- Artikulu hau Abadiñoko (Bizkaia) auzoari buruzkoa da; Espainiako lehendakari izandakoa gaitzat duena beste hau da: «Práxedes Mateo Sagasta»
Sagasta Abadiñoko (Bizkaia) mendialdean dagoen auzoa da. Ipar-mendebaldean Mendiolako auzoarekin, mendebaldean Axtxiki (732 m) haitzarekin, hegoaldean Alluitz (1.040 m) mendiarekin, ekialdean Axpe-Martzaa auzoarekin eta iparraldean Irazolarekin egiten du muga.
Bestela, Irazola eta Sagasta artean Bolinkoba leizea dugu, eta Mendiola eta auzo honen artean berriz Atxarte erreka.
Baserriak
Sagasta Etxebarria, Sagastagoia, Sagastagoitia, Sagastabeitia, Sagastasoloa, Iturralde, Errekalde, Anbe, Ardantza, Abauntza, Sasikoa, Erlabe, Bizentikoa, Kamiñokoa, Artetxe, Lanperrikoa eta Gorotzarri.
Jaiak eta ospakizunak
Sagastako jaiak abenduaren 13an ospatzen dira Santa Luziaren omenez. Izan ere auzo honetan izen bera daukan baseliza dago.
Ikus, gainera
Kanpo estekak