Izena Inn eta Bruck-etik dator (Inn da bertako ibaia eta Brücke zubia da) eta "Inn gaineko zubia" esan nahi du.
Biztanleak
122.458 biztanlerekin (2013ko urtarrilaren 1eko datuak), Innsbruck Tirol estatu federaleko hiririk handiena da, eta, Viena, Graz, Linz eta Salzburgoren atzetik, Austriako bosgarren hiririk handiena. Bere metropoli-eremuan 190.000 pertsona inguru bizi dira. Horrez gain, 30.000 ikasle eta beste hainbat pertsona ditu hiriak, eta egunero 3.000 gaualdi egiten dituzte hiria bisitatzen duten turistek.
NapoleonekBavariako Erresumaren eskuetan utzi zuen Tirol, baina Innsbruckeko biztanleak, Andreas Hofer buru zutela, Bavariaren kontra matxinatu ziren, eta 1814an Innsbruck Austriako lurralde bihurtu zen.
Kokapena
Innsbruck 574 metroko altueran dago, Inn haranean. Hiria, iparraldean, Karwendel mendilerroak mugatzen du (eta, zehazkiago, Nordkette mendilerroak, literalki iparraldeko mendilerroa dena), eta, hegoaldean, Patscherkofel mendiak, Tuxeko Alpeetako mendi nagusietako bat dena, eta Saile edo Nockspitze mendiak, Kalkkkögel-en muturrean (Stubai-ko Alpeak). Innsbrucketik kilometro gutxira, Melach ibaiaren eta Inn ibaiaren arteko elkarguneak, Unterperfuss eta Kematen in Tirol herrien artean, Inn goi-ibarraren (mendebaldean) eta Inn ibaiaren behe-ibarraren (ekialdean) arteko banaketa ofiziala markatzen du.
XX. mendean zehar, Innsbruckek hainbat herri gehitu ditu udalerrian: Pradl eta Wilten (1904); Hötting, Mühlau eta Amras (1938); Arzl (1940); eta Vill eta Igls.
Iparraldean Nordkette edo Hafelekar (2334 m) mendiak ditu eta hegoaldean Patscherkofel (2246 m) eta Serles (2718 m).
Turismoa
Turismoa da hango ekonomia-jarduera nagusia (neguko kirolak). Ehungintza, beiragintza eta tresneria ere garrantzitsuak dira.
Ondasun nabarmenak
Parte zaharrean eraikuntza aipagarri asko daude: erret jauregia, garaipen arkua, unibertsitatea, Maximiliano I.a enperadorearen hilobia, eta abar.
Dialektoa
Innsbruckien mintzatzen den dialektoa, bavarierarekin lotuta dago, eta, bereziki, hegoaldeko bavarierarekin, Tirol, Karintia eta Estiriako mendebaldean mintzatzen dena. Innsbruckeko dialektoa, baina, alemanaren eragin handia du. Eskualde honetako ezaugarri tipiko bat k letraren ahoskera gogorra da.