1893-1894ko Gamazadan handitu zen eztabaida historiografiko eta politikoan, lege hitzartu edo itundutzat jo izan dute autore eta talde batzuek, nabarmenki Victor Praderak. Hargatik, gehienetan, ikerketa xeheagoek gertaera politiko horren hitzarmen izaera arbuiatu dute, Nafarroako legediaz bestela ezarritako inposiziotzat hartuz, artean Nafarroa Espainiako gobernuaren armadak okupatua zela. Foruak Eraldatzeko Legea nabarrismo espainolistaren oinarri ideologiko bihurtu zen, XX. mende hasieratik eta, bereziki, 1917tik aurrera.
Iberiar Penintsulako Gerraren ondoren, Nafarroako Erresumaren erakundeak berrezarri ziren: bere dirua ateratzen jarraitu zuen, Nafarroako ohiko izendapenak baliatuz, eta eragotziz horietan "Espainia" izena agertu ahal izatea; are, 1818an Gorteek gaztelar tropak etxeratzea exijitu zuten eta, kontraforu etengabeak aipatuz, egoera normaltasunera itzultzea. Gorteak 1828-1829an bildu ziren azken aldiz, Iruñean, eta Fernando VII.a (Nafarroako III.a) espainiar erregearen bisorraiak zin egin zituen foruak.[4] 1833ko urrian, Lehen Karlistaldia piztu zen Nafarroan. Lord Hayk (buruzagi militar ingelesak) baieztatu zuenez, berdin izango zuen Karlos erregenahiak alde egiten bazuen ere, euskaldunak (vascongados) ez omen baitziren haren alde borrokatzen, beren askatasunen alde baizik.[4]
1834ko Espainiako Elisabet II.a Erreginaren Estatutuak bete-betean urratu zituen Nafarroako foru arau asko eta ez zuen Nafarroako Gorteen oniritzirik.[2] Hargatik, Espainiako Gobernuak Iruñeko Aldizkari Ofizialean argitararazi zuen. Erresumako Diputazioa irailaren 6an bildu zen, azken aldiz: Nafarroako ordezkari horiek iritzi zioten Madrilera mandatariak igortzeko errekerimendua legez kanpokoa zela, eta erresumako legediaren eta independentziaren kontrakoa, Nafarroa Behereko Estatu Orokorrek 1789ko Pariserako deialdiari erantzun zioten bezala. Madrilek, berriz, Diputazioa kargugabetzea agindu zuen irailaren 7an. Nafarroako Diputazioaren ordez, Espainiako Gobernuak batzorde bat eratu eta izendatu zuen: probintziako diputazioa edo aldundia.[2] Karlistaldia artean amaitu gabe zegoela, Iruñeko Buletin Ofizialak soluzio bat argitaratu zuen Espainiako monarkian jarraitu ahal izateko (Bases bajo las cuales Navarra y las Provincias Vascongadas seguirán adheridas a la monarquía de Carlos V). Hala ere, ez ziren kontuan hartu, eta gerrak bere horretan jarraitu zuen.[4]
Gerraren amaiera prestatzen ari zen, hitzarmen baten bidez bideratua. Rafael Maroto jeneral karlista Frantziako gobernuaren ordezkariekin elkarrizketatu zen bake batera heltzeari begira, eta ekainaren 28ko Arramendiagako agirian hauxe baieztatzen zen: "Ongi ulerturik geratzen da Probintzia Baskongadoek eta Nafarroak beren foruak gordeko dituztela". Britainiar mandatariekin (aipatutako John Hay) karlistek izandako elkarrizketetan, antzeko baldintzak adostu ziren.[4]
Lehen Karlistaldia Espainiako lege bilakatutako konpromiso batekin amaitu zen: Bergarako Besarkada, Oñatin adostua. Hizkera bihurri batez, Hego Euskal Herriko foruak berresteko asmoa adierazten zen, baina Espainiako Gobernuaren eskuetan uzten zuen azken hitza;[5] hizkera anbiguo horrek auzia atzeratu besterik ez zuen egiten.[6] Arabar zein nafar batailoi karlistek eta gipuzkoarren erdiek baino gehiagok traiziotzat hartu zuten hitzarmen hori.[7]
Espainiako legedia joko zelai
Hitzarmenak Espainiako lege baten forma hartu zuen, Foruak Berresteko Legea (1839), urriaren 25ekoa. Lege horrek, ordea, klausula bat gehitu zion gerra amaitu zuen Bergarako Besarkadari, 1. artikulua: "Baskongaden eta Nafarroaren foruak berresten dira, Monarkiaren batasun konstituzionalari kalterik egin gabe".[8] 2. artikuluak, berriz, Konstituzioarekin bateratze lana egiteko Espainiako Gorteetan komenigarri ikusten ziren aldaketak egitea aipatzen zuen.[9]
Lorenzo Arrázola Grazia eta Justizia ministroaren arabera, horrek esan nahi zuen “lotura handietako batasuna, hala nola errege konstituzionala, botere legegilearen batasuna eta ordezkaritza nazional komun bakarra egotea”.[8] Geroago, azaroko espainiar dekretu banak ezarri zuen Nafarroa probintziako diputazioak bi ordezkari izendatu behar zituela, biek "konponbiderako plana negoziatzeko eta, haren bitartez, Nafarroak Nazioko besteekin bat egitea promes egiteko".[2]
1839ko azaroaren 16ko lege-dekretuak bisorraiak gobernadore zibilekin ordezkatu zituen. Aldiz, mendebaldeko euskal lurraldeek ez zuten lege-dekretu hori onartu.[6] Lege-dekretu horretan bertan, Arrázolak foru araubidea onartu zuen udalak, Batzar Nagusiak eta Diputazioak Nafarroan izendatzeko orduan.[3]
Nafarroa Garaia Espainiako probintzia
Bi jarrera Espainiako Gobernuaren aurrean
Karlistaldia amaitzean, Nafarroan bi posizio nagusi agertu ziren: Madrilgo armada garailearen agintariekin negoziatzearen aldekoak ("paktista") eta kontrakoak. Jose Mari Espartzak adierazi du Nafarroa Garaian gehienek arbuiatu zutela konponbide hori.[10]José Yanguas lehendabizikoetan zegoen, adieraziz Nafarroako foruak zaharkituta zeudela, eta 1837ko Espainiako Konstituzioa Nafarroarentzat balioetsiz. Nafarroa Garaiko probintziako aldundiaren idazkaria zen, Erriberako noblezia lur-jabearen hurbilekoa. Yanguasek Antiguedades del Reino de Navarra lan historiografiko mardula argitaratu zuen ia aldi berean (1840), Nafarroako legedia zaharkituta zegoela argudiatuz. Angel Sagaseta de Ilurdotz erresumako kontsultore eta sindiko kargugabetu eta erbesteratuak, berriz, Fueros fundamentales del Reino de Navarra ondu zuen, Iruñean 1840an argitaratua, nafar jurisdikzio subiranoaren eta independentziaren alegatua.[3]
Nafarroako probintziako diputazio berriak beste euskal lurraldeetako diputazio nagusiez aparte jokatu zuen gerra amaieran. 1840ko otsailaren 8an, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan diputazio nagusiak eta batzar nagusiak eratu ziren, ez probintziako diputazioak, eta egun horretan bertan adostu zuten ez onartzea foruei eraldaketarik egitea.[6] 1840ko martxoan, Nafarroako Erresumako Diputazioa ez zen existitzen, eta Nafarroa Garaian Espainiako Gobernuak ezarritako probintziako diputazioa aukeratu zen hauteskundeetan;[2][oh 1] zazpi kidek osatu zuten, lehenago Erresumako Diputazioan bezala.[6] Honako pertsonek osatuko zuten diputazio hori: Lorenzo Mutiloa (Lizarra), Jose Maria Perez (Lizarra), Justo Galartza (Iruñea), Fermin Gamio (Iruñea), Bonifacio Garcés de los Fayos (Erriberri), Serapio Agirre (Zangoza) eta Tomas Arteta (Tutera).[2] Diputazioa, bada, oso lerratua zen Espainiako Gobernuarekin elkar ulertzera, eta gobernu horrek atseginez hartu zuen haren osaera.[6]
1840ko martxoaren 9an, probintziako aldundiaren batzorde bat eratu zen, Espainiako Gobernuarekin 1839ko lege-dekretua Nafarroan zer-nola gauzatuko zen Madrilen adostu eta zehazteko;[11][3] lau mandatarik osatu zuten batzordea. Dagoeneko, ordea, espainiar agintariek foruak gauzatzeko beren baldintzak edo oinarriak ezartzen ari ziren (negoziazio batez hitz egiten zuen), eta Manuel Cortina ministroak hala jakinarazi zien Hego Euskal Herriko diputazio guztiei:
«
Estatuaren kargei ekarpenak egiteko betebeharra, baita odol ekarpenaz ere, proportzioaren eta aberastasunaren arabera.
Organikoki zein prozeduraz, Penintsulan gainerakoan existitzen zen sistema judiziala onartzea.
Udalak Espainiako gainerako herrietan duten aukeratzeko metodoan berdintzea.
Diputazio nagusiak kenduko dira eta, trukean, probintziako diputazioak eratuko dira, lege komunaren arabera.
Probintzia bakoitzean goi-mailako funtzionario bat egongo da, gobernu goreneko ordezkari lanetan, buruzagi edo korrejidore politiko titulua izango duena.
Aduanak Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean eta mugan ezarriko dira.
»
Espainiako Gobernuaren jakinarazpen hori jaso ondoren, Nafarroako lau batzordekideek Jose Yanguasek ondutako egitasmoa eraman zuten Madrilera plana eztabaidatzeko oinarritzat, idazkari horrek 1840ko apirilerako prestatzen amaitua.[6] Maiatzean, nafar batzordea Araba, Bizkai eta Gipuzkoako diputazio nagusietako ordezkariekin bildu zen eta, haiek ez bezala, Nafarroa Garaiko batzorde horrek erabaki zuen gobernuarekin elkarrizketan jarraitzea. Donostiak, berriz, nafar ordezkarien jarrerarekin bat egin zuen osoki, eta abuztuaren 1ean Gipuzkoatik banandu zen Nafarroari lotzeko.[9]
Probintziako aldundiaren lau nafar mandatariak Madrilen izan ziren sei hilabetez, 1840ko abendu arte.[2] Abendurako, Madrilgo nafar mandatariek adierazi zioten diputazioari elkarrizketak ia amaituta zeudela, eta Espainiako Gobernuak ontzat eman zuela zerga ekarpen bakarra egitea. Probintziako diputazioak ontzat jo zuen, osoki, mandatari horien kudeaketa eta erabakitako edukien oinarriak, Espainiaren ("Nazioa") zein Nafarroaren interesentzat onuragarriak zirelakoan.[6][4]
Estatus politiko-administratibo berria zehazten
Horretan zirela, baina, Baldomero Espartero jeneralaren altxamenduak ordu arteko Espainiako Gobernua kargugabetu zuen,[3] eta erregeorde postua hartu zuen Espainiako konstituzio antolamendutik at jokatuz, 1840ko urriaren 17an.[4] Nafar probintziako diputazioaren batzordeak eta Espainiako Gobernuarekin hitz egitearen aldekoek, orduan, konponbide hau proposatu zuten Nafarroa Garairako antolamendu administratibo-politiko berrian gauzak zehazten joateko:[8]
Udalak Espainiako lege orokorraren arabera antolaturik
Espainiako kode zibila
Zerbitzu militarra, foruaren arabera
Aduanen lekualdaketa, Espainiako mugetara.
»
Espartero erregeorde hautatu zuten 1841eko maiatzaren 10ean Maria Kristinaren ordez; erregeordetza gobernuko presidentetzari lotu zitzaion, Esparterok progresisten babesa izan zuen, eta konpromisoetara heltzearen kontrako jarrera hartu zuen. Bere gogara eta moldera jokatzen hasi zen, bere aurretik hartutako konpromisoei eta, are, konstituzioari muzin eginez. Madrildik, bada, nafar batzordeak 26 puntuko lege bat ekarriko zuen: Foruak Eraldatzeko Legea. Bertan, Nafarroa Garaia Espainiako probintziekin parekatzen zen, 25. puntuan izan ezik: “Nafarroak, lehen adierazitako zergez gain, zuzeneko zerga bakarrean, urteko milioi bat zortziehun mila errealeko zenbatekoa ordainduko du”, alegia, kupoa.[12]
Nafarroan beste batzorde bat eratu zen, Madrilen umotu zuten plana tramitatzeko. Martxorako lege egitasmo bat hasi ziren Espainiako Kongresuan tramitatzen. Bada, 1841eko uztailean Espainiako Kongresuak oniritzia eman zion planari, eta egun batzuk geroago, abuztuan, herrialde horretako Senatuak.[2]Abuztuaren 16a, azkenean, legea onartu zen, "Nafarroako administrazio orokorra antolatzeko legea" izenburukoa; lege hori 1841eko azaroaren 11n argitaratu zen Nafarroan.[2]
Foruak Eraldatzeko Legeak, bere hitzaurrean, Elisabet II.a eta Baldomero Espartero haren izenean aipatzen ditu, baita "Espainiar Monarkia", ordu arte inoiz ez bezala. Aldiz, ez dira Nafarroako tradizioa eta araubidea aipatzen, ezta foruak zin egiteko beharra ere.[4] Esparterok, gainera, ahalmen bereziz jantzirik, bere kabuz jokatu zuen 1841eko abenduan, aduanak Pirinio eta itsasora lekualdatuz, Pasaia eta Donostiara. 1842ko urtarrilaren 5ean, errege agindu batek foru baimena indargabetu zuen Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta horietako probintziako aldundiak ezarri. José Ramón Rodil izan zen Nafarroako azken bisorraia (1836-1843).
Ondorioak
1841eko abuztuko Lege horren bitartez, Lehen Karlistaldiaren ondoren, monarkia liberala Espainian egiten ari zen erreforma politiko, instituzional, legegile eta judizialak ezarri ziren Nafarroa Garaian. Eskoziarekin 1707an gertatu ez bezala (Act of Union), Nafarroako Erresumako organo jurisdikzionalek ez zioten oniritzia eman Gaztelari edo Espainiari lotzeari, Xabier Irujo historialariak azaldu duenez.[4] Legeak, kasu onenean, autonomia bat eman zion Nafarroari Espainiako konstituzio sistemak (1812 eta 1837koak) urratzen ez zituzten gaietarako.[4]
Erresuma desegitea negoziatu zutenek ez zuten erresuma hartako erakundeen (Gorteen) babesik izan horretarako eta, beraz, ordu arteko legediaz kanpo jokatu zuten.[4] Legeak euskarri juridikoa eman zion jada gertatua zen zerbaiti: Nafarroako Erresuma desegitea Espainiako probintzia izateko, noiz eta zazpi urteko gerraren ondoren eta Espainiako gobernu autoritarioaren tropek lurraldea okupatua zutenean; negoziatzeko tarterik, beraz, ez zen jada existitzen.[4]
Galdu ziren Erresumako Gorteak, Erresumako Diputazioa eta erresumako burujabetasun legegile eta judizialak, baita bere dirua igortzeko ahalmena, nafarrak beharturik izango ziren zerbitzu militarrean parte hartzera (Madrilgo nafar mandatariek hasieran ezetz esan bazuten ere), aduanak Pirinioetara lekualdatu ziren, besteak beste.[10]Kintak ezartzeak nafarrak biziki sumindu zituen.[10]Valentzian erbesteratuta zegoen Angel Sagaseta de IlurdotzGorteetako azken sindikoak gogor kritikatu zuen prozesua.[13] Nafarroa Garaian, legearen arbuioak Espainiako Trantsizio arte luzatu zen joera politiko bat sortu zuen: foru berrezarpena edo integrismoa.[10]
Geroko bilakaera
1876an, Bigarren Karlistaldian Nafarroa Garaiko agintariek Baskongada Probintzietatik bereiz jokatu zuten. Hori ikusita, Canovas del Castillo Espainiako ministro kontseiluko presidenteak asmo sendoa agertu zuen Foruak Eraldatzeko Legeak Nafarroari aitortzen zizkion prerrogatibak kentzeko, lege bat besterik ez zelakoan, eta ez hitzarmen bat. 1876ko ekainean, Espainiako Aurrekontuen Legean 1841etik aldatu gabeko kupoa aldatu zuen, 24. artikuluaren bidez.
19/2/1877 Errege Dekretuak estatus administratibo bereiz bat aitortu zion Nafarroari, baina Espainiako gobernua ez zen kito geratu: 1877ko Aurrekontuen Legeak zirrikitu berriak ireki zituen 8. artikuluan geroago zerga erreforma gehiago egin ahal izateko, Nafarroa Espainiako probintziekin guztiz berdintzeari begira. Nafar zerga araubidea Madrilgo aurrekontuetatik hausteko hurrengo ahalegina 1893-94an gertatu zen, Germán Gamazo ministroa Nafarroa Garaiari estatuko aurrekontuak inposatzen ahalegindu zenean.
Horrek, ordea, Gamazada piztu zuen Iruñean. Gamazadak forutasunaren aldeko mugimendua harrotu zuen, protesta masiboak eginez eta beste euskal lurraldeekin elkar hartuz; Madrildik Gamazo aldatzen saiatutako nafar prerrogatibak, kupoa, berezko nafar foru nortasuntzat hartu zituzten, eta ulertu espainiar ministroa hitzarmen bat hausten ari zela. Ondorioz, 1841eko Lege Hitzartuaren ideia zabaldu zen. Lege hori eta hitzartua izatearen ideia bilakatu ziren nabarrismoaren oinarri ideologiko.[14]
Foruak Eraldatzeko Legea Martin Villa Espainiako gobernazio ministroak 121/1979 Errege Dekretua ezarri arte egon zen formalki indarrean; Dekretu horrek, izan ere, Espainiakoa hartzen du agintaritzaren (eta legearen) iturri bakartzat. 1982koNafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak, ordea, erregimen historiko horren jarraipena dela adierazten du bere izenean eta atarikoan.
Hitzartua izateari buruzko auzia
Espainiakomonarkiaren "batasun konstituzionala"k eta Nafarroa Garaikoforuak iraunarazteko asmoak talka egin zuten. Orduan sortu zen Nafarroa Garaiaren estatus politikoaren inguruan, hiru iritzi nagusi daude:
Lege arrunta. Legea Espainiako Gorteek beste lege bat balitz bezala onartu zuten, alegia, juridikoki, lege arrunta besterik ez zen, eta Espainiako Gorteek aldatu edo indargabetu zezaketen. Iritzi honen jarraitzaileak dira Cánovas del Castillo edo Miguel Primo de Rivera politikariak, Eduardo García de Enterría, Tomás-Ramón Fernandez edo Martínez Tomás legelariak eta Rafael Navascués, Pedro Larunbe eta Demetrio Loperena; joera horretan kokatzen da María Cruz Mina historialari nafarra, hitzarmenaren ideia horri "mito historiko" deituz,[14] eta Xabier Irujo historialariak ere hitzarmenaren ideia okerra nabarmendu du, okupazio militarreko testuinguruan gertatutako inposiziotzat hartuz.[15]
↑1841eko abuztuaren 16ko Foruak Eraldatzeko Legea, zeinaren bidez Nafarroako Foruen Eraldaketa onartzen baita, osorik adierazita.
↑ abcdefghi(Gaztelaniaz)Irujo, Xabier. (2021). «La disolución de un reino de mil años (824-1841)» Noain, 1521; Azken bataila / La última batalla. Nabarralde, 152-161 or. ISBN978-84-09-30804-0..
↑(Gaztelaniaz)Irujo, Xabier. (2021). «La disolución de un reino de mil años (824-1841)» Noain 1521; Azken bataila / La última batalla. Nabarralde, 144-166 or. ISBN978-84-09-30804-0..
Erreferentziak
↑Errolda-sufragioa zen eta, beraz, pertsona kopuru mugatu batek zuen bozkatzeko eskubidea.
↑Jaime Ignacio del Burgo historialari eta politikari nafarraren arabera, José Alonso Espainiako Grazia eta Justizia ministroak erabili zuen izendapen hori lehen aldiz, 1848an Recopilación y comentarios de los Fueros y Leyes del antiguo Reino de Navarra, que han quedado vigentes por la modificación hecha por la ley Paccionada de 16 de agosto de 1841 argitaratu zuenean; ikus Del Burgo Tajadura, J.I. "EL «MILAGRO» DE LA LEY PACCIONADA", 47. or.
Abu Bilal MirdasMeninggal681Tawwaj/Darab, provinsi FarsZamanKekhalifahan UmayyahLawan politikUbaidillah bin ZiyadOrang tuaHudayr bin Amr (bapak)Udayya (ibu) Abu Bilal Mirdas ibn Udayya al-Tamimi (meninggal 681) adalah pemimpin Khawarij Basra yang quietisme selama tahun-tahun awal Kekhalifahan Umayyah. Dia adalah saudara laki-laki Urwa bin Udayya, salah satu penghasut gerakan Khawarij di Pertempuran Shiffin, yang diikuti oleh Abu Bilal sendiri. Setelah kekalahan kaum Khawarij dalam Pertempura...
Revolusi OktoberBagian dari Revolusi Rusia dan Revolusi 1917–23Istana Musim Dingin di Petrograd sehari setelah pemberontakan, 8 NovemberTanggal7 November 1917 (K.J. 25 Oktober 1917)LokasiPetrograd, Republik RusiaHasil Kemenangan Bolshevik Berakhirnya sistem kekuasaan ganda Pembubaran Republik Rusia Kongres Soviet Kedua memproklamirkan dirinya sebagai badan pemerintahan tertinggi di negara ini Kerensky dan Krasnov gagal merebut kembali ibu kota Pemilihan Majelis Konstituen Rusia diadakan di ...
American judge John Finis PhilipsJudge of the United States District Court for the Western District of MissouriIn officeJune 25, 1888 – June 25, 1910Appointed byGrover ClevelandPreceded byArnold KrekelSucceeded byArba Seymour Van ValkenburghMember of the U.S. House of Representativesfrom Missouri's 7th districtIn officeJanuary 10, 1880 – March 3, 1881Preceded byAlfred Morrison LaySucceeded byTheron Moses RiceIn officeMarch 4, 1875 – March 3, 1877Pr...
Ekspansi Rusia 1500–1800 Iredentisme Rusia dulunya merujuk kepada gerakan iredentis Kekaisaran Rusia dari abad ke-16 sampai 1990an. Ini meliputi perluasan wilayah ke kawasan timur, menuju Siberia, yang berujung pada penaklukannya oleh Rusia, selain juga ke selatan, di kawasan Kaukasus dan Asia tengah, yang berujung pada penaklukan Kaukasus oleh Rusia, penaklukan Turkestan oleh Rusia dan penaklukan Uzbekistan oleh Rusia. Pada April 2014, Komite Helsinki Kroasia mengeluarkan sebuah pernyataan...
Ne doit pas être confondu avec Royaume des Serbes, Croates et Slovènes. Vous lisez un « bon article » labellisé en 2019. État des Slovènes, Croates et Serbes (sl) Država Slovencev, Hrvatov in Srbov(hr) Država Slovenaca, Hrvata i Srba(sr) Држава Словенаца, Хрвата и Срба 29 octobre – 1er décembre 1918(1 mois et 2 jours)Drapeau de l'État des Slovènes, Croates et Serbes. Armoiries de l'État des Slovènes, Croat...
Events at the1995 World ChampionshipsTrack events100 mmenwomen200 mmenwomen400 mmenwomen800 mmenwomen1500 mmenwomen5000 mmenwomen10,000 mmenwomen100 m hurdleswomen110 m hurdlesmen400 m hurdlesmenwomen3000 msteeplechasemen4 × 100 m relaymenwomen4 × 400 m relaymenwomenRoad eventsMarathonmenwomen10 km walkwomen20 km walkmen50 km walkmenField eventsHigh jumpmenwomenPole vaultmenLong jumpmenwomenTriple jumpmenwomenShot putmenwomenDiscus throwmenwomenHammer throwmenJavelin throwmenwomenCombined ...
Cet article est une ébauche concernant une personnalité américaine et les forces armées des États-Unis. Vous pouvez partager vos connaissances en l’améliorant (comment ?) selon les recommandations des projets correspondants. Pour les articles homonymes, voir Brown. Jesse L. BrownJesse L. Brown (1949).BiographieNaissance 13 octobre 1926HattiesburgDécès 4 décembre 1950 (à 24 ans)Changjin County (en)Nationalité américaineAllégeance États-UnisFormation Université ...
Mobile earth station aboard an aircraft Aeronautical earth station (1.82 left), Aircraft earth station (right) Aircraft earth station (also: aircraft earth radio station) is – according to Article 1.84 of the International Telecommunication Union's (ITU) ITU Radio Regulations (RR)[1] – defined as A mobile earth station in the aeronautical mobile-satellite service located on board an aircraft. Each station shall be classified by the service in which it operates permanently or tempo...
Untuk politikus India, lihat Vijay Anand (politikus). Vijay AnandAktor-Sutradara Vijay Anand dalam film Agra Road (1957)Lahir(1934-01-23)23 Januari 1934Bangalore, Karnataka, India[1]Meninggal23 Februari 2004Nama lainVijayPenghargaanPenghargaan Sutradara Terbaik Filmfare:Guide (1995) Penghargaan Dialog Terbaik Filmfare: Guide (1995) Penghargaan Penyuntingan Terbaik Filmfare: Johnny Mera Naam (1999) Vijay Anand (Hindi: विजय आनंद, bahasa Punjabi: ਵਿਜੇ...
This article describes the 20th album in the U.S. Now! series. It should not be confused with identically-numbered albums from other Now! series. For more information, see Now That's What I Call Music! 20 and Now That's What I Call Music! discography. 2005 compilation album by various artistsNow That's What I Call Music! 20Compilation album by various artistsReleasedNovember 1, 2005Length76:41LabelUniversal Music GroupSeries chronology Now That's What I Call Music! 19(2005) Now That's...
Untuk seri web, film, dan sinetron Indonesia berturut-turut yang terkait, lihat Sebelum Dunia Terbalik, Sebelum Dunia Terbalik: Tragedi Cinta Kemed dan Eros the Movie, dan Dunia Terbalik. 4 Sekawan Sebelum Dunia TerbalikBannerSutradaraIip S. HananProduser Tia Hendani Wailang Menayang Sam Sagi SkenarioSyarif UsmanPemeran Arbani Yasiz Denira Wiraguna Qausar H.Y. Mahdy Reza Kris Anjar Bhisma Mulia Mumu Gomez Penata musikJoseph S. DjafarSinematograferTurpin SihombingPenyuntingD.K.SenjaPerus...
Further information: 2009 flu pandemic by country See also: 2009 flu pandemic timeline and A/H1N1 See also: 2009 swine flu pandemic timeline summary Main article: 2009 flu pandemic The 2009 flu pandemic hit Africa two months later than other continents with the first case reported in Egypt on June 2, 2009. As of December 1, 30 countries in Africa had reported cases and 7 countries in Africa had reported a total of 108 deaths. It was the least affected continent. Symptoms of H1N1 swine flu are...
American organization of mystery and crime writers This article relies excessively on references to primary sources. Please improve this article by adding secondary or tertiary sources. Find sources: Mystery Writers of America – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (January 2015) (Learn how and when to remove this message) Edgar Allan Poe, MWA logo Mystery Writers of America (MWA) is a professional organization of mystery and crime writers, base...
المجرة مسييه 81. مجرة حلزونية بتصميم عظيم هي نوع من المجرات الحزونية تكون فية الأذرع الحلزونية بارزة وواضحة المعالم، حيث تمتد بوضوح في جميع أنحاء المجرة وتتميز هذه الفئة من المجرات بعناقيد نجوم زرقاء لامعة وممرات غبار ملتوية معقدة. اعتبارا من عام 2002، يصنف ما يقرب من 10 في الم...
يفتقر محتوى هذه المقالة إلى الاستشهاد بمصادر. فضلاً، ساهم في تطوير هذه المقالة من خلال إضافة مصادر موثوق بها. أي معلومات غير موثقة يمكن التشكيك بها وإزالتها. (ديسمبر 2018) حامد بن محمد الهرساني وزير الصحة السعودي في المنصب1381 هـ – 1382 هـ معلومات شخصية مكان الميلاد مكة المكرمة...
American comic book anthology series Star Spangled ComicsStar Spangled Comics #1 (November 1941), art by Hal Sherman.Publication informationPublisherDC ComicsScheduleMonthlyFormatOngoing seriesPublication dateOctober 1941 – July 1952No. of issues130Main character(s)Star-Spangled Kid and StripesyNewsboy LegionRobin, the Boy WonderTomahawkCreative teamWritten by List Jack Kirby, Jerry Siegel, Joe Simon Artist(s) List Edmond Good, Hal Sherman, Jack Kirby, Joe Simon Editor(s) List Whitney ...
L’opération PBFortune, également appelée opération Fortune, est une opération secrète des États-Unis, visant à renverser le président guatémaltèque, démocratiquement élu, Jacobo Árbenz Guzmán, en 1952. L'opération est autorisée par le président américain Harry S. Truman et planifiée par la Central Intelligence Agency. L'United Fruit Company avait fait un lobbying intensif pour le renversement, parce que la réforme agraire, initiée par Árbenz, menaçait ses intérêts ...
Иоксинил Общие Систематическоенаименование 4-гидрокси-3,5-дийодобензонитрил Хим. формула C7H3I2NO Физические свойства Состояние твёрдое Молярная масса 370,92 г/моль Плотность 2,72 г/см³ Термические свойства Температура • плавления 212–213 °C Химические с�...