Leopoldo O'Donnell Jorís (Santa Cruz Tenerifekoa, Espainia, 1809ko urtarrilaren 12a - Biarritz, 1867ko azaroaren 5a) espainiar aitoren seme, militar eta politikaria zen.
Lehen Gerra Karlistan isabeldarren alde hartu zuen parte. Esparteroren aurkako matxinada gidatu zuen (1841) eta Frantziara atzerriratu behar izan zuen. Esparterok agintea utzi ondoren, Kubako kapitain jeneral izendatu zuten. Espainiara itzuli eta gobernu progresista ezarri zuen matxinada gidatu zuen (1854).
Estatu-kolpea, biurteko aurrerakoia, eta presidentetza 1856tik 1857ra
Biurteko aurrerakoia 1854ko iraultzarekin hasi zen Espainian. Iraultza horrek Baldomero Espartero (Alderdi Progresista) jarri zuen Espainiako Ministroen Kontseiluko presidente, eta haren gobernua O 'Donnell jeneralaren estatu-kolpearekin amaituko zen. Frantziaren eta Britainia Handiaren laguntzarekin, eta Britainia Handiak Madrilen zuen enbaxadatik, 1856ko uztailean lortu zuen ministro-kontseiluko lehendakaritza O' Donnellek berak. O 'Donnellen gobernuak 1857ko urrira arte iraun zuen, urte horretan Narvaezek ordezkatu zuen.
Armadako ministroa eta Espainiako Gobernuko presidentea izan ostean, Marokoko espedizio bat gidatu eta Tetuan hartu zuen.
Alderdi moderatuko buruzagi zela itzuli zen azkenekoz boterera, 1865etik 1866ra.
Ikus, gainera
Kanpo estekak