1871
| 1871. urtea | |
|---|---|
| Kronologia | |
| Mendeak | XVIII.a • XIX.a • XX.a |
| Hamarkadak | 1850(e)koa • 1860(e)koa • 1870(e)koa • 1880(e)koa • 1890(e)koa |
| Urteak | 1868 • 1869 • 1870 • 1871 • 1872 • 1873 • 1874 |
| Beste egutegi batzuetan | |
| Gregoriotar egutegia | 1871 MDCCCLXXI |
| Ab urbe condita | 2624 |
| Armeniar egutegia | 1320 ԹՎ ՌՅԻ |
| Bahá'í egutegia | 27 – 28 |
| Bengaliar egutegia | 1278 |
| Berber egutegia | 2821 |
| Egutegi budista | 2415 |
| Myanmarko egutegia | 1233 |
| Bizantziar egutegia | 7379 – 7380 |
| Koptoen egutegia | 1587 – 1588 |
| Etiopiar egutegia | 1863 – 1864 |
| Hebrear egutegia | 5631 – 5632 |
| Egutegi hinduak | |
| Bikram Samwat | 1927 – 1928 |
| Shaka Samvat | 1793 – 1794 |
| Kali Yuga | 4972 – 4973 |
| Iraniar egutegia | 1249 – 1250 |
| Islamiar egutegia | 1287 – 1288 |
| Japoniar egutegia | Meiji 4 (明治4年) |
| Korear egutegia | 4204 |
| Thailandiar eguzki egutegia | 2414 |
| Holozeniar egutegia | 11871 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
- Maiatzaren 10a – Frankfurteko hitzarmena sinatu zen. Frantzia-Prusia gerrari bukaera ematen.
- Urriaren 8a – Chicagoko Sute Handia piztu zen.
- Azaroaren 27a – Espainiarrek Habanako zortzi medikuntza ikasle exekutatu zituzten Kuban, eta beste dozenaka espetxeratu. Fusilatu guztiak 21 urtetik beherakoak ziren.
Arte eta kultura
- Martxoaren 16a – Marina, Emilio Arrieta nafar konposatzailearen musika eta Francisco Camprodónen eta Miguel Ramos Carriónen libretoa duen zarzuela estreinatu zen Madrilgo Errege Antzokian.
- Abenduaren 24a – Aida, Giuseppe Verdiren musika eta Antonio Ghislanzoniren libretoa duen opera estreinatu zen Kairoko Khedivear Opera Antzokian.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
- Martxoaren 27a – Nazioarteko lehen errugbi partida historian jokatu zuten Eskoziak eta Ingalaterrak. Eskoziak irabazi zuen.
Jaiotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 1a – Manuel Gondra, Paraguaiko presidentea (h. 1927).
- Urtarrilaren 2a – Anne Sewell Young, estatubatuar astronomia-irakaslea (h. 1961).
- Urtarrilaren 5a – Federigo Enriques, italiar matematikaria (h. 1946).
- Urtarrilaren 5a – Remigio Gandasegi, euskal artzapezpikua (h. 1937).
- Urtarrilaren 7a – Émile Borel, frantziar matematikaria eta politikaria (h. 1956).
- Urtarrilaren 12a – Ricardo Baroja, Euskal Herrian bizitako espainiar margolaria, grabatzailea eta idazlea (h. 1953).
- Urtarrilaren 17a – Nicolae Iorga, Errumaniako lehen ministroa (h. 1940).
- Urtarrilaren 19a - Ramon Carmona Urrutia, nafar eskultore marmolista (h. 1929).
Otsaila
- Otsailaren 1a – Guadalupe Haertling, hondurastar musikagile eta irakaslea (h. ?).
- Otsailaren 2a – Olga Preobrajenska, errusiar-fratziar dantzaria (h. 1962).
- Otsailaren 4a – Friedrich Ebert, Weimarko Errepublikako lehen lehendakaria (h. 1925).
- Otsailaren 6a – Adelina Méndez de la Torre, asturiar maistra, pedagogoa eta intelektuala, Bilboko hezkuntzaren antolaketan eragin handia izandakoa (h. 1960).
- Otsailaren 18a – Udny Yule, britaniar estatistikaria (h. 1951).
- Otsailaren 25a – Lesia Ukrainka, ukrainierazko poeta eta antzerkigilea (h. 1913).
Martxoa
- Martxoaren 3a – Maurice Garin, frantziar txirrindularia, Frantziako Tourreko lehen garailea (h. 1957).
- Martxoaren 6a – Afonso Costa, Portugalgo lehen ministroa (h. 1937).
- Martxoaren 26a – Theodora Bean, estatubatuar kazetaria eta sufragista (j. 1926).
- Martxoaren 27a – Heinrich Mann, alemaniar idazlea (h. 1950).
Apirila
- Apirilaren 3a – Julio Urkixo, bizkaitar idazle, euskalari eta testu biltzaile eta editorea (h. 1950).
- Apirilaren 5a – Orfilia Rico, uruguaiar aktorea (h. 1936).
- Apirilaren 10a – Domitila de Carvalho, portugaldar medikua, irakaslea, idazlea eta politikaria, Coimbrako Unibertsitatera joan zen lehen emakumea (h. 1966).
- Apirilaren 13a – Alexander Forbes Irvine Forbes, hegoafrikar astronomoa (h. 1959).
- Apirilaren 14a – Baleriano Mokoroa, euskal idazlea (h. 1941).
- Apirilaren 14a – Antonio Paoli, puertorricar opera kantaria, ospea lortutako lehen tenore puertorricarra (h. 1946).
- Apirilaren 15a – Jorge Meléndez, El Salvadorko presidentea (h. 1953).
- Apirilaren 16a – John Millington Synge, irlandar idazle, olerkari, antzerkigile eta folklore biltzailea (h. 1909).
- Apirilaren 24a – Ioannis Metaxas, greziar militar, politikari eta diktadorea (h. 1941).
- Apirilaren 29a – William Stern, alemaniar filosofoa eta psikologoa (h. 1938).
Maiatza
- Maiatzaren 3a – Mari Cruz Guruzeta, bizkaitar emagina eta Areatzako Emakume Abertzale Batza erakundearen sortzailea (h. 1934).
- Maiatzaren 6a – Victor Grignard, frantziar kimikaria, 1912ko Kimikako Nobel saria (h. 1935).
- Maiatzaren 7a – Gyula Károlyi, Hungariako lehen ministroa (h. 1947).
- Maiatzaren 11 – Emiliano Chamorro Vargas, Nikaraguako presidentea (h. 1966).
- Maiatzaren 11 – Mariano Fortuny Madrazo, espainiar margolari, asmatzaile, grabadore, argazkilari, diseinatzaile, enpresari eta eszenografoa (h. 1949).
- Maiatzaren 15a – Wilhelm von Opel, alemaniar ingeniaria, Opel automobil enpresaren sortzaileetako bat (h. 1948).
- Maiatzaren 20a – Paskual Bernardino Biguria, Prantzisko Elizondarra, nafar apaiza eta euskal idazlea (h. 1932).
- Maiatzaren 24a – Rosario Pino, espainiar antzerki aktore eta txirrindulari afizionatua (h. 1933).
- Maiatzaren 26a – Camille Huysmans, Belgikako lehen ministroa (h. 1968).
- Maiatzaren 27a – Georges Rouault, frantziar margolari espresionista (h. 1958).
Ekaina
- Ekainaren 5a – Michele Angiolillo, italiar anarkista (h. 1897).
- Ekainaren 8a – Aloys Van de Vyvere, Belgikako lehen ministroa (h. 1961).
- Ekainaren 17a – James Weldon Johnson, estatubatuar idazle, poeta, kazetari, kritiko, abokatu eta antropologoa (h. 1938).
Uztaila
- Uztailaren 3a – William Henry Davies, ingelesez idatzi zuen galestar poeta (h. 1940).
- Uztailaren 5a – Claus Schilling, Dachau kontzentrazio esparruan presoekin esperimentuak egin zituen alemaniar medikua (h. 1946).
- Uztailaren 8a – Walter Breisky, Austriako kantzilerra (h. 1944).
- Uztailaren 10a – Marcel Proust, frantziar idazlea (h. 1922).
- Uztailaren 13a – Pedro Echeverría, argentinar pilotaria.
- Uztailaren 15a – Henryk Arctowski, poloniar zientzialari eta esploratzailea (h. 1958).
- Uztailaren 17a – Lyonel Feininger, alemaniar-estatubatuar margolaria eta marrazkilaria (h. 1956).
- Uztailaren 17a - Ethel Shakespear, britainiar geologo, funtzionario publiko eta filantropoa (h. 1946).
- Uztailaren 18a – Giacomo Balla, italiar margolari, arte irakasle eta olerkaria (h. 1958).
- Uztailaren 21a – Guglielmo Ferrero, italiar historialari, kazetari, saiakeragile eta eleberrigilea (h. 1942).
- Uztailaren 23a – Ovide Decroly, belgikar mediku, pedagogo eta hezitzailea (h. 1932).
- Uztailaren 27a – Elvira Zulueta, arabar aristokrata (h. 1917).
Abuztua
- Abuztuaren 2a – Martín Rodríguez Seminario, nafar musikagile eta ganberako maisua (h. 1961).
- Abuztuaren 4a – Jeanne Flourens, frantziar esperantista, kazetari eta idazlea (h. 1928).
- Abuztuaren 12a – Gustavs Zemgals, Letoniako presidentea (h. 1939).
- Abuztuaren 13a – Karl Liebknecht, alemaniar sozialista, Alemaniako Alderdi Komunistaren sortzaileetako bat (h. 1919).
- Abuztuaren 14a – Guangxu, Txinako enperadorea (h. 1908).
- Abuztuaren 15a – Grafton Elliot Smith, ingeles anatomista, arkeologo eta etnologoa (h. 1937).
- Abuztuaren 19a – Orville Wright, estatubatuar hegazkin egile eta hegazkin pilotua, bere anaia Wilburrekin batera hegazkinaren asmatzailetzat hartua (h. 1948).
- Abuztuaren 21a – Leonid Andreiev, errusiar idazlea (h. 1919).
- Abuztuaren 23a – Sofia Panina, errusiar politikari eta filantropo liberala (h. 1956).
- Abuztuaren 25a – Nils Edén, Suediako lehen ministroa (h. 1945).
- Abuztuaren 27a – Theodore Dreiser, estatubatuar eleberrigilea (h. 1945).
- Abuztuaren 29a – Albert Lebrun, Frantziako Errepublikako 15. presidentea (h. 1950).
- Abuztuaren 29a – Jack Butler Yeats, irlandar margolaria (h. 1957).
- Abuztuaren 30a – Ernest Rutherford, zeelandaberritar fisikari eta kimikaria, fisika nuklearraren aita eta 1908ko Kimikako Nobel Saria (h. 1937).
Iraila
- Irailaren 5a – Friedrich Akel, Estoniako estatuburua (h. 1941).
- Irailaren 8a – Mary Hallock-Greenewalt, estatubatuar asmatzailea eta piano-jotzailea (h. 1950).
- Irailaren 15a – Marguerite Moreno, frantziar aktorea, Comédie Françaiseko kide garrantzitsua (h. 1948).
- Irailaren 23a – František Kupka, txekiar margolari eta artista grafikoa (h. 1957).
- Irailaren 27a – Grazia Deledda, italiar idazlea eta 1926ko Literaturako Nobel Saria (h. 1936).
- Irailaren 28a – Gerardo Machado, Kubako presidentea (h. 1939).
- Irailaren 28a – Pietro Badoglio, Italiako Erresumako lehen ministroa (h. 1956).
Urria
- Urriaren 2a – Cordell Hull, estatubatuar politikaria, 1945eko Bakearen Nobel Saria (h. 1955).
- Urriaren 3a – Stijn Streuvels, flandriar idazlea (h. 1969).
- Urriaren 14a – Alexander von Zemlinsky, austriar musikagile eta orkestra-zuzendaria (h. 1942).
- Urriaren 17a – Dénes Berinkey, Hungariako lehen ministroa (h. 1944).
- Urriaren 19a – Fiodor Dan, errusiar mentxebike judua (h. 1947).
- Urriaren 26a – Joaquín Chapaprieta, Espainiako Ministroen Kontseiluko Presidentea (h. 1951).
- Urriaren 29a – Beatriz Pinheiro, portugaldar idazle, poeta, editore eta intelektuala eta Portugalgo emakumeen emantzipazio mugimendu modernoaren aitzindaria (h. 1922).
- Urriaren 30a – Paul Valéry, frantziar olerkaria (h. 1945).
Azaroa
- Azaroaren 1a – Stephen Crane, estatubatuar olerkaria (h. 1900).
- Azaroaren 6a – Severa de Madariaga, bizkaitar pedagogoa, Inka herrian Adopzio Alaba Kuttun izendatua 2009an (h. 1946).
- Azaroaren 7a – Florentzio Axpe, euskal apaiza (h. 1957).
- Azaroaren 9a – Florence Rena Sabin, estatubatuar medikua, emakume aitzindaria zientzia arloan (h. 1953).
- Azaroaren 12a – Victor Hugo de Azevedo Coutinho, Portugalgo lehen ministroa (h. 1955).
- Azaroaren 26a – Luigi Sturzo, italiar politikaria, soziologoa eta apaiza (h. 1959).
- Azaroaren 26a – Augusto Weberbauer, alemaniar naturalista, botanikari eta unibertsitateko irakaslea, XX. mendeko botanikari garrantzitsuenetakoa (h. 1948).
Abendua
- Abenduaren 3a – Javier Prado y Ugarteche, perutar historialari, filosofo, abokatu eta politikaria (h. 1921).
- Abenduaren 13a – Emily Carr, kanadar artista eta idazlea (h. 1945).
- Abenduaren 29a – Giuseppe Motta, Suitzako Konfederazioko presidentea (h. 1940).
- Abenduaren 31 – María Villén, espainiar pedagogoa eta irakaslea, Bigarren Errepublikako maistra (h. 1961).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Martzelino Baskaran, Sumendixa, gipuzkoar armagile eta politikaria (h. 1952).
- Salbat Darritxon, Behaska, lapurtar pilotaria (h. 1941).
- Edith Alleyne Sinnotte, anglo-australiar esperantozko idazlea (h. 1947).
- Dina Alma de Paradeda, brasildar socialitea eta izenez ezagutzen den lehenengo emakume transgeneroetako bat (h. 1906).
Heriotzak
Urtarriletik ekainera
- Urtarrilaren 12a – Eduardo Zamakois, Euskal Herriko margolaria (j. 1841).
- Urtarrilaren 13a – Henriette d'Angeville, Mont Blanc gailurrera iritsi zen bigarren emakumea (j. 1794).
- Urtarrilaren 21a – Jan Jacob Rochussen, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1797).
- Urtarrilaren 25a – Jeanne Villepreux-Power, frantziar itsas-biologo aitzindaria (j. 1794).
- Urtarrilaren 30a – Marie-Pauline Soyer, frantziar grabatzailea (j. 1786).
- Otsailaren 1a – Alexander Serov, errusiar musikagilea (j. 1820).
- Otsailaren 2a – József Eötvös, hungariar idazle eta politikaria (j. 1813).
- Otsailaren 7a – Heinrich Steinweg, Alemanian jaiotako Estatu Batuetako piano-egilea (j. 1797).
- Otsailaren 8a – Moritz von Schwind, austriar margolaria (j. 1804).
- Otsailaren 9a – Martha Haines Butt, estatubatuar idazle eta sufragista (j. 1833).
- Otsailaren 10a – Étienne Constantin de Gerlache, Belgikako lehen ministroa (j. 1785).
- Otsailaren 11 – Gaspard-Théodore-Ignace de la Fontaine, Luxenburgoko lehen ministroa (j. 1787).
- Otsailaren 21a – Justin Cénac-Moncaut, frantziar idazle eta historialaria (j. 1814).
- Martxoaren 23a – Domingo Ereño, bizkaitar apaiza (j. 1811).
- Martxoaren 24a – Jules Balasque, lapurtar historialaria (j. 1815).
- Martxoaren 30a – Luisa Herbehereetakoa, Suedia eta Norvegiako erregina ezkontidea (j. 1828).
- Apirilaren 2a – Paul Barroilhet, lapurtar opera abeslaria, baritonoa (j. 1810).
- Apirilaren 2a – Francisco Javier de Istúriz, Espainiako presidentea (j. 1790).
- Apirilaren 23a – Émile Deschamps, frantziar poeta (j. 1791).
- Apirilaren 27 – Sigismund Thalberg, suitzar musikagilea eta pianojolea (j. 1812).
- Maiatzaren 11 – John Herschel, ingeles matematikari, astronomo eta kimikaria (j. 1792).
- Maiatzaren 11 – Celedonio de Uribe, gipuzkoar bide, ubide eta portuetako ingeniaria (j. 1823).
- Maiatzaren 12a – Daniel Auber, frantziar operagilea (j. 1782).
- Maiatzaren 12a – Anselme Payen, frantziar kimikaria (j. 1795).
- Maiatzaren 23a – Jarosław Dąbrowski, poloniar militarra (j. 1838).
- Maiatzaren 29a – Jose Matia, euskal enpresari eta filantropoa (j. 1806).
- Ekainaren 9a – Anna Atkins, ingeles botanikari eta argazkilaria (j. 1799).
- Ekainaren 13a – Jean-Eugène Robert-Houdin, frantziar erlojugile, ilusionista eta magoa (j. 1805).
- Ekainaren 27a – Anna Sundström, Suediako lehen emakume kimikaritzat hartua (j. 1785).
Uztailetik abendura
- Uztailaren 5a – Cristina Trivulzio, Italiaren independentziaren alde egin zuen italiar aristokrata (j. 1808).
- Abuztuaren 29a – Paul de Kock, frantziar eleberrigilea (j. 1793).
- Irailaren 23a – Louis-Joseph Papineau, kanadar politikaria (j. 1786).
- Urriaren 13a – Jakub Kryštof Rad, suitzar fisikaria eta industria zuzendaria, azukre-koxkorren "asmatzailetzat" hartua (j. 1799).
- Urriaren 18a – Charles Babbage, ingeles matematikari, filosofo eta ingeniaria, konputagailu programagarrien kontzeptuaren sortzailea (j. 1791).
- Urriaren 22a – Roderick Murchison, eskoziar geologoa, Siluriar sistema ikertu zuen lehena (j. 1792).
- Abenduaren 3a – Bernard-Romain Julien, lapurtar litografo eta grabatzailea (j. 1802).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Jose Maria Etxeandia, euskal jatorriko mexikar agintaria.
- Manuel Irujo Apeztegi, nafar abokatua eta politikaria (j. 1803).
Kanpo estekak
| Denbora unitateak | ||
|---|---|---|
|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
| ||
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.