Domitila de Carvalho

Domitila de Carvalho

Member of Assembleia Nacional (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaTravanca (en) Itzuli1871ko apirilaren 10a
HerrialdeaPortugal
Heriotza1966ko azaroaren 11 (95 urte)
Jarduerak
Jarduerakmedikua eta politikaria
Domitila de Carvalhoren sinadura

Domitila Hormizinda Miranda de Carvalho (Travanca da Feira, 1871ko apirilaren 10aLisboa, 1966ko azaroaren 11) medikua, irakaslea, idazlea eta politikaria, Coimbrako Unibertsitatera joan zen lehen emakumea izan zen, eta han Matematikan, Medikuntzan eta Filosofian lizentziatu zen. Horrez gain, Portugalen hautatutako lehen hiru emakume diputatuetako bat ere izan zen, 1934an União Nacional erakunde politikoak Asanblea Nazionaleko lehen legegintzaldirako aukeratutako diputatuen zerrendan baitzegoen.[1] Poeta eta Lisboako Zientzia Akademiako kidea ere izan zen.

Biografia

Lehen urteak eta ikasketak

Domitila Hormizinda Miranda de Carvalho Travanca da Feiran (Aveiro) jaio zen. Aita lehen hezkuntzako irakasle zuen, baina Domitilak urtebete besterik ez zuela hil egin zen. Castelo Brancon egin zituen bere lehen ikasketak, eta bertako institutuan hasi zen bigarren hezkuntzako ikasketak egiten, geroago Bragança eta Leiriako institutuetan jarraitu eta 1891n amaitu zituenak.

Bigarren hezkuntza emaitza bikainekin amaituta, Domitilaren amak eta irakasleek Coimbrako Unibertsitateko Erretore Magnifikoari eskaria egin eta bertan 1772ko unibertsitate erreformaren ondoren onartu zuten lehen emakumea izatea lortu zuen, 1891eko urrian matrikulatua izanik. Errektoreak berak adierazi zuenez, onartzeko baldintza zuen beti modu urrian janztea, arropa beltzarekin eta kapela sotil batekin, gizonezko ikaskideen artean nabari ez zedin, haiek ere kapa eta botoidun sotanaz janztera behartuta baitzeuden. [2]

Matematika eta Filosofiako ikasketak hasi, eta 1894an eta 1895ean, hurrenez hurren, amaitu zituen emaitza bikainekin. Ondoren, Medikuntzan matrikulatu zen eta 1896ra arte Unibertsitateko ikasle bakarra izan zen. 1904an Medikuntzako doktoretza so arteko notarekin lortu zuenean, Orléãesko D. Amelia erregina izan zuen amabitxi. [3]

Ibilbide profesionala

Unibertsitateko ikasketak amaitu ondoren, praktika klinikoari ekin zion Lisboan, Tuberkulosoarentzako Laguntza Nazionaleko mediku gisa, baina laster irakasle finko izatea aukeratu zuen eta Liceu de D. Maria Pia-n, Portugalen emakumezkoentzat sortu zen bigarren hezkuntzako lehen ikastetxean, lan egin zuen. Ikastetxe horretan Ikastaro Orokorra baino ez zen ematen, beraz, Ikastaro Osagarria egin nahi zuten neskek gizonezkoen bigarren hezkuntzako ikastetxeetan egin behar zuten matrikula. Matematika irakasgaia ematen hasi zenez, Domitila de Carvalho, Matematikan lizentziatu zen lehen emakume portugaldarra izateaz gain, gai horretako lehen emakume irakasle portugaldarra ere izan zen.

Matematikako irakaslea izateaz gain, 1906ko otsailaren 23an sortu zenetik 1912ko azarora arte, Liceu D. Maria Pia ikastetxearen errektorea izan zen. Erretiroa hartu zuen arte, matematika irakasten jarraitu zuen bigarren hezkuntzako eskola berean, 1917ko abenduaren 24an bigarren mailako eskola zentralaren kategoria jaso zuena, Liceu de Almeida Garrett izenarekin eta geroagao Liceu Maria Amália Vaz de Carvalho izenarekin.

D. Maria Pia Lizeoan hainbat irakasgai eman zituen, baina ikastetxeak Liceu Maria Amália Vaz Carvalho izena hartu zuenetik aurrera, Matematika irakasgaia baino ez zuen eman.

Idazlea

Irakasle eta mediku lanaz gain, idazteari ere ekin zion. Poema liburu batzuk argitaratu zituen, horietako bat Coimbran 1909an inprimatua eta Afonso Lopes Vieiraren hitzaurrearekin. Literatura eta hezkuntza gaiei buruzko hitzaldiak ere ematen zituen. Bere ospeari esker, Lisboako Zientzien Akademiako kide izendatua izan zen, eta baita Instrukzio Publikoko Goi Kontseilukoa ere. Portugalgo Catholic Doctors erakundeko eta Eliza Katolikoarekin eta ongintzako mugimenduekin lotutako hainbat erakundetako kide nabarmena ere izan zen. 1936an, Obra das Mães pela Educação Nacional ( OMEN ) erakundearen zuzendaritzako kide izendatu zuten.

Bere kolaborazioak Serões [4] aldizkarian (1901-1911) eta Mocidade Portuguesa Feminina: boletim mensal-ean[5] (1939-1947) aurki daitezke.

Politikaria

1931ko apirilaren 11n, Instrukzio Publikoaren Ordenaren Komendadore gradua eman zioten. [6]

1934an, União Nacional erakunde politikoak Estatu Novoaren Asanblea Nazional sortu berriaren I. Legegintzaldian diputatuetarako hautagaien zerrenda bakarrean parte hartzeko gonbidatu zituen hiru emakumeetako bat izan zen. Hauteskundeak 1934ko abenduan izan ziren, eta bi legealditan (1934-1938 eta 1938-1941), Maria Guardiola eta Maria Cândida Parreirarekin batera diputatua izan zen. 64 urte zituen Asanblea Nazionaleko diputatu kargua hartu zuenean .

Domitila de Carvalho, monarkikoa eta kontserbadorea izanik, hasieratik atxiki zitzaien Estatu Novoaren printzipio politiko-ideologikoei eta nabarmendu egin zen salazarismo jaioberriaren alde egin zuen emakumezkoen elite txikiaren artean. Monarkikoa zenez, Salazarren eta Amélia de Orleães erregina ohiaren arteko bitartekari lana egin zuen, harekin gutunen bitarteko harremana mantentzen baitzuen.

Inoiz ezkondu ez bazen ere, eta seme-alabarik izan ez arren, beti erakutsi zuen interes handia haurren eta familiaren arazoetan. 1936ko maiatzean "Komunismoa, haurren aurka" hitzaldia eman zuen. Hitzaldi hartan, familiaren hezkuntza-eginkizuna defendatu zuen eta "estatu kolektibistaren fanatismoa" gaitzetsi zuen, haurrak gurasoei lapurtzen baitzizkien. Asanblea Nazionalean haurren heriotza-tasa handiari buruz esku hartu zuen eta emakumeentzako bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikastetxeetan higiene orokorreko eta haurtzaindegiko derrigorrezko ikastaroak ezartzea lortu zuen. Carneiro Pacheco Hezkuntza ministroak (1936) zuzendutako hezkuntza-erreformari buruzko eztabaidan ere parte hartu zuen. Han, lehen eskoletan gurutzea derrigorrez jartzea defendatu zuen eta hezkuntza laikoaren aurka agertu zen, bere ustez, Europa liberala suntsitzen ari zen jaiotza faltaren erantzule baitzen. [7]

Argitaratutako lanak

Domitila de Carvalhok, besteak beste, honako lan hauek idatzi zituen:

  • Para o alto . Porto: [sn], 1957.
  • Maria Amalia Vaz de Carvalho. Lisboa: [sn], 1930.
  • Versos. Coimbra: F. França Amado, 1909.
  • Terra de amores. Coimbra: Coimbra ed., 1924.
  • Lição às alunas do Liceu de Garrett, no 30.º dia do falecimento do Sr. Dr. Sidónio Paes. Lisboa: Oficinas Gráficas Editoras, 1919.

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, portugesezko wikipediako «Domitila de Carvalho» artikulutik itzulia izan da, 2020-08-01 data duen 58924566 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2020-08-01 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Flunser-Pimentel, Irene. História das organizações femininas do Estado Novo. Lisboa : Temas e Debates, 2001, 419. or.
  2. Samara, Maria Alice. Operárias e Burguesas. As Mulheres no Tempo da República. Lisboa : Esfera dos Livros, 2007.
  3. Remédios, Maria José, "Domitila Hormizinda de Carvalho" in Zília Osório de Castro & João Esteves (koordinatzaileak), Dicionário no Feminino. Lisboa: Livros Horizonte, 2005, 284-285. or.
  4. Rita Correia. (24 de Abril de 2012). Ficha histórica: Serões, Revista Mensal Ilustrada (1901-1911).. Hemeroteca Municipal de Lisboa.
  5. (Portugesez) Roldão, Helena. (2014). Ficha histórica: Mocidade Portuguesa Feminina : boletim mensal (1939-1947). Bibliotecas Municipais de Lisboa - Hemeroteca Municipal.
  6. Cidadãos Nacionais Agraciados com Ordens Portuguesas. Presidência da República Portuguesa.
  7. Nota biográfica de Domitila de Carvalho. historiaeciencia.weblog.com.pt..

Kanpo estekak

Read other articles:

Status of creation and evolution in public education Part of a series onCreationism History Types Young Earth Time dilation creationism Old Earth day-age gap progressive Neo-creationism Biblical cosmology Book of Genesis creation narrative framework interpretation as an allegory Omphalos hypothesis Creation science Created kind Flood geology Creationist cosmologies Intelligent design Rejection of evolution by religious groups History Public education Teach the Controversy Religious views Non-...

 

Bolesław KędzierzawyPotret abad ke-19 oleh Jan MatejkoAdipati Tinggi PolandiaPeriode1146–1173PendahuluWładysław II WygnaniecPenerusMieszko III StaryAdipati MazoviaPeriode1138–1173Pendahuluciptaan baruPenerusLeszekAdipati SilesiaPeriode1146–1163PendahuluWładysław II WygnaniecPenerusBolesław I WysokiAdipati SandomierzPeriode1166–1173PendahuluHenrykPenerusKazimierz II SprawiedliwyInformasi pribadiKelahiranskt. 1125Kematian5 Januari 1173 [usia 48]WangsaWangsa PiastAyahBolesław III...

 

Peta negara-negara yang pernah dikunjungi oleh Paus Benediktus XVI Dengan rata-rata tiga perjalanan ke luar negeri per tahun dari tahun 2006 hingga 2009, Paus Benediktus XVI sama aktifnya dalam mengunjungi negara lain seperti pendahulunya, Yohanes Paulus II, berada pada usia yang sama dari tahun 1999 hingga 2002. Namun, Paus Benediktus lebih aktif sejak saat itu, melakukan lima perjalanan ke luar negeri masing-masing pada tahun 2010 dan 2011, jauh lebih banyak daripada total enam perjalanan y...

Pour les articles homonymes, voir Carlos Botelho (homonymie). Cet article est une ébauche concernant un peintre portugais. Vous pouvez partager vos connaissances en l’améliorant (comment ?) selon les recommandations des projets correspondants. Carlos BotelhoCarlos Botelho, 1971Naissance 18 septembre 1899LisbonneDécès 18 août 1982 (à 82 ans)LisbonneNom dans la langue maternelle Carlos António Teixeira Basto Nunes BotelhoNationalité portugaiseActivités Peintre, illustrateu...

 

Sindrom XXYYSindrom XXYYInformasi umumNama lainSindrom Klinefelter 48,XXYY[1]Sindrom XXYY adalah anomali kromosom seks ketika seorang laki-laki memiliki kromosom X dan Y ekstra. Sel manusia biasanya mengandung dua kromosom seks, satu dari ibu dan satu dari ayah. Biasanya, perempuan memiliki dua kromosom X (XX) dan laki-laki memiliki satu kromosom X dan satu Y (XY). Munculnya setidaknya satu kromosom Y dengan gen SRY yang berfungsi dengan baik menjadikannya sebagai laki-laki. Karena it...

 

Artikel atau sebagian dari artikel ini mungkin diterjemahkan dari Antarctic Circumpolar Current di en.wikipedia.org. Isinya masih belum akurat, karena bagian yang diterjemahkan masih perlu diperhalus dan disempurnakan. Jika Anda menguasai bahasa aslinya, harap pertimbangkan untuk menelusuri referensinya dan menyempurnakan terjemahan ini. Anda juga dapat ikut bergotong royong pada ProyekWiki Perbaikan Terjemahan. (Pesan ini dapat dihapus jika terjemahan dirasa sudah cukup tepat. Lihat pula: p...

Branle d'Ossau by Alfred Dartiguenave, 1855–1856 A branle (/ˈbrænəl, ˈbrɑːl/ BRAN-əl, BRAHL, French: [bʁɑ̃l] ⓘ), also bransle, brangle, brawl(e), brall(e), braul(e), brando (in Italy), bran (in Spain), or brantle (in Scotland), is a type of French dance popular from the early 16th century to the present, danced by couples in either a line or a circle. The term also refers to the music and the characteristic step of the dance. History Beginnings and courtly adoption The ...

 

ヨハネス12世 第130代 ローマ教皇 教皇就任 955年12月16日教皇離任 964年5月14日先代 アガペトゥス2世次代 レオ8世個人情報出生 937年スポレート公国(中部イタリア)スポレート死去 964年5月14日 教皇領、ローマ原国籍 スポレート公国親 父アルベリーコ2世(スポレート公)、母アルダその他のヨハネステンプレートを表示 ヨハネス12世(Ioannes XII、937年 - 964年5月14日)は、ロ...

 

1968 studio album by the Beatles The White Album redirects here. For other uses, see The White Album (disambiguation). The BeatlesOriginal copies had the band's name blind embossed on a white background and were numbered.Studio album by the BeatlesReleased22 November 1968 (1968-11-22)Recorded30 May – 14 October 1968StudioEMI and Trident, LondonGenre Rock pop folk Length 93:33 (stereo version) 92:28 (mono version) LabelAppleProducerGeorge MartinThe Beatles chronology Sgt. ...

This article has multiple issues. Please help improve it or discuss these issues on the talk page. (Learn how and when to remove these template messages) This article contains wording that promotes the subject in a subjective manner without imparting real information. Please remove or replace such wording and instead of making proclamations about a subject's importance, use facts and attribution to demonstrate that importance. (April 2013) (Learn how and when to remove this message)This arti...

 

Civil parish in Lincolnshire, England Civil parish in EnglandCorringhamCivil parishChurch of St Laurence, CorringhamCorringhamLocation within LincolnshirePopulation523 2011 censusOS grid referenceSK875915• London135 mi (217 km) SDistrictWest LindseyShire countyLincolnshireRegionEast MidlandsCountryEnglandSovereign stateUnited KingdomPost townGAINSBOROUGHPostcode districtDN21Dialling code01427PoliceLincolnshireFireLincolnshireAmbulanceEa...

 

This article needs to be updated. Please help update this article to reflect recent events or newly available information. (April 2019) The Ecuadorian Constitution requires that all children attend school until they achieve a “basic level of education,” which is estimated at nine school years. The Human Rights Measurement Initiative (HRMI)[1] finds that Ecuador is fulfilling only 83.4% of what it should be fulfilling for the right to education based on the country's level of inco...

Questa voce o sezione sull'argomento Lombardia non è ancora formattata secondo gli standard. Contribuisci a migliorarla secondo le convenzioni di Wikipedia. Segui i suggerimenti del progetto di riferimento. GarbogeraStato Italia Regioni Lombardia Nascea Birago nei pressi di via Gerbino 45°39′47.87″N 9°05′27.63″E45°39′47.87″N, 9°05′27.63″E Sfociaa Milano nel Cavo Redefossi 45°26′18.9″N 9°13′36.72″E45°26′18.9″N, 9°13′36.72″E Modifica dati...

 

Artikel ini memiliki beberapa masalah. Tolong bantu memperbaikinya atau diskusikan masalah-masalah ini di halaman pembicaraannya. (Pelajari bagaimana dan kapan saat yang tepat untuk menghapus templat pesan ini) Artikel ini tidak memiliki bagian pembuka yang sesuai dengan standar Wikipedia. Mohon tulis paragraf pembuka yang informatif sehingga pembaca dapat memahami maksud dari FC Vorskla Poltava. Contoh paragraf pembuka FC Vorskla Poltava adalah .... (November 2011) (Pelajari cara dan kapan s...

 

KabarJombang.comURLkabarjombang.comTipeSitus Berita LokalBersifat komersial?YaBahasaIndonesiaPemilikPT. SB Intermedia PersBerdiri sejak27 Juli 2015[1]StatusAktif KabarJombang.com adalah situs web yang berisi artikel dan berita lokal daring di Kabupaten Jombang, Provinsi Jawa Timur Indonesia.[1] Dalam perjalanannya, KabarJombang.com yang merupakan media daring pemberitaan lokal khusus Kabupaten Jombang diakuisisi oleh PT. SB Intermedia Pers dalam satu manajemen yang sama dengan...

А

Аمعلومات عامةجزء من ألفبائية كيريليةأبجدية روسيةالأبجدية الأوكرانية اشتق من ألفا تعديل - تعديل مصدري - تعديل ويكي بيانات الحرف السيريلي A خط كبير А صغير А حساب قيمة 1 كتابة كيريلية A (А, а)، هو أول حرف في الأبجدية السيريلية.[1] وقد ظهر هذا الحرف مباشرة من الحرف اليونان...

 

Movement in hip hop musicSee also: Golden age hip hopNew-school hip hopStylistic originsHip Hopold-school hip hopCultural originsEarly 1980s, Queens, Brooklyn, New York CityTypical instrumentsturntablesmicrophoneRoland TR-808SubgenresGolden age hip hopLocal scenesSouth Bronx, Brooklyn, Hollis, Queens, Jamaica, Queens The new school of hip hop was a movement in hip hop music, beginning in 1983–84 with the early records of Run–D.M.C., Whodini, and LL Cool J. Predominantly from Queens and Br...

 

В Википедии есть статьи о других людях с фамилией Ланвен. Жерар Ланвенфр. Gérard Lanvin Дата рождения 21 июня 1950(1950-06-21)[1] (74 года) Место рождения Булонь-Бийанкур Гражданство  Франция Профессия актёр Карьера с 1976 Награды «Сезар» (1995, 2001) IMDb ID 0487254 gerardlanvin.skyrock.com  М�...

Cet article est une ébauche concernant un monument culturel serbe. Vous pouvez partager vos connaissances en l’améliorant (comment ?) selon les recommandations des projets correspondants. Maison paroissiale de TopčiderЦрквени конак у ТопчидеруCrkveni konak u TopčideruLa maison paroissiale de TopčiderPrésentationType MaisonConstruction 1830-1832Patrimonialité Monument culturel protégéBien culturel de la Ville de BelgradeLocalisationPays SerbieDistrict Vil...

 

  لمعانٍ أخرى، طالع رصد (توضيح). السيدة رصد رصد الجهة الجليلة معلومات شخصية الميلاد القرن 11  تاريخ الوفاة القرن الخامس الهجري مواطنة الدولة الفاطمية  الديانة الإسلام، إسماعيليون الزوج الظاهر لإعزاز دين الله العشير علي الظاهر لإعزاز دين الله  الأولاد معد المست�...