Kritika handiak jaso ditu itxura hutsezko demokrazia sortzeagatik, alderdien txandakako sistema bultzatuz, eta esklabotasunaren alde egoteagatik. Canovasen sistema deritzo demokrazia tradizionala eta ez iraultzailea ezarri nahi duen korronte politikoari. Monarkian oinarrituz, alderdi biko sistema eta agintean txandakatzea defendatzen zuen.
Biografia
Antonio Cánovas del Castillo aita Antonio Cánovas García izan zen, Orihuelan (Alicante) jaiotako maixua eta ama, berriz, Juana del Castillo y Estébanez, Juan José del Castilloren alaba. Ikasteaz gain, historiarako zaletasuna ere zaindu zuen eta, 1854an, Historia de la decadencia española argitaratu zuen. Aldi berean, karrera politikoa ere hasi zuen eta Leopoldo O'Donnellekin elkartu, Manifiesto de Manzanares deritzona ere idatzi zuelarik.
Unión Liberal alderdiko kide, diputatu aukeratu zuten Malagan eta, O'Donnell erori bezain pronto, Cadizeko gobernadore zibil. 1864an, gobernazio ministro izan zen eta, 1865ean, Itsasoz Bestaldeko Ministroa. 1868ko iraultzaren ondoren, Borboien monarkia bukatu egin zen eta Cánovas Elisabet II.aren semea zen Alfontso XII.aren itzulia prestatzen hasi zen.
1874an, Martínez Camposen pronuntziamendua izan zen Sagunton eta Alfontso XII.a aldarrikatu zuten errege. Cánovas Berrezarpenean pentsatzen hasi zen eta Sandhursteko manifestua idatziko zuen 1874an. Txandakako sistema proposatu zuen eta aldizka egingo ziren hauteskundeetan iruzurra egongo zen kazikeen laguntzaz, tentsioi ekidin egin ahal izateko. Alfontso XII.aren garaian, 7 alditan izango zen presidente.
Sandhursteko Adierazpena
Cánovas del Castillok antolamendu politiko konstituzional eta liberalaren aldeko agiri hau ondu zuen eta Alfontso Borboikoa gazteak, Sandhursteko akademia militarrean ikasten ari zela, izenpetu egin zuen 1874ko abenduaren 1ean.
Cánovasen ideario politikoa
Ingeles parlamentarismoaren eta alderdien txandakako sistemaren miresle handia zela, Cánovasentzat herri baten "barruko konstituzioa" antolaketa politikoaren ardatza zen, mendeetako tradizioa zuten erakundeetan oinarrituta, monarkia eta Gorteetan adibidez. Haren jarrera, beraz, elitista zen eta helburu demokratikoetatik urrun zegoen:
«
Denek bozkatzeari atea irekitzen badiogu, herrialdea gobernatzeko orduan jendetza ez bakarrik ikasgabeari, hori litzateke gutxienekoa, baita jendetza miserable eta eskekoari ere benetako botoa ematen badio, nire ustez komunismoaren garaipena eta jabego printzipioaren hondamena izango litzateke (...). Beraz, aukeratu edo denen botoa ematea faltsutzea edo kentzea, behintzat jabegoa gordetzea edo galtzea aukeratu behar izatea nahi ez bada (...).
Gutxiengo buruargiek, jabetzadun gutxiengoak betiere, ikusten dutenean eurak eta jendetza eskubide berdintasunean egotea ezinezkoa dela; ikusten dutenean jendetza eskubide politikoez baliatzen dela (...) diktadura bilatuko dute edonon eta aurkitu egingo dute.
»
1876ko konstituzioa
1876ko konstituzioak testu malgua du eta sistema onartzen duten alderdiei gobernu aldi egonkorra ahalbidetzen die. Bereizgarriak:
Eskubide eta betebeharrak: zabalak. 1869ko konstituzioaren lorpenak jasotzen ditu, baina normalean moztuta egon ohi ziren, batez ere, inprenta, adierazmena edo elkartze eskubideak.
Subiranotasun partekatua: Legeak Gorteek egingo dituzte erregearekin batera.
Aginte banaketa: Botere legegilea Gorteen esku dago. Ganbera biko gorteak dira: senatua eta kongresua. Azken hau da sufragio zuzenez aukeratuko dutena eta gobernatzen dagoen alderdiak esango du erroldaren arabera edo sufragio unibertsalez egingo duten bozketa.
Aginte betearazlea Koroak du eta ministroen bitartez burutuko du. Erregeak aukeratuko du gobernuburua eta ez du ardurarik izango Gorteen aurrean.
Botere judiziala independentea izango da.
Zentralismoa gogortuko da eta udalak eta diputazioak gobernuaren pean egongo dira. Euskal foruak bertan behera geratuko dira.
Konfesionala. Beste kultuak ere onar daitezke, beti ere, agerpen publikorik ez badute egiten.
Egonkortasuna lortzeko xedean, beharrezkoa jotzen zen alderdien txandakako sistema.
Gure aburuz, legea eskuan ez da inoiz monarkia kentzeko biderik izango, monarkiarik gabe ez baitago legaltasunik, monarkiarik gabe ekintza batzuk, indarkeria, guduak izan eta gerta daitezke; baina ez dago, eta ez da legaltasunik izango (...).
Izan ere, Estatuaren Konstituzioa ukitu ahal izateko, ere hori aurrez azaldu ditugun kontzeptuen espresio garbia da, beti beharko da, une batean nahiz bestean, izan daitekeen une erabakigarrienean izanik ere, erregearen onespena. Nork aipatzen du, nork aipa dezake, nork eduki dezake legeen ustezko bilakaera horren susmoa? Nork dauka suizidioa giza bizitzaren irtenbide natural eta legalen arteko? Ezin dute gorteek monarkia kentzearen aldeko botorik eman, ezinezkoa da erregeak monarkia bertan behera uzteko erabakirik har dezan; eta beraz gorteak eta erregea, Konstituzioa bera baino lehenagokoak diren aldetik, Konstituzioa erregearen eta gorteen artean erabakia baita, Konstituzioaren gainetik ere badaude; ezen Konstituzioak, beste guztia ukitzen badu eta uki badezake ere, ez baitu gorteak eta erregea ukitzeko ahalmenik (...) Zentzu honetan eta ez bestela egin dut nik noizbait barne-konstituzio horren aipamena.
»
Antonio Cánovas del Castillo. Diputatuen Kongresuan eginiko hitzaldia (1886-7-3)
Politika koloniala eta soziala
Cánovas kolonietan esklabotasuna mantentzearen alde zegoen. Hala ere, abolizionisten presioek 1880an esklabotasunaren abolizioa sinatzera eraman zuten. Gradualki egingo zuten Kuban eta 1886kourriaren 7ra arte ez zen prozesu guztia amaituko.
Neurri hura hartu beharra ez zen trago samurra izan Cánovasentzat. Horrela idatziko zuen handik urte batzuetara:
«
Los negros en Cuba son libres; pueden contratar compromisos, trabajar o no trabajar, y creo que la esclavitud era para ellos mucho mejor que esta libertad que sólo han aprovechado para no hacer nada y formar masas de desocupados. Todos quienes conocen a los negros os dirán que en Madagascar, en el Congo, como en Cuba son perezosos, salvajes, inclinados a actuar mal, y que es preciso conducirlos con autoridad y firmeza para obtener algo de ellos. Estos salvajes no tienen otro dueño que sus propios instintos, sus apetitos primitivos. Los negros de Estados Unidos son mucho más civilizados que los nuestros: son los descendientes de razas implantadas en suelo americano desde hace varias generaciones, se han relativamente transformado, mientras que entre nosotros hay cantidad de negros venidos directamente de África y completamente salvajes. ¡Pues bien! vea incluso en los Estados Unidos como se trata a los negros: tienen unas libertades aparentes que se les permite utilizar dentro de ciertos límites. A partir del momento en que desean beneficiarse de todos sus pretendidos derechos de ciudadano, los blancos salen rápidamente a recordarles su condición y a colocarlos en su lugar. Creo saber que por otra parte, en Estados Unidos no hay un solo hombre de estado serio e influyente que desee realmente la independencia de Cuba, ya que se dan perfectamente cuenta que la isla de Cuba independiente se convertiría en una nueva República Dominicana, una segunda Liberia que se retrogradaría de la civilización a la anarquía. Si el ejército español abandonase Cuba, serían las ideas sensatas, fecundas, liberales, progresistas de Europa las que abandonarían este país que ha sido el más rico y el más próspero de la América española. Lo saben tan bien en Estados Unidos que los espíritus exaltados y «chovinos», que también los hay allí, cuando reclaman la independencia de Cuba, la reclaman con la condición de colocar inmediatamente esta gran isla bajo el protectorado de la República de Estados Unidos, que ejercería una policía rigurosa… Cuba no habría hecho más que cambiar de dueños.
»
—L’Espagne en 1897, Gaston Routier. Deuxieme patie, chapitre III. La politique de l'Espagne a Cuba. Une interview sensationalle de Don Antonio Canovas del Castillo, President du Conseil des Ministres
1897koabuztuaren 8an, Michele Angiolillo anarkista italiarrak erail zuen Cánovas Arrasateko Santa Agedako bainuetxean gaur egungo Aita Menni Ospitalean. Il Popolo egunkariko kazetari itxuran zegoen Angiolillo eta, atxilotu zutenean esan zuenez, mendekua nahi zuen 1896ko Corpus eguneko atentatuagatik Bartzelonan harrapatu zituzten anarkisten zapalkuntza bortitzagatik, baina baita ere José Rizal idazle, poeta eta aktibista filipinarraren heriotza-zigorragatik ere, Canovas del Castillok sinatua.[1]
Práxedes Mateo Sagasta Cánovasekin txandaka aritzen zen beste presidentea izan ohi zen. "Oposizio" formala bazen ere, lagunak ziren eta horrela esan zuen Cánovas hil zenean: Después de la muerte de Don Antonio, todos los políticos podemos llamarnos de tú.
1901ean, Alfontso XIII.ak Cánovas del Castilloko dukesa titulua emango zion Cánovasen alarguna zen Joaquina de Osma y Zavalari.
Txirritaren bertsoak
Txirrita bertsolariak hil ondorenean bertso hauek jarri zizkion:
Il da Cánovas, fuera Cánovas,
pikaro gaizki eziya,
galdu zituen gari-zelaiak,
gallendu zaio sasiya;
galdu zituen ipar garbiyak,
gallendu trumoi nasiya,
galdu zituen fueruak eta
Jaungoikuaren graziya,
galdu zituen bizi-lekuak,
galdu du bere biziya!
Iru reloju, iruna kate,
iru mallakin bakoitza,
buruan berriz iru korona
petxuan iru orratza;
iru doblako amoriyua
tximista bezin zorrotza,
iru tirotan utzi zizuten
zuri senarra illotza,
iru ezpatak zulatzen dute
señora, zure biotza.