Ekialdeko Alpeak, 52.600 kilometro koadroko eremua hartzen dutenak, herrialdearen % 62. Haran zabalek zeharkatzen dute mendialdea: Inn, Drava, Enns, Mur eta Salzach.
Alpe eta Karpatoen inguruko muinoak; 9.500 kilometro koadro dira, herrialdearen % 11,3.
Ekialdeko muinoak, Panoniako ordokiaren bazterrekoak; 9.500 kilometro koadro dira, herrialdearen % 11,3.
Bohemiako mendigunea, Danubioren iparraldean hedatzen dena, Txekiaren mugaraino. Muino eta mendi apalak dira, basoz estaliak[3]. 8.500 kilometro koadro dira, herrialdearen % 10,2.
Ekialde eta hego-ekialdeko ordoki zabalak, garrantzi handiko nekazaritza-eskualdeak. Beste ordoki txikiago bat dago Konstantzako aintziraren ertzean, Suitzako mugatik hurbil. 3.700 kilometro koadro dira, herrialdearen % 4,4[3].
Erliebea
Mendirik garaienak Alpeetan daude. Handienak hauek dira:
Danubio da Austriako ibai nagusia. Iturburua Alemanian du eta Austrian Passautik barrena sartzen da; gero, Linz eta Vienatik igaro, eta Eslovakian barneratzen da. Danubioren austriar ibai-adar nagusiak ditugu Inn, Innsbrucketik pasatzen dena, eta Salzach, Salzburgo bainatzen duena. Herrialdeko aintzirarik handiena Bodensee edo Kostantzako aintzira da, Alemania eta Suitzarekin muga egiten duena.
Historiaurretik bertatik ezagutzen dira biztanleak Austrian. Goi Brontze Aroan eta Burdin Aro goiztiarrean Hallstatt kultura garatu zen. ErromatarrekNorika zeltiar erreinua menderatu zuten. Bertan, Raetia, Noricum eta Pannonia probintziak eratu zituzten bertan, eta garrantzi handiko hiriak sortu: Vindobona (Viena), Lentia (Linz) eta Claudia (Klagenfurt). Danubio ibaia merkatari bide garrantzitsua bihurtu zen. III. eta VI. mendeen artean inbasio berriak izan ziren Danubioren hegoaldeko lurraldean: bandaloak, godoak, hunoak, alamanak. VII. mendeanavaroen inperioaren mende geratu zen. 788an, frankoen errege Carolus Handiak lurraldea menpean hartu eta Ekialdeko Marka (Marchia Orientalis edo Ostmark) eratu zuen[4].
IX. mendearen amaieran, magyarrekEnns ibairainoko herbehereak inbaditu zituzten, baina 955etik aurrera, Oto I.aren agintaldian, egotzi zituzten. X. eta XIII. mendeen artean Babenberg familiak gobernatu zuen Ekialdeko Marka[5]. Osterreich izena («Ekialdeko erresuma») Oton III.a enperadore germaniarrak (983-1002) sinaturiko dokumentu batean agertu zen lehenengo aldiz.
1156. urtean, Henrike II.a Babenbergekoak marka dukerri bihurtzea lortu zuen Frederiko I.a enperadorearengandik, Privilegium Minus-aren bitartez; Viena bihurtu zen hiriburu. 1192an, Babenbergtarrek Estiriako dukerriaz (Steiermark) ere jabetu ziren. 1253tik aurrera, BohemiakoOtakar II.ak agindu zuen. 1278ko Dürnkruteko porrotaren ostean, Habsburgo dinastia alemaniarrak boterea hartu eta agintean jarraitu zuen Lehen Mundu Gerra arte.
1848ko iraultzak alemaniar biztanleriaren arazo sozial, politiko eta nazionalak azpimarratu zituen. Lurraldetasun auzia nahiko korapilatsua zen: batzuk Alemania Handia (Großdeutschland) sortzearen aldekoak ziren, alemanez mintzatzen zen Austriako lurraldeekin batera, eta beste batzuk Alemania Txikia (Kleindeutschland) sortzearen aldekoak. Austriak bere izaera ez galtzeko agertu zuen jarrera tinkoak Kleindeutschland-en garaipena ekarri zuen.
1864an, Austria eta PrusiakSchleswig eta Holstein dukerriak defendatu zituzten Danimarkaren aurka. Garaipenaren ondoren, bi aliatuek ezin izan zuten adostu dukerrien administrazio berria. Hain zen gogorra auzia, non Austriak, Alemaniako estatu batzuekin batera, Prusiaren aurkako gerra egin baitzuen, 1866koAustria-Prusia Gerra hain zuzen ere. Sadowako gudua galdu ondoren, Austriak utzi behar izan zituen Alemania eta Italia, eta Germaniar Konfederazioa desagertu zen (Pragako bakea).
Gerraren ostean, Austriako egoera oso larria zen. Hondamen ekonomikoa buka zedin, 1922an nazioarteko mailegua lortu zuen, Nazioen Ligak gainbegiraturik. Finantzak egonkortu ziren arren, artean ere langabeziak oso handia zen. 1929tik aurrera, Depresio Handiak gogor astindu zuen herrialdea[9].
Austrofaxismoa eta Hirugarren Reicha
Arazo ekonomikoez gain, 1920ko hamarkadan alderdi nagusien armada paramilitarren arteko gerra zibil isila izan zen. Sozial Kristauen laguntza zuen Heimwehr talde erreakzionarioaren eta Sozial Demokraten aldeko Republikanischer Schutzbunden artean liskar ugari gertatu zen[10].
Austriako Lehenengo Errepublikak1933 arte iraun zuen. Urte hartan, Engelbert Dollfuss kantzelerrak parlamentua desegin eta Italiako faxismoaren pareko erregimen autokratikoa (austrofaxismoa) ezarri zuen. Ordurako (1933ko udaberria) Alemanian Hitler zegoen agintean, eta naziek Alemania eta Austria batzearen aldeko propaganda egiten zuten. Hori eragozteko Dollfussek Hungaria eta Italiaren laguntza bilatu zuen. Sozial Demokratak jazarriak izan ziren eta 1934ko otsailean armak hartu zituzten. Lau egun iraun zuten borroketan Heimwehr taldea eta Dollfuss garaile irten ziren. Urte berean, alderdi politiko guztiak, Dollfussen Fronte Patriotikoa izan ezik, legez kanpo geratu ziren eta maiatzeko konstituzio berriak kantzelerraren boterea indartu zuen, baina 1934ko uztailaren 25eannazi talde batek Engelbert Dollfuss hil zuen[10].
Dollfussen ondorengo Kurt Schuschnigg herrialdearen independentziari eusten saiatu zen, baina 1936anMussolinik Hitlerrekin elkar hartu zuenetik, Austria erabat bakarturik geratu zen. 1938komartxoaren 12an, Alemaniako armada Austrian sartu zen eta biharamunean Hitlerrek herrialdearen Anschluss edo anexioa aldarrikatu zuen.
Alemania naziak arras beretu zuen Austria eta Ostmark izena eman zion (Alpen-Donau-Reichsgaue1942tik aurrera). Kristal hautsien gaueko gertakariek erakutsi zuten bezala, antisemitismoa oso bortitza zen Austrian. Juduen erdiek (100.000 inguru) Bigarren Mundu Gerra hasi baino lehenago ihes egin zuten herrialdetik. Gerra amaitzerako, 65.000 judu austriar baino gehiago hilak izan ziren, haietako asko sarraski-esparruetan, ijito, aurkari politiko eta ahalmen urriko pertsona askorekin batera. Ehunka mila austriar Wehrmachten borrokatu ziren, eta ez gutxi SSetan. Borroketan 250.000 inguru hil ziren, eta beste asko preso eraman zituzten. Nazien aurkako erresistentzia, bai ezkerrekoa (sozialistak eta komunistak), bai kontserbadorea (sozial kristauak eta monarkikoak) haintzat hartzekoa izan zen. Hamarka mila pertsona motibo politikoengatik atxilotu zituzten, eta asko sarraski-esparru edo espetxeetan hil ziren[10].
Aliatuen okupazioa
1945eko apirilean, Hirugarren Reicha bukatzear zegoela, Karl Rennerek behin-behineko gobernua osatu zuen Vienan, Sozial Demokrata, Sozial Kristau eta komunisten parte hartzeaz eta Sobietar Batasunaren isilbidezko onarpenaz. Aliatuek 1945eko maiatzaren 9an okupatu zuten herrialdea eta uztailean lau okupazio eremutan banatu zuten, Sobiet Batasuna, AEB, Frantzia eta Britainia Handiak administraturik. Viena ere, Berlin bezala, lau zatitan banandu zuten. 1945eko azaroko hauteskundeetan, Karl Renner aukeratu zuten bigarren errepublikako presidente. Gerraren ondoren, ekonomia lur jota zegoen, baina 1948tik aurrera Marshall Planak suspertzen lagundu zuen[11].
1955ekomaiatzaren 15ean Austriak lau indar okupatzaileekin sinatu zuen itunaren ondorioz, independentzia osoa berreskuratu zuen. Urte bereko urriaren 26an, parlamentuak Austriaren «betirako neutraltasuna» onartu zuen. Neutraltasun horrek gaurdaino jarraitzen du.
Gerraondoa
Lehenengo errepublikan ez bezala, Austriako Bigarren Errepublikak herriaren sostengua jaso zuen hasieratik, nahiz 1955era arte nazioarteko erabateko onespena izan ez zuen. Proporz izan zen sistema politikoaren berezitasun nagusietako bat, hots, kontserbadoreek (SPÖ) eta sozial demokratek (ÖVP) elkarrekin adosten zituztela gai politiko garrantzitsuenak. Kontsentsua zen beste ezaugarri nagusia, hau da, legegintza prozesuetan talde interesatuak kontsultatuak izaten zirela. Proporz eta kontsentsuak herrialdearen egonkortasuna sendotu zuten, baina gaur egun sistema hau historiaren zati bat baino ez da.
1971-1983 bitartean sozialistak egon ziren gobernuan, eta Austria berdintasunaren eredu bihurtzen saiatu ziren. Baina 1983an, legebiltzarrean zuten gehiengo absolutua galdu zutenean, koalizio bat osatu zuten liberalekin. Koalizio hori, ordea, hautsi egin zen liberalek eskuinerantz egin zutenean. Austriarrak gobernuaren eta sozialisten kontra azaldu ziren administrazio arazoak, sektore publikoan izan ziren langileen kaleratzeak eta pribatizazioak zirela-eta.
1986ko lehendakaritzarako hauteskundeak Alderdi Popularreko Kurt Waldheimek irabazi zituen, nahiz eta kontrako jarrerak sortu ziren Bigarren Mundu Gerran alemaniar gudarostean egin zituen lanengatik. Legebiltzarrerako hauteskundeen ondoren, Fred Sinowatz kantzelerrak dimititu eta Franz Vranitzky sozialistak hartu zuen kargua, eta koalizio bat osatu zuen Alderdi Popularrarekin. Gobernuak aurre egin behar izan zien sektore publikoaren pribatizazioei, aurrekontuen defizitari eta Waldheimen hautaketa zela-eta nazioartean sortu zen kezkari. Koalizioak aurrera jarraitu zuen 1990eko hauteskundeen ondoren (Alderdi Popularrak 17 eserleku galdu zituen). Hala ere, 1992anThomas Klestil Alderdi Popularreko hautagaia hautatu zuten lehendakari.
1994an austriarrek erreferendum baten bidez erabaki zuten Europar Batasunean sartzea, baina neutraltasuna gordez. Dena dela, alderdi nagusiek iritzi kontrajarriak dituzte neutraltasun militarrari buruz: SPÖk egungo sistema atxiki nahi du, baina ÖVPk nahiago luke Austriak Europako seguritate politikan parte hartzea, eta baita NATOren barruan egotea ere. Konstituzioa aldatzeko bi hereneko gehiengoa beharrezkoa denez, «betirako neutraltasunak» irautea espero da.
Azken urteak
2000ko otsaileko hauteskundeetan, Alderdi Popularrak eta Askatasunaren Alderdiak (FPÖ) gobernuko koalizioa osatu zuten. Europar Batasuneko hamalau kideek (baina ez Europar Batasunak berak) koalizioa gaitzetsi zuten, FPÖren jarrera xenofobo eta eurofokoak zirela-eta. Baina Alderdi Popularrak atxiki zuen koalizioa 2003ko otsaileko hauteskundeetan. 2006ko urriko hauteskundeetan, Alderdi Sozialdemakratak (SPÖ) lortu zuen garaipena, baina ez zen nahikoa izan bakarrik gobernatzeko. Beraz, 2007ko urtarrilean bi alderdi nagusiek koalizio handia osatu zuten, Alfred Gusenbauer kantzeler federala zela.
Gobernua eta administrazioa
Politika
Austria errepublika federal demokratikoa da. Bere lege nagusia 1920kokonstituzioa da, nahiz eta geroago aldatua izan den. Estatu burua Presidente Federala (Bundespräsident) da, sei urteko eperako herri-boto zuzenaz hautatua. Gobernuburua Kantzelari Federala (Bundeskanzler) da, ministro kontseiluaren burua eta erantzulea Parlamentuaren aurrean.
Botere legegilea bi ganberatan banatuta dago: Goi Ganbera edo Bundesrat (64 kide) eta Behe Ganbera edo Nationalrat (183 kide). Behe Ganbera organo legegile erabakitzailea da eta kideak lau urterako hautatzen dituzte. Kontseilu Federal edo Goi Ganberako kideak, aldiz, estatu bakoitzeko parlamentuak hautatzen ditu, eta berritu egiten dira eskualdeko legebiltzarra aldatzen denean. Hori dela eta, alderdi bakoitzaren pisua aldatuz joaten da, eskualde hauteskundeetako emaitzen arabera. Kontseilu Federalak betoa jar diezaieke Kontseilu Nazionalaren erabakiei. Beti ere, azken erabakia Kontseilu Nazionalaren esku dago, Beharrungsbeschluss edo «boto iraunkorra»-ren bitartez.
2016ko uztailean Austriak 8.741.753 biztanle zituen,[13] hau da, 104 biztanle kilometro koadroko. Hiriburua da hiririk jendetsuena; herrialdeko biztanleen laurdena inguru bizi dira bertan, hango bizi mailak eta kultura eskaintzak erakarrita. Gainerako hiri nagusiak ez dira hain handiak. Biztanleriaren hazkunde begetatiboa txikia da (‰ 0,51 2016an),[2] baina etorkin franko hartzen du (5,2 immigrante 1.000 biztanleko 2016an).[2] Bizi itxaropena 81,5 urtekoa da; 78,9 urtekoa gizonezkoentzat eta 84,3 urtekoa emakumezkoentzat (2016ko zenbatespena).[2]
Banaketa etnikoa
2012ko datuen arabera, biztanleen % 81,1 austriarrak dira; % 2,7, alemaniarrak; % 2,2, serbiarrak; % 2,2, turkiarrak; eta % 11,5, beste herrialde batzuetakoak.[14]
Hizkuntzak
Austriako biztanle gehienek alemana erabiltzen dute, eta hori da hizkuntza ofiziala herrialde osoan. Hala ere, austriar hiritartasuna duten sei gizatalde txikik (1976. urteaz geroztik, kroaziarrek, hungariarrek, txekiarrek, esloveniarrek, eslovakiarrek, eta 1994tik aurrera, ijitoek), talde etnikoa-ren estatusa lortu zuten eta hainbat hizkuntza eskubide aitortu zitzaizkien. Kroaziera hizkuntza ofiziala da Burgenlanden; esloveniera, hegoaldeko Karintian; eta hungariera, Burgenlanden.[2]
Lehen Mundu Gerraren ondoren, industria eskualderik gabe geratu zen Austria. 1929ko krisiak, Alemaniari batu izanak eta Bigarren Mundu Gerrak areagotu baizik ez zuten egin egoera latz hori. Azken gerraren ondoren, oreka ekonomiko berria lortu zuten, Marshall Planatik abiatuta. Gaur egun, biztanleko barne produktu gordina munduko garaienetakoa da (47.300 dolarrekoa 2015ean, munduko 27.a[2]). Inbertsioei eman zaien garrantziari esker (barne produktu gordinaren % 20-25), lortu da emaitza hori. 1946. urteaz geroztik, ekonomia jarduera nagusiak nazionalizatu egin ziren (petrolioa, merkataritza banku handienak, ibai eta aire garraio nagusiak, burdinbiderako gaien fabrikak, gas naturalaren ekoizpena, elektrizitatea, besteak beste), baina azken urteetan pribatizazioa bultzatu da. Austria eredutzat har daiteke ekonomia dinamikoa eta askotarikoa gauzatzen jakin duen estatu menditsua den aldetik.
Nekazaritza, abeltzaintza eta basozaintza
Nekazaritzak eta basozaintzak barne produktu gordinari egiten dioten ekarpena txikia bada ere (2015ean, %1,3[2]), oso sektore garatua da. Nekazari asko jarduera batean baino gehiagotan aritzen dira, mendialdean batez ere; inguru horietan turismoa, eskulangintza eta industria jarduera osagarriak baitira. Austriaren orografia egokia ez bada ere nekazaritzarako, produkzioa askotarikoa izatea lortu da: garia, garagarra, oloa, artoa, azukre erremolatxa. Mahastiak eta fruitu arbolak ordokietan landatzen dira. Belardi eta larreak ugari dira (eremuaren %28). Behi aziendak garrantzi handia du: Austria esne, gazta eta gurin ekoizle handia da. Fruituak, barazkiak eta, batez ere, olioak, ordea, inportatu egin behar dira.
Industria
Biztanle aktiboen % 25,3 industrian ari da lanean (2015[2]). Bertako lehengaietan eta energian oinarritzen da industria (burdina, kobrea, beruna, grafitoa; kaolina, talkoa eta magnesita). 1990. urtea arte Austriako industriak gorakada izugarria izan zuen: bertako baliabideak ekoizteko malgutasuna izan da gorakada horren arrazoi nagusia. Horrezaz gainera, esku lanaren maila hartu behar da kontuan. Hala, enpresa txikiez eta erdi mailakoez osatutako industria sare bat eratu da.
Bestalde, Austriak emaitza ezin hobeak izan ditu ingeniaritzaren alorrean. Industria sektore nagusia eraikuntza metalikoek, mekanikoek eta elektrikoek osatua da; horren atzetik daude janari industria, kimika, ehungintza, beirak eta portzelana. Austrian debekatuta dago energia nuklearra ekoiztea (1978ko erreferenduma), eta energia balantza defizitarioa da, nahiz eta ahalegin handiak egin diren hidroelektrizitatearen alde: 1.300 zentral hidraulikok energia elektrikoaren % 56 sortzen dute (2014[2]).
Turismoa
Turismoak garrantzi handia du hirugarren sektorean, mendiari eta mendiaren inguruko kirolei atera zaien etekinari esker. Horrez gainera, aipatzekoa da Austriak duen arkitektura ondarea. 1996an Austrian 17 milioi turista inguru izan ziren, batez beste bi turista biztanleko.
Azpiegiturak
Aireportuak
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.