Interpol, berez International Police izenaren laburdura dena eta izen osoz euskaraz Polizia Kriminalaren Nazioarteko Erakundea - INTERPOL[1] nazioartean estatuetako polizien arteko koordinazioa erraztea helburu duen erakundea da. ICPO akronimoa ere erabiltzen da.
Ezaugarriak
1923anInternational Criminal Police Commission izenaren pean sortua, 1956an eman zitzaizkion orain dituen izen oso eta laburtuak.
2008anInterpoleko idazkaritza orokorrak 84 estatutako 588 langile zituen. Interpolen webgune publikoak hilabetero batez besteko 2.2 milioi bisita izan zituen. Urte berean erakundearen "ohar gorriek" 718 lagunen atxiloketa ekarri zuten[6].
Historia
Erakundea sortzeko bidean eman zen lehen urrats aipagarria 1914ko Lehen Nazioarteko Polizia kriminalaren Kongresua izan zen; hamalau estatutako polizia eta abokatuak Monakon bildu ziren[7]. Hala ere Lehen Mundu Gerrak ekimen hau atzeratu zuen.
Europaren eraikuntzaren ikuspegitik Interpolek izan duen bilakaera aztertzea interesgarria da. 1999 europar hutsa den egitura bat sortu zen, Europol. Erakunde horrek 1976an sortu zen TREVI taldearen erreleboa hartu zuen.
Europol ez da Interpolen adar bat, erabat aparteko erakundea baino; Europar Batasunaren estatu kideen borondatez sorturikoa da. Hala ere beste faktore batzuek ere zerikusia izan dute Europolen sorreran; Europako estatuek batzuetan AEBek mundu mailako erakundean mantentzen duten jarrerarekin ez dute beti bat egiten. Edozein kasutan bi taldeek kolaborazio estua dute.