Hungariako Erresuma 1000. urtean Europako erdialdean sortutako estatua izan zen, 896an sortutako Hungariako printzerria erresumatzat hartutakoan.
Mongolen inbasioa pairatu ondoren Itsaso Beltzetik Adriatikoraino hedatu izan zen erresuma. Edonola ere, Mohacs guduan (1526) otomandarren aurka erabateko porrota jasota, erresuma zatitu zen: Transilvania otomandarren menpera pasa zen, eta gainerakoa habsburgotarren eskupean jarri zen. Hungariako erresuma, hortaz, Vienako enperadoreen beste titulu bat besterik ez zen izan. Buda konkistatu ondoren, 1718an berriro osatu zen Hungariako Erresuma (Karlowitzko hitzarmena). 1848ko iraultzekin hungariarrak matxinatu zirenez, bakea lortu nahian 1867an Austriako Inperioa Austria-Hungariakoa bihurtu zen. Erresuma 1918an desagertu zen laburki, eta berriro 1946an, bigarren horretan behin betiko.
Hiriburuak
Izena |
Denbora tartea
|
Székesfehérvár |
1000–1543
|
Esztergom |
1000–1256
|
Buda |
1256–1315
|
Temesvár (gaur egun Timișoara) |
1315–1323
|
Visegrád |
1323–1408
|
Buda |
1408–1485
|
Viena (Bécs) |
1485–1490
|
Buda |
1490–1536 (1541)
|
Lippa (gaur egun Lipova, Errumanian) |
1541–1542
|
Gyulafehérvár (gaur egun Alba Iulia, Errumanian) |
1542–1570
|
Pressburg (gaur egun Bratislava) |
1536–1784
|
Buda |
1784–1849
|
Debrecen |
1849
|
Buda |
1849–1873
|
Budapest |
1873–1944
|
Debrecen |
1944
|
Budapest |
1944–1946
|
Ikus, gainera
Kanpo estekak