Cherburgoko ontzioletako langile baten semea zen[2]. 1882an sartu zen Clunyko Bigarren Hezkuntza Bereziko Eskola Normalean. Ikasketak bukatu gabe eskola itxi zutenean Lyongo Unibertsitateko Zientzia Fakultatera joan zen estudioak amaitzera. Bertan 'Elkarketa organomagnesiano nahasiak' izeneko
Tesia bukatu ostean, tarte batez Besançongo unibertsitatera joan zen irakasle. Laster, Lyonerakora itzuli zen.1909an Nancyko unibertsitatera joan zen irakasle eta ikerlari moduan. Aldi berean Industria Kimikoaren Goi-eskola Nazionaleko irakasle izan zen[3].
1912an Paul Sabatierrekin batera Kimikako Nobel saria jaso zuen 'Grignarden erreaktibo delakoak aukitzeagatik, kimika organikoa aurrerakuntza asko posible egin dutenak'.
Gerra bukatu ostean Nancyra itzuli zen. 1919n Lyonera joan zen eta Philippe Barbier ordezkatu zuen Industria Kimikoaren Goi-eskola Nazionalean. 1929an Lyongo unibertsitateko Zientzia Fakultateko dekano izendatu zuten.
Victorrek 1910eko abuztuaren 22an Augustine Marie Boulant esposatu zuen. Bikoteak alaba eta semea izan zituen.
Ohoreak
1912. Kimikako Nobel Saria, Paul Sabatierrekin batera
1912. Frantziako Kimika Elkartearen Lavoisier domina