabe hazten ari da, eta horrek euskara estimatu edo balioetsi egiten dela adierazten du. Eta hori, Nafarroa Garaiko UPNko gobernuek euskara sustatzeko eman duten laguntza publikoa urria izan den arren.[44].
2011eko datuen arabera, Nafarroako herritarren %13,7 dira elebidunak —%9,9 (1991)—; elebidun hartzaileak, euskara ulertu bai baina hitz egiteko gai ez direnak, %10,4 (%7,4 1991ean) eta euskara ez zekitenak %74 dira —%82 1991ean—. Ezagutza eremu mistoan eta ez-euskaldunean igo da. Lehenengoan %18,6 gauza dira euskaraz hitz egin edo ulertzeko; ez-euskaldunean, berriz %11,5. Etxeko erabileran ez dago aldaketa nabarmenik eta gazteen artean ari ezagutza igo egin da[45].
2018ko datuen arabera Nafarroa Garaiko herritarren % 14,1 euskaraz bazekien, % 8 euskaldun hartzailea zen eta % 77,9 ez zekien euskaraz. Zazpi urte lehenagoko zifrekin konparatuz, euskaraz ez zekitenen kopuruak gora egin zuen.[46]
1936an izan zuen aurreneko ekitaldia Elizondon eta Juan Felix Iriarte "Berjinanto" izan zen txapelduna. Bigarren ekitaldia 1960an jokatu zen. Hamarkada horretan Migel Arozamenak hiru garaipen lortu zituen. 1979tik aurrera urtero jokatu da, 2020an baino ez du hutsik egi, COVID-19 pandemiaren erruz. 2003 artean Iparraldeko bertsolariek ere batera hartzen zuten eta Amets Arzallus lau aldiz izan zen txapeldun.
Nafarroa Garaikoa Euskal Herriko folklorerik ugarienekoa da. Halaber, kanpoko eragin ageriena izan duena izanik, dantza-tankera eta ohitura asko bereganatu eta moldatu ditu. Dantza aipagarriak dira Erriberako makila-dantzak, eta katean elkarturiko bikotekako dantzak: Ingurutxo, Larraindantza, Sokadantza, etab.
Bestalde, Euskal Jauzien moduko dantzak ere badira, hona nola Baztango Mutil Dantza eta Otsagabiko makila-dantzak. Azken herri hori Pirinioetako aran batean kokatuta dago eta bere baitan kontserbatzen dituen dantzetan, gaur egun erlijio kutsua badute ere, antzinagoko iragan mitologikoa soma dezakegu.
Nafarroako Dantzarien Biltzarra 1978 urtean sortu zen, Nafarroako euskal dantza taldeen topaleku gisa. 2021ean, 68 taldek osatzen zuten, horietatik 38 talde heldu eta 30 dantzari talde txiki.[47] Besteak beste talde hauek aritzen dira gaur egun: Agoizko Angiluerreka, Atarrabiako Mikelats, Lizarrako Ibaiega, eta Iruñean Amaiur, Duguna, Oberena, eta Ortzadar.[48]
Zubieta eta Ituren herrien artean ibiltzen dira Zanpantzarrak edo joaldunak. Inauteri hau urtarrilaren azken astearte eta asteazkenean ospatu ohi da. Zanpantzar ibilaldiaz gain soka-dantza eta dantza soltea ere dantzatzen dira.
Laxoa Nafarroa Garaiko Baztan eta Malerreka ibarretan jokatzen den pilota jokoaren aldaera bat da, gaur egun tresnaz jokatzen direnetan zaharrena. Luzeko pilota jokoa da, hots, plaza batean bi talde aurrez aurre jarrita jokatzen dena. Jokalariek eskularruarekin jotzen dute pilota. Kintzeka eta jokoka kontatzen da. Nafarroako Gobernuak Kultur Ondasun Inmaterial izendatu zuen 2019ko maiatzean.[50]
Futbola
Nafarroa Garaiko futbol talde nagusia Osasuna futbol kluba da, Iruñeko taldea. 1920. urtean sortu zen eta 40 denboraldi egin ditu Lehen mailan (2021eko datua). Bi aldiz lortu du 4. postua eta Errege Kopako finala ere jokatu zuen 2005ean. 2007an Txapeldunen Ligan aritu zen eta urte berean UEFA Europa Leagueko finalerdietara iritsi zen. Sadar estadioan jokatzen ditu etxeko partidak.
Bi eskubaloi talde izan ditu Nafarroa Garaian goren mailan, biak ere Iruñekoak. Portland San Antoniok 2002ko eta 2005eko ASOBAL Ligak irabazi zituen eta Europan ere txapeldun izan zen, Europako Kopa bat bi Errekopa eta Superkopa bat irabaziz. 2013an ordea taldea desegin zen. Gaur egun SCDR Anaitasunak hartu du haren lekua. 2011n igo zen ASOBAL Ligara eta 2016an Errege Kopako finala jokatu zuen.
2012tik urtez urte gero eta izen handiagoa hartzen ari den Bandres-Karolomendiko eskiko memoriala[51] antolatzen da Izaban. Otsaileko asteburu bat izan ohi da normalean, elurraren arabera betiere. Kronoigoera eta bakarkako proba (eski-zeharkaldia) jokatzen dira. Bi mailatan banatzen da zeharkaldia: A eta B. Azken edizioetan A mailako proba Euskal Herriko Koparako puntuagarria izan da. B mailakoa berriz, maila apalagokoa eta herrikoiagoa da.
Trafikoaren eskumena Espainiako Barne Ministerioarena da, eta Guardia Zibilak du trafikoa zaintzeko eskumena. Halaber, Ministerio horrek radarrak eta isunen administrazioa kudeatzen ditu. 2021eko martxoan ezagutu zen Estatuak 12,72 milioi euro kobratu zituela isunetan Nafarroako errepideetako radar finkoen bidez bost urtean, eta 208.000 gidarik jaso zutela salaketa horregatik. Euskal Autonomia Erkidegoarekin mugan jarritako radarrek bildu zuten diru gehien isunetan, zehazki Altsasukoak (1.932.876,41 euro) eta Lekunberrikoak (6.587.398,59 euro), kobratu gabe gehiago utzi bazen ere.[53]
Iruñea-Noain aireportua — ofizialki Iruñeko aireportua / Aeropuerto de PamplonaIruñeatik sei kilometrora dago, Noaingo udalerrian. Aena enpresako aireportu publikoa da. Bere urterik onenean, 2007an, guztira 500.097 bidaiari erregistratu ziren.[55] Asfaltozko pista bakarra du, batez ere Espainiako helmugak eskaintzen dituzten hegaldientzat. Frankfurteko aireportuarekin ere lotura eskaini zuen Lufthansak[56].
Unibertsitateak
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP, NAUP edo UPNA) 1987an sortu zen. 10.000 ikasle (700-edo hirugarren zikloan) eta 600 irakasle inguru dira. Arrosadian kokatuta dago zen.[57] 2000-2001 ikasturtetik ikasketa hauek eskaintzen zituen: Enpresa Zientzietako diplomatura (1.067 ikasle), Ingeniaritza Tekniko Industriala, Lan Harremanetako diploma, Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketan lizentzia, Ingeniaritza Industriala, Nekazaritza Ingeniaritza Teknikoa, Nekazaritza Ingeniaritza, Telekomunikazio Ingeniaritza, Ekonomia, Soziologia eta Zuzenbide lizentziak, eta Irakasle ikasketak eta Erizaintza.
2021ean 6 fakultate edo eskola hauek daude NUPen:
Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea
Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatea
Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa
Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa
Bertan, 42 titulazio ofizial ikas daitezke. 2007-2008 ikasurtean Nafarroako Unibertsitatean 828 lanaldi osoko irakasle eta 1.049 zerbitzu-langile zeuden. 9.188 ikasle gradu-ikasketetan matrikulatuta zeuden. 4.302 gradu-ondoko ikasle zeuden.
Udako Euskal Unibertsitatea 1973ko udan sortu zen euskara unibertsitatean integratzeko. Euskal Herri osoan jarduten du.
1970an unibertsitatean euskara ez zen bat ere erabiltzen. Hutsune hori betetzeko sortu zen , Euskaltzaindiaren babespean. Lehengo ekitaldi biak Donibane Lohizunen egin ziren, ondorengo biak Uztaritzen, eta azkenean 1977tik aurrera Iruñean, non 20 urtez Iruñeko Larraona ikastetxeko ikastaroak oso emankorrak izan ziren. Geroago, urteak pasa ahala, hainbat urrats kualitatibo egin dituzte etengabe euskarazko unibertsitatea eraikitzeko bidean, bai Nafarroan bai Euskal Herriko beste herrialdeetan ere.[61]
Orobat euskaraz eta unibertsitate mailakoak diren atal hauek sustatzen ditu: ikastaroak (2000 ikastaro 1973tik), liburu-argitalpenak (438 liburu eta 3 aldizkari zientifiko), Internet zerbitzuak, kongresuak, profesionalen bilkurak, eta graduondoko-ikasketak (12 titulu, 250 ikasle). Udaz gain, beste urte sasoietan ere antolatzen ditu ikastaroak, baita jardunaldiak ere (esaterako, Informatikari euskaldunen bilkurak, edo Natur Zientzietako Topaketak). Euskal komunitate zientifikoa ezagutarazteko eta trinkotzeko zenbait datu-base ere eskaintzen ditu (Inguma eta Tesiker). Ikergazte kongresu zientifikoak 200 gazte ikerlari bildu zituen 2017an Iruñean.
2019ko BPG-Barne Produktu Gordina 20.973 M €-koa izan zen. Beraz, BPGaren bolumenaren araberako Espainiako 14. ekonomia zen. Per capita BPGa bizi-kalitatearen adierazle ona da, eta 32.141 €-koa izan zen, estatuko BPGa 23.690 €-koa zen bitartean. Kopuru horrek esan nahi du Nafarroako biztanleria estatuko bizitza-maila onena dutenen artean dagoela, hain zuzen 3. postuan Autonomia Erkidegoetako per capita BPGaren rankingean.[63]
Nafarroako Estatistika Erakundearen arabera, 2021eko urtarrilaren 1eko enpresa-egitura zerbitzuen sektorean kontzentratzen da bereziki, hamar enpresatik ia zortzi eta soldatapeko hamar pertsonatik bost bertan baitaude.
Enpresen biztanleriaren egituran pisu handiena duen sektoreak 19.616 enpresa biltzen ditu, arlo hauetan: ostalaritza, garraioa eta biltegiratzea, informazioa eta komunikazioak, finantza- eta aseguru-jarduerak, ondasun higiezin-jarduerak, jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak, jarduera administratiboak eta zerbitzu lagungarriak, hezkuntza-, osasun- zein gizarte-laguntzako zerbitzuak, eta bestelako gizarte-jarduerak Gainerako Zerbitzu bezala biltzen diren zerbitzu pertsonalak barne, eta enpresa guztien % 55,5 dira.
Merkataritzaren pisua ere garrantzitsua da, 8.060 enpresa baititu. Guztizkoaren % 22,8rekin, sektore honetan sartzen dira handizkako eta txikizkako salmentako jarduerak egiten dituzten enpresak eta merkataritzako bitartekariak.[65]
Industria
Industria-sektoreak soldatapeko hamar pertsonatik lau enplegatzen ditu, eta hamar enpresatik bat hartzen du. Nafarroako industria goi mailakoa eta esportatzailea da, eta 51 enpresa daude 500 enplegatutik gora dituztenak.[66] Horien artean batzuk multinazionalen filialak dira, hala nola Volkswagen eta beste hainbat bertako kapitala dutenak, ezagunenak Azkoyen Taldea, Sunsundegui edo Fagor Ederlan izanik.[67]
Jarduera industrialek CETENASAtik (Nafarroako Zentro Teknologikoak) sortutako ikerketa teknologikorako zentro batzuen euskarria dute. Zentro horiek enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzen dute.[68]
NIE- Nafarroaren Industriaren Elkarteak industriaren eta haren ingurunearen arteko lankidetza eta lehiakortasunaren hobekuntza sustatzen ditu. NIE elkarte pribatua da, kudeaketan eta teknologian espezializtua, erreferente izateraino, eta Nafarroako enpresa garrantzitsuenen %70 inguru biltzen ditu, bezero eta elkartuen artean, fakturazio-bolumenari dagokionez. [69]
Eraikuntza
2020. urtean eraikuntza sektoreak 15.600 enplegatu zituen,[64] 2.709 enpresetan banatuta.[70] Sektoreko adierazle nagusiak lanpostuak, zementuaren kontsumoa, eraikingintza eta obra zibila dira.
Eraikingintza azpi-sektorean hiru jarduera mota daude: garrantzitsuena den etxegintzaren arloa, gizarte-ekipamendua eta bestelako eraikuntza. 2020an egiten hasitako etxebizitza babestuak 605 izan ziren, eta libreak 1954. Bukatutakoak berriz, 558 izan ziren babestuak eta 1498 libreak.[71]
Obra zibilaren azpi-sektorean, lau jarduera mota bereizten dira: garraioa, urbanizazioa, hidraulikoa eta ingurumena. Estatuko zein Nafarroako Gobernuko lizitazio publikoek baldintzatzen dute beraien dinamismoa, eta pandemiaren eraginez 2020an soilik 130 M€ inbertitu ziren, hain zuzen aurreko urtekoaren erdia.
Etorkizunari begira sektoretik eraikuntzaren trakzio- lana beste jarduera ekonomiko batzuekiko azpimarratzen dute, eta energia eraginkortasuneko eta ekonomia zirkularreko estrategiekin lotura, garapen jasangarrira eta erresilientea bideratzeko.[71]
Lehen sektorea
2020an, nekazaritzako elikagaien merkataritza-balantzak ildo positiboari jarraitu zion, 727 milioi euroko superabit osoarekin. Animalia bizien eta animalia-arloko produktuen adarrak 203 M€ esportatu zituen eta 141 M€ inportatu; landare-arloko produktuen adarrak, koipeek eta olioek berriz, 520 M€ esportatu eta 260 M€ inportatu zituen, eta elikagai-industrietako produktuen adarrak 631 M€ esportatu eta 226 M€ inportatu zituen.[71]
Nekazaritza azpisektorean, belarkien laboreek 255 mila Ha okupatu zituzten, eta zurezko laboreek berriz 31 mila Ha. Nekazaritzako ekoizpen nagusiak zerealak 1.010.080 tona, bazka-laboreak 991.455 tona,eta barazkiak 518.481 tona izan ziren; kopuru txikiagoekin zeuden zurezko laboreak (mahastiak, fruta-arbolak eta olibadiak), laborantza industrialak, tuberkuluak eta lekadunak.[71]
Abeltzaintzaren azpisektorean, 2020an zerri-erroldak 685.605 buru zituen, ardi-aziendak 467.020, behi-aziendak 123.450, eta ahuntz-aziendak 12.755.[71]
Jaiak
Urte oso zehar ospatzen dira Nafarroako herriko festak. Herriko festa gehienek lotura dute Santuekin eta herri bakoitzak badu bere patroiak. Jatorri erlijiosoko festekin segituz, martxoaren lehendabiziko bi asteburuetan ospatzen dira Xabierraldiak, hau da, Xabier herriraino urtero egiten den erromeria. Beste hainbeste jaik, berriz, inauterietan zentratzen dira eta oso famatuak dira, adibidez, Ituren eta Zubietan ospatzen direnak, baita Sakana aldean ere. Honetaz aparte, apirileko azken igandean urteroko jai egiten dute Baigorren, Nafarroaren Eguna, Nafarroa Garaiaren eta Beherearen arteko batasun kulturala aldarrikatzeko.
↑Nafarroako Foru Komunitatea da Nafarroako Gobernuak onartutako euskarazko izen ofiziala. Autogobernua. Foru Hobekuntza. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2010-07-09).. Euskaltzaindiak euskara baturako Nafarroako Foru Erkidegoa izena du onartua, forma nagusitzat; hala ere, «Nafarroako Foru Komunitatea izendapena ere erabil daiteke», zehaztu du. 154. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-14).
↑(Gaztelaniaz)Catálogo de la industria navarra. Diputación Foral de Navarra. Gobierno de Navarra, Prensa publicaciones ISBN9788423502462..
↑(Gaztelaniaz)Apraiz, Amaia, Martínez, Ainara, Romano,María. (2019). Patrimonio industrial de Navarra. Gobierno de Navarra. Fondo de Publicaciones; N.º 1, 365, 370 or. ISBN8423535053, 978-8423535057..
↑(Gaztelaniaz)Bayo, Alberto, et al.. (2010). Claves de la economía y la empresa de Navarra. Colección Informes. Gobierno de Navarra, 144 or. ISBN9788461337422..