Arsenio Martínez-Campos Antón (Segovia, Espainia, 1831ko abenduaren 14a - Zarautz, Gipuzkoa, 1900eko irailaren 23a) militarra eta politikaria izan zen. Kataluniako gobernari militarra izan zen 1872an. Bortizki eraso zien Bartzelonan eta Valentzian ziren Errepublikaren aldeko mugimenduei. Bera izan zen Saguntoko matxinadaren buru, Alfontso XII.a aginpidean jarri zuen estatu kolpearen buruzagia.
Bigarren Karlistaldian, Nafarroan egin zuen eraso Espainiako gobernuko armadaren buru, hamar milaka soldadu zekartzala. 1876ko otsailaren 28an, berak bidea zelaiturik, Alfonso XII.a Iruñera sartu zen. Gerraren hondarrean, Martínez-Campos kapitain jeneral izendatu zuten gerrako merituengatik. Kuban kapitain izendatu zuten, eta uhartea baketu zuen 1878an. Espainiara itzuli zenean, gobernua osatzeko agindua eman zion erregek.
Erreferentziak
Kanpo estekak