Angel Sagaseta de Ilurdotz Garratza (Iruñea, Nafarroa, 1784 – 1843ko maiatzaren 22a) legelaria izan zen. Zaragozan egin zituen humanitateetako ikasketak, eta Valentziako Unibertsitatean zuzenbidekoak. Iruñeko sindiko izendatu zuten lehenbizi, eta Nafarroako Erresumakoa ondoren. Foruen aldekoa izan zen, eta harreman estuak izan zituen bere senidea zen Tomas Zumalakarregirekin.
Horregatik guztiagatik, Quesadak, Nafarroako erregeordeak, Valentziara erbesteratu zuen Sagaseta. 1839. urteko urriaren 25eko foruen aldarrikapenaren berri izan zuenean, Nafarroako foruen aldeko idazki bat eman zuen argitara, Fueros fundamentales del Reino de Navarra, y defensa legal de los mismos (1840).
Erreferentziak