Berlin[1]Alemaniako hiriburua eta hiririk handiena da. Gaur egun 3,4 milioi biztanle ditu,[2]Bigarren Mundu Gerran zituenak (4,5 milioi) baino gutxiago.
Berlin izenaren jatorria ezezaguna da. Teoria baten arabera, Elba inguruan bizi zen eslaviarrek hitz egiten zuten polabierazkoberle edo berlin hitzetatik dator, hurrenez hurren «landu ezin den lurra»[4] eta «biztanlerik gabeko lurra»[5] esan nahi dutenak. Beste teoriak, berriz, berl (zingira) eta -ineslaviarlokatiboaren lotunea dela dio, «eremu zingiratsua» zela adieraziz[6]. Edonola ere, izenak ez du hiriko armarrian agertzen den hartzarekin inolako loturarik. Gaizki-ulertu hau arrunta da oso, izan ere, alemanezkoBär hitza –[ber] ahoskatzen dena– «artza» esan nahi du.
Geografia
Berlin ekialdeko Alemanian dago, Poloniako mugatik 70 kilometrotara mendebalderantz. Eremu zingiratsu batean eraikitako hiri hau Brandenburgestatuak inguraturik dago. Eremua laua da oso, izan ere, azken Izotz Aroan iparraldeko Barnim goi-ordokia eta hegoaldeko Teltow goi-ordokien artean Berlin–Varsovia urstromtal-ek (izotza urtzean sortutako ur-jarioa) eskualdean haran bat modelatu zuen. Egun Spree ibaiak zeharkatzen duen harana hain zuzen ere. Mendebaldeko muturrean dagoen Spandau barrutian Spree eta Havel ibaien arteko lotunea dago. Ibai biek inguruko aintziren urak hartzen dituzte, nagusienak Tegeler See, Großer Wannsee eta Großer Müggelsee direnak[7].
Nahiz eta haranean sortua izan, egungo Berlingo barruti batzuk Spree haranaren bi aldeko goi-ordokietara hedatu dira: Reinickendorf eta Pankow barrutien zati batzuk Barnim goi-ordokian daude eta, era berean, Charlottenburg-Wilmersdorf, Steglitz-Zehlendorf, Tempelhof-Schöneberg eta Neukölln barrutiak Teltow goi-ordokian. Spandau barrutia, berriz, Berlingo urstromtal eta Nauen ordokiaren artean dago, azkena Berlingo mendebaldean dagoena.
Hiriko lekurik altuenak Teufelsberg eta Müggelberge muinoak dira, biek 115 metroko altuera dutenak. Teufelsberg berez ez da muino bat, baizik eta Bigarren Mundu Gerrako aztarnetatik aliatuek sortutako obra-hondakin multzoa.
Udak ez dira oso beroak tenperatura beroenak 22-25 °C artekoak eta hotzenak 12-14 °C artekoak izanik. Neguak, berriz, epelak dira batez besteko tenperatura 4 °C-koa izanik. Udaberria eta udazkena normalean hotz eta epel artean dira. Berlingo eraikinek mikroklima bat sortzen dute, erdialdean inguruko herrixketan baino 1-4 °C artean izanik[8].
Urtean zehar batez besteko prezipitazioa 570 milimetrokoa da, urte osoan zehar neurrizko eurite izanda. Abendu eta martxo artean sarritan egiten du elur baina arraroa da gatzatu eta luzaroan irautea[9].
1759anPrusia errusiarren menpe zegoen, Zazpi Urteko Gerraren ondorioz. BrandenburgPrusiako Erresumaren barnean zegoenez, Berlin Bigarren Reicheko hiriburua izan zen (1871. urtean), prusiarrek Alemania batzea lortu zutenean, Frantziaren eta Austriaren aurkako hainbat gerra irabazi ostean. Horren ondorioz, hiriak hazkunde demografiko handia izan zuen, 1871n 824.484 biztanle izatetik 1925ean 4.024.165 izatera igaro zen.
1961ean AEDk harresi bat eraiki zuen hiriaren bi zatiak banatzeko eta bide batez Mendebaldeko Berlin AED guztitik bereizteko, izan ere, etengabeak ziren ekialdetik mendebalderako migrazioak. Mendebaldeko Berlingo biztanle askok hiria utzi egin zuten, bai ziurgabetasunagatik eta bai arrazoi ekonomikoengatik. Izan ere, hiriak diru-laguntza handiak bazituen ere, etsaiak kontrolatutako lurraldeez inguratutako hiriak ez baitzituen herrialdeko gainerakoek zituzten aukera berak eskaintzen[16]. Horrek azaltzen du hein batean biztanleriaren gutxitzea.
Berlingo harresia1989koazaroaren 9an eraitsi zen, AEDk hiriaren bi zatien arteko joan-etorri askea onartu zuenean. Ia urtebete geroago desagertu egin zen AED, AEFrekin bat eginik. Horrek Bonnetik Berlinera hiriburua aldatzea ekarri zuen[17], 1990ean. Hala, desagertutako errepublikako biztanleak Europar Batasunean sartu ziren.
Berlingo Estatu Federala hamabi barrutitan (Bezirke) banatzen da, 2001eko erreforma aurreko 23 barrutietatik sortuak. Barruti bakoitzak zenbait herri (Ortsteile) ditu bere barnean, gehienetan 1920kourriaren 1ean Berlin Handia sortu zutenean antzinako udalerriak zirenak. Berlindar askok bere herri edo barrutiekin lotura estuagoa dute hiriarekin baino. Egun Berlinek 95 herri ditu, bakoitzak bere auzoak (berlinerazKiez) dituena.
Barrutiak gobernatzeko bakoitzak bere barruti-udala (Bezirksamt) du, bost barruti-zinegotzi (Bezirksstadträte) eta barruti-alkate (Bezirksbürgermeister) bat osatuta. Barruti-legebiltzarrak (Bezirksverordnetenversammlung) barruti-udala hautatzen du. Hala ere, Berlingo barrutiak ez dira udalerri independenteak, bere gobernua Berlingo Senatuaren agindupean dagoelako. Barruti-alkateek barrutien batzarra (Rat der Bürgermeister) osatzen dute. Honek, hiriko alkateak zuzenduta, hiriko senatua aholkatzen du.
Herriek, berriz, ez dute berezko gobernurik eta bere antzinako ordezkariak (Ortsvorsteher) zituen eskuduntza administratiboak egun barruti-alkateek dituzte.
Bigarren Mundu Gerraren amaieran 2.300.000 biztanle izan arren, epeka epeka hazi eta egun 3.471.756 biztanle ditu[2]. Hasieran gerra zela eta ihesitakoak itzuli ziren, gero ekialdeko berlindarrek mendebaldera ihes egin zuten eta etorkin asko hartu zituen eta bateratzea eta gero, urtero milaka biztanle berri hartu ditu.
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Alemaniako hiriburua izanik, hizkuntza ofizial eta nagusia alemana da. Hala ere, hiri honetan berlinera izeneko alemanaren dialektoa mintzo da. Etorkinek bere hizkuntzak ere eraman dituzten Berlinera, hedatuenak turkiera, errusiera, arabiera, poloniera, kurduera, vietnamera, ingelesa, serbiera, kroaziera, greziera eta Asiako beste hizkuntzak izanik. Turkiera, arabiera, kurduera, serbiera eta kroaziera arruntagoak dira mendebaldeko Berlinen eta vietnamera, errusiera eta poloniera, berriz, ekialdeko Berlinen[21]
Erlijioa
Berlindarren %59ak erlijiorik ez duenez, Europako hiriburu ateo izendatua izan da[22]. %19,8a protestantea da[23][24], %9,4a katolikoa[25][26] eta %3.a beste sinesmen kristaua du. Badaude beste erlijioen sinestunak ere, nagusiena islama izanik, biztanleriaren %8,8a musulmana delako. Berlinen egun bizi diren 12.000 juduen %80a antzinako SESBetik etorriak dira[27].
Politika
Berlin berriro Alemania bateratu baten hiriburu bilakatzeko, 1991koekaineanBundestagek bozketa bat egin eta erakunde publikoak Bonnetik Berlinera eramatea erabaki zuen. Hala eta guztiz ere, gobernu federalaren egoitza eta kantzelaritza 1999ra arte antzinako hiriburuan mantendu zuten.
1990eko Alemaniaren bateratzea eta gero, Berlin eta Brandenburg estatuak bateratzeko eskaria sortu zen, Prusia izena berreskuratuz. 1996an erreferendum bat egin zuten baina Brandenburg eta Ekialdeko Berlingo biztanleek kontra bozkatu zuten[28]. Hala ere aldekoek berriro ekin eta Berlin-Brandeburg izan dadila eskatu dute[29].
2009an, Berlingo hiri-estatuaren BPGa %1,7a handitu zen (−%3,5a Alemaniarena), guztira 90.100 milioi €koa izanik[33]. Berlingo ekonomiaren ardatza hirugarren sektorea da, non enpresen %80ak lan egiten du. Azken hamarkadan zehar langabezia-tasa gutxitu da, errekorra 2008an izanik; 2010ekoapirilean %14,2-koa zen (Alemania osokoa: %7,9a).
Sektore ekonomiko nagusienak komunikaziorako teknologiak, garraioak, hedabideak, marketin, bioteknologia, ingurumen-zerbitzuak eta ingeniaria-medikoa dira[34]. Berlin-Adlershof parke teknologikoa munduko 15 handienen artean dago eta eskualdea Europar Batasuneko hiru berriztatzaileen artean kokatu du[3].
Siemensek, DAX indizean dabilen munduko multinazional nagusienetariko bat, Berlinen du bere egoitza, baita Deutsche Bahn enpresa publikoak ere[36]. Beste enpresa nagusi askok ere Berlinen lan-guneak dituzte, tartean Charité, BVG, Dussmann and the Piepenbrock Group, Daimler, BMW, Bayer Schering Pharma edo Berlin Chemie[37]
2010ean hiriak 746 hotel eta 112.400 ohe zituen. Hiriak 20,8 milioi gau-igarotze eta 9,1 milioi bezero zenbatu zituen[38], Europar Batasunako hirugarren hiririk bisitatuena izanik.
Kultura
Berlin elkarte kultural asko izateagatik ospetsua da, horietako batzuk nazioartean ere ezagunak direnak[39]. Zeitgeist Metropolisaren bizitasuna eta aniztasunak hiri nagusien artean joera sortzearen ospea eman zioten[40]. Hiriak gustu arte-bizitza bizia du eta baita 420 arte galeria inguru ere[41]. Nazioarteko artista gazte asko harantz jotzen dute Europako hiriburu kulturalaren bila[42][43][44]
Hedabideak
Berlinen hainbat nazioarteko eta eskualdeko telebista eta irrati kateen egoitza da[45]. Bertan daude RBB publikoa, MTV Europe, VIVA, N24 edo Deutsche Welle alemaniarra.
Herrialdeko eta Europako zinemaren hiriburutzat ere jotzen dute[47]. Studio Babelsberg eta UFA produkzio-etxe ospetsuak Berlinetik gertu daude, Potsdamen hain zuzen ere. Hirian Alemania eta Europako Zinema Akademiek bere egoitzak dituzte[48] eta urtero otsailean Berlingo Nazioarteko Zinema-jaialdia ospatzen dute[49]Potsdamer Platzeko dorreen artean. 1951n sortua, nazioarteko epaimahai batek Urrezko eta Zilarrezko Hartzaren irabazleak aukeratzen ditu.
Gaueko aisia
Berlingo gaueko martxa Europa osoan ezaguna da[50]1990eko hamarkadan, Erdialdeko eta Ekialdeko Europako gazte askok hara jo zuten techno musikaz gozatzeko. 1989tik aurrera, Mitte auzoko eraikin historiko asko okupatu zituzten jai kontrakulturalak ospatzeko. Egun horietako asko oraindik martxan dabiltza, tartean Kunst Haus Tacheles, Tresor, WMF, Ufo, E-Werk, KitKatClub edo Berghain. KreuzbergekoSO36 klubak berriz hasieran punk musikari jo zion baina egun estilo asko entzun daiteke bertan.
Urtean zehar, jaialdi asko ere antolatzen dituzten hirian: mendekosteanKarneval der Kulturen izenekoa[51], Berliner Festspieleek barnean JazzFest Berlin izeneko jazzaldia du, eta abar. Uda aldean techno musika zaleek Tiergarten parkea zeharkatzen duen desfile erraldoia antolatzen dute, Love Parade izenekoa hain zuzen ere. Milioi bat pertsona baino gehiago biltzen da bertan karroza eta koloretako jantzi artean.
1920ko hamarkadatik aurrera, aditu batzuek Europako gayen hiriburua zela esan dute[52] eta egun oraindik gay-klub eta jaialdi ugari ditu.
Antzerkiak eta musika klasikoa
Berlinek 50 antzerki baino gehiago ditu. Mitte auzoan dagoen Deutsches Theater1849an eraiki zuten eta Bigarren Mundu Gerraren amaieran izan ezik etengabe lan egin du. Eserlekuak 1.895 edukiera dute eta etapa 2,854 metro karratuko solairu bat batera, Friedrichstadt-Palast Berlin Mitte ikuskizuna jauregi handiena da Europan.
Turkiar eta arabiar etorkinek bere sukaldeko ohiturak eraman zituzten Alemaniara eta, egun, erraza da döner kebab, falafel edo lahmacun bat topatzea[61].
Bestalde, Berliner Weisse izeneko garagardo mota Berlingo eskualdean ekoiztu ohi da, garagardo honen ezaugarri nagusia asperula orlegi edo mugurdi gorri kolorekoa izatean datza.
"Berlin ist eine Stadt, verdammt dazu, ewig zu werden, niemals zu sein" ("Berlin bilakatzeko kondenatuta dagoen hiria da, inoiz ez izateko kondenatua); (Karl Scheffler, Berlin: Ein Stadtschicksal liburuaren egilea)[74]
"Ich hab noch einen Koffer in Berlin" ("Oraindik maleta bat dauka Berlinen"); (Marlene Dietrich, 1951eko abesti batean)[75]
"The greatest cultural extravaganza that one could imagine" ("Batek asmatu dezakeen nabarmenkeria kulturalik handiena"); (David Bowie britainiar abeslaria 1970eko Berlini buruz)[76]
"Berlin wird leben und die Mauer wird fallen" ("Berlin bizi eta harresia eroriko da"); (Willy Brandt, antzinako alkate eta Alemaniako kantziler ohia, 1989ko azaroaren 10)[77]
"Berlin ist arm, aber sexy" ("Berlin txiroa da, baina sexy"). (Klaus Wowereit alkatea, 2003an)[78]
Azpiegiturak
Hezkuntza
Berlinek 878 eskola ditu, non 340.658 ume inguruk ikasten duten[3]. Hiriak, gainera, lau unibertsitate eta 27 eskola tekniko eta profesional (Hochschulen) ditu[79], non beste 135.327 ikasle dauden[80]. Horietatik ehun mila iru unibertsitate handienetan daude: Humboldt Unibertsitateak (Humboldt Universität zu Berlin) 35.000, Unibertsitate Askeak (Freie Universität Berlin) 35.000 eta Unibertsitate Teknikoak (Technische Universität Berlin) 30.000 ikasle dituzte. Txikiena den Arteen Unibertsitateak (Universität der Künste), berriz, 4.300 ikasle inguru ditu.
Hiria ikerketa zentro ospetsu batzuen egoitza ere bada, tartean Fraunhofer Elkartea edo Max Planck Elkartea. Ikerketa-gune hauetan 62.000 zientzialari baino gehiagok lan egiten dute[3]. Berlingo liburutegi publiko nagusiak Staatsbibliothek zu Berlin du izena. Bi egoitza ditu Potsdamer Platz-en eta Potsdamer Straße-n hain zuzen ere.
Berlingo metroa (Berliner U-Bahn) Europako metrorik erabilgarrienetariko bat da. Aldirietako trenekin (S-Bahn) batera sare zerratua osatzen du, hiri barneko ibilbideak errazten duena. Metroa kudeatzeko Berliner Verkehrsbetriebe (BVG) enpresa dago, autobusak eta tranbiak ere kudeatzen dituena[82], S-Bahn berriz Deutsche Bahnek (DB) kudeatua da.
2008an 1.000 biztanleetatik 358 kotxe bakarrik izanik (1.000/570 Alemanian), Berlin batez besteko kotxe gutxien duen Alemaniako estatu eta Europako hiriburua da[84]. Gainera, 1.000 berlindarretatik 710 bizikleta daude. Egunero 500.000 bizikletek zeharkatzen dute hiria, 2009an trafiko guztiaren %13a osatzen zuena[85]. Bizikletaz ibiltzeko aukera asko daude, izan ere, hiriak 620 kilometro inguru ditu horretarako prestatuta[86].
Herri eta hiri senidetuak
Berlin ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:
[87][88]
↑(Ingelesez)Clodfelter, Michael. (2002). Warfare and Armed Conflicts- A Statistical Reference to Casualty and Other Figures, 1500–2000. (2.a. argitaraldia) McFarland & Company ISBN0786412046..
1Kolonia eta Dortmund westfaliar zirkuluaren hiriburuak izan ziren, garaiaren arabera. 2Anberes nagusi bilakatu zen, behin Brujas, Zwingo ubidea zela eta, helezin bilakatu zenean.