Sir Gregory "Greg" Paul Winter (Leicester, Erresuma Batua; 1951koapirilaren 14a) biokimikari britainiarra da, antigorputz terapeutikoetan aitzindaria.[1]2018anKimikako Nobel saria jaso zuen Frances Arnold eta George P. Smithekin batera.[2] Erabilera terapeutikorako antigorputzak humanizatzeko teknikak asmatu zituen fago aurkezpena erabiliz.[3] Bere asmakizunaren aurretik, antigorputzak saguetatik lortzen ziren eta honek zailtasunak sortzen zituen gizakietan terapeutikoki erabiltzerako orduan, gizakien inmune sistemak saguen aurkako erreakzioak sortzen zituelako.[4] Royal Societyko kidea da eta Asturiasko Printzesa saria jaso zuen.