Maria Amália Vaz de Carvalho

Maria Amália Vaz de Carvalho

Bizitza
JaiotzaLisboa1847ko otsailaren 2a
Herrialdea Portugal
 Portugalgo Erresuma
HeriotzaLisboa1921eko martxoaren 24a (74 urte)
Familia
Ezkontidea(k)António Cândido Gonçalves Crespo (en) Itzuli
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea, poeta eta literatura-kritikaria
Izengoitia(k)Maria de Sucena

Maria Amália Vaz de Carvalho ( Lisboa, 1847ko otsailaren 1a - Lisboa, 1921eko martxoaren 24a ) idazle poligrafoa, poeta eta emakume aktibista izan zen. Ipuinak eta poemak idatzi zituen, baina baita saiakerak eta biografiak ere. Hainbat egunkari eta aldizkaritan kolaboratu zuen[1], hala nola Renascença[2] (1878-1879), A Mulher[3] (1879), A illustração portugesa: semanario[4] (1884-1890), A illustração Popular [5] (1884). ), A Semana de Lisboa[6] (1893-1895), Branco e Negro[7] (1896-1898), Brasil-Portugal[8] (1899-1914), Ilustração portugueza[9] (1903-1923), O Occidente[10] (1878-1915) eta Contemporânea-n[11] (1915-1926). Haietan, literatura-kritikak eta etikari eta hezkuntzari buruzko iritzi-artikuluak argitaratu zituen. Zorroztazun handiz aztertu zuen garaiko gizartea, eta emakumeak bertan bizi zuen egoera eta betetzen zuen papera. 1912ko ekainaren 13an hautaturik, Lisboako Zientzien Akademian sartu zen lehen emakumea izan zen.

Biografia

Maria Amália Vaz de Carvalho 1847ko otsailaren 1ean jaio zen[12] Santa Catarina (Lisboa) parrokiako Rua dos Poiais de São Bentoko 88. zenbakian. Urte bereko martxoaren 2an bataiatu zuten Santa Catarina parrokiako elizan. Aita-ama pontekoak amaren aldeko osaba, João Eduardo de Almeida e Albuquerque, eta aitaren aldeko izeba, Maria Rosa Vaz de Carvalho, izan ziren. Gurasoak, 1843ko irailaren 2an Lisboako Santa Isabel parrokiako elizan ezkonduak, José Vaz de Carvalho (Pena (Lisboa), 1823ko urtarrilaren 1a - São Mamede (Lisboa), 1876ko ekainaren 24a) eta Maria Cristina de Almeida e Albuquerque (Benfica (Lisboa), 1814ko uztailaren 24a - Santa Catarina (Lisboa, 1880ko ekainaren 25a) izan ziren. Aita, bere aitaren aldetik Monçãoko lehen bizkondearen iloba, diputatua izan zen, eta ama, berriz, Don Jose Vaz de Carvalhoren, João V.a erregearen garaian erresumako kantziler nagusiaren, ondorengoa. Neba nagusi bat zuen: José Vaz de Carvalho; eta neba-arreba gazteago bi: Maria do Carmo Vaz de Carvalho eta José Vaz de Carvalho, aitaren eta Amélia Perpétua Falcóren arteko harreman ez-legitimoko semea, 1901eko ekainaren 29an hil zena.

1874ko martxoaren 12an Santo Antão do Tojal (Loures) parrokiako elizan ezkondu zen António Cândido Gonçalves Crespo poetarekin (1846-1883).[13] Elizkizun berean ezkondu ziren Maria Amaliaren ahizta Maria do Carmo eta Cristóvão Aires de Magalhães Sepúlveda (1853-1930). Maria Amalia 1883ko ekainaren 11n alargundu zen, 36 urte besterik ez zituela, bi seme-alaba txiki zituela eta haurdun zela. Hilabete beranduago, erditzean, haurra galdu zuen. Bere aitaren aldeko amama, Maria Amália de Azevedo Sá Coutinho, urte bereko irailaren 13an hil zen.[13]

1912an, Maria Amália eta Carolina Michaelis Lisboako Zientzien Akademian sartu ziren lehen emakumeak izan ziren.[14]

Maria Amália 1921eko martxoaren 24an, 74 urte zituela, hil zen Lisboan, jaio zen parrokian bertan, eta Cemitério dos Prazeres hilerriko hilobi batean dago lurperatua.

Ezkontza eta ondorengoak

Antonio Cândido Gonçalves Cresporekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba utzi zituen:

  • Luís Vaz de Carvalho Crespo (Santa Catarina (Lisboa), 1878ko ekainaren 24a - Cascais, 1959ko uztailaren 27a). Maria do Carmo da Guerra Quaresma Vianarekin ezkondua (1880-1956).
  • Maria Cristina Vaz de Carvalho Crespo Prestage ( Santa Catarina (Lisboa), 1880ko martxoaren 7a - Santa Catarina (Lisboa), 1918ko abuztuaren 31), Edgar Prestagerekin (1869-1951) ezkondua
  • António Cândido Gonçalves Crespo Jr. (Santa Catarina (Lisboa), 1883ko uztailaren 17a - Santa Catarina (Lisboa), 1883ko uztailaren 17a).

Ibilbide literarioa

Portugalgo (Diário Popular, Repórter, Artes e Letras) eta Brasilgo (Rio de Janeiroko Jornal do Comércio) hainbat argitalpenetarako idatzi zuen, Maria de Sucena ezizenarekin.[13] Maria Amália Vaz de Carvalhok erraztasun handia zuen bere idazle lanean genero eta gai desberdinetan aritzeko. Lan poetikoez gain, ipuinak, saiakerak, biografiak eta literatur kritika ere idatzi baitzituen.[13] Bere lanen artean, Contos para os filhos nabarmendua izan da.[14] Haurrentzako ipuinen bilduma bat da, 1886an argitaratua, senarrarekin lankidetzan idatzia, eta Conselho Superior de Instrução Públicak (Instrukzio Publikoko Kontseilu Gorena) lehen hezkuntzako eskoletan erabiltzeko onartu zuena.

Bere etxea Lisboako lehen literatur bilgunetako bat izan zen. Bertatik Portugalgo literatura eta kulturako izen handiak igaro ziren, hala nola Eça de Queiroz, Camilo Castelo Branco, Ramalho Ortigão edo Guerra Junqueiro.[13][15] Posta-truke luzea izan zuen Antero de Quental poetarekin, nahiz eta inoiz ez zuten elkar ezagutu, eta berari buruz idatzi zuen, artean bizirik zegoela, "Alguns Homens do Meu Tempo" saiakeran, independentziaz eta sinpatiaz. Maria Amáliak goraipatu egin zituen bere zintzotasuna, perfekzio estilistikoa, adimena eta exijentzia, baina bere ekintza budista ere kritikatu zuen, eta bere bizitza beteko zukeen maitasun falta adierazi zuen.

Emakumeari buruzko ikuspegia

Bere obra zabalean, bereziki emakumeen hezkuntzaren inguruan, hala nola "Cartas a Luiza", "Mulheres e Creanças" edo "cartas à uma Noiva", Maria Vaz de Carvalhok emakumeek eremu publikoan izan behar duten lekuari buruz duen jarrera argia da, hezkuntzak emakumeei ikusgarritasuna emateko eta emakumeak subjektu aktibo gisa baieztatzeko duen garrantzian. Garai hartan, rol sozial maskulinoak eta femeninoak oraindik ere oso markatuta zeuden esfera publikoaren eta eremu pribatuaren arteko banaketagatik, gizona protagonista izanik eta emakumeak eszenaren atzean geldituta. Garrantzitsua zen, beraz, emakumeari ikusgarritasun berezia ziurtatzea, eremu pribatuan dituen rolak alde batera utzi gabe. Izan ere, emakumearen estatus berriari buruz zituen ideiak gorabehera, ideia horiek ez zuten garai hartan ezarritako ordena eta emakumearengandik espero zen emaztearen eta amaren "rol femeninoa" zalantzan jartzen. Egile honen arabera, emakumea emaztea eta ama izateko sortu zen, baina horrek ez du esan nahi gizartean ikusgaitasunik izan behar ez duenik, artearen, literaturaren eta irakaskuntzaren esparruan. Maria Amália Vaz de Carvalhoren ustez, emakumea eremu publikoan onartua izan daiteke, gizonaren berdina den izaki gisa, baina beti ere bere gizarte-misioari uko egin barik, belaunaldi berrien hezitzaile gisa eta bere etxeko misioarekin batera.[13]

Maria Vaz de Carvalhok ezagutzen zituen ordena eta pentsamolde tradizionalak ezbaian jartzen zituzten eta indarra hartzen ari ziren ideia eta mugimendu berriak eta haien aurrean, bere idatzietan, zalantzaz betea eta mesfidati agertzen zen[16][17]:

«N'este desnorteamento absoluto, que fazer? De um lado a Igreja Catholica, em uma espécie de renascimento comparável ao que se deu depois do Concílio de Trento, procura pacificar as consciências, illuminar os espíritos, guiar a mulher pela senda da perfeição que ella a custo pode seguir.

No extremo oposto, os avançados, os radicais, os socialistas das escolas mais irreconciliaveis com o estado presente da sociedade, prégam-lhe uma liberdade que seria a peor das escravidões, a escravidão da alma aos sentidos (...)

(...)

"Qual deve ser o nosso papel no mundo?" — perguntam elas com um certo susto bem justificado pelo que se está vendo.

(...)

(...) a família dissolve-se; a mulher desorienta-se. Ninguém sabe qual é o seu dever, mesmo aquellas que teriam vontade de cumpri-lo! Esperemos que esta anarchia seja transitoria, mas nós infelizmente já não havemos de vêr-lhe o fim».

«Erabateko nahaste honetan, zer egin? Alde batetik, Eliza katolikoak, Trentoko Kontzilioaren pareko berpizkunde moduko batean, kontzientziak baketu nahi ditu, izpirituak argitu, emakumea gidatu jarraitu beharreko perfekzioaren bidetik.

Beste muturrean, aurrerakoiek, erradikalek, sozialistek, gizartearen egungo egoerarekin konformagaitzenek, esklabotzarik okerrena litzatekeen askatasuna aldarrikatzen dute emakumearentzat, zentzumenekiko arimaren esklabotza (...)

(...)

"Zein izan beharko litzateke gure papera munduan?", galdetzen dute emakumeek, ikusten ari direnagatik nolabaiteko ikara justifikatuarekin.

(...)

(...) familia desegin egiten da; emakumea desorientatuta dago. Inork ez daki zein den bere betebeharra, baita bete nahi dutenek ere! Espero dezagun anarkia hau iragankorra izatea, baina guk, tamalez, ez dugu haren amaiera ikusiko».

Lanak

Biografiak

  • Vida do Duque de Palmela D. Pedro de Sousa e Holstein (D. Pedro de Sousa e Holstein Palmelako Dukearen bizitza), 18981903

Ipuinak

  • Contos para os nossos filhos (Gure seme-alabentzako ipuinak), 1886
  • Contos e Fantasias (Ipuinak eta Asmakizunak), 1880

Kritika literarioa

  • Alguns Homens do Meu Tempo (Nire garaiko gizon batzuk), 1889 (eBook)
  • Pelo Mundo Fora (Munduari bira), 1889 (eBook)
  • A Arte de Viver na Sociedade (Gizartean bizitzeko artea), 1897
  • Em Portugal e no Estrangeiro (Portugalen eta Atzerrian), 1899
  • Figuras de Hoje e de Ontem (Gaur eta atzoko pertsona ospetsuak), 1902
  • Cérebros e Corações (Adimenak eta bihotzak), 1903
  • Ao Correr do Tempo (Denborak aurrera egitean), 1906
  • Impressões da História (Historiaren inpresioak), 1911
  • Coisas do Século XVIII em Portugal, Coisas de Agora (XVIII. mendeko kontuak Portugalen, Oraingo kontuak), 1913

Hezkuntza eta Gizartea

  • Mulheres e creanças: nota sobre educação (Emakumeak eta haurrak: Hezkuntzari buruzko oharra), 1880 (eBook)
  • Cartas a Luísa (Luisari gutunak), 1886 .
  • As Nossas Filhas. Cartas às Mães (Gure Alabak. Amei gutunak) (edizio digitala)
  • Coisas d'Agora (Egungo kontuak) (edizio digitala)

Saiakera

  • Serões no Campo (Arratsaldeak landan), 1877

Poesia

  • Uma Primavera de Mulher (Emakume baten udaberria), 1867
  • Vozes no Ermo (Ermoko ahotsak), 1867

Esker onak

  • 1933an, bere izena eman zioten lehengo Escola D. Maria Pia ikastetxeari (egun Eskola Secundária Maria Amália Vaz de Carvalho). Eskola honetako ikasketak emakumeei zuzenduta zeuden. Bertan eskeini ziren lehen ikastaroak eskulanak, tipografia, telegrafia eta merkataritzako liburugintza izan ziren.[13]
  • 1950ean, Lisboako Udalak idazlea omendu zuen Alvalade inguruko kale bati bere izena emanez.[18]
  • 1993an, Loureseko udalak "Maria Amália Vaz de Carvalho Saria" ezarri zuen bere omenez, poetak bere haurtzaroan Loureseko (garai hartan Olivais) Santo Antão do Tojal parrokian bizi izan zela gogoratuz

Erreferentziak

  1. (Portugesez) «Maria Amália Vaz de Carvalho» www.escritoras-em-portugues.eu (Women Writers in Portuguese before 1900) (Noiz kontsultatua: 2022-03-10).
  2. (Portugesez) Roldão, Helena. (2013). A Renascença: órgão dos trabalhos da geração moderna. Bibliotecas Municipais de Lisboa - Hemeroteca digital (Noiz kontsultatua: 2022-03-10).
  3. (Portugesez) Roldão, M. Helena. (2013). A MULHER. Bibliotecas Municipais de Lisboa - Hemeroteca digital (Noiz kontsultatua: 2022-03-10).
  4. «A ilustracao portuguesa [1884-1890»] hemerotecadigital.cm-lisboa.pt (Noiz kontsultatua: 2022-03-10).
  5. (Portugesez) Roldão, Helena. (2017). A illustração popular : chronica semanal (1884). Hemeroteca Municipal de Lisboa.
  6. (Portugesez) Costa de Matos, Álvaro. (2010). A SEMANA DE LISBOA: suplemento do jornal do comércio. Hemeroteca digital de Lisboa (Noiz kontsultatua: 2022-03-10).
  7. (Portugesez) Correia, Rita. (2012). BRANCO E NEGRO. SEMANÁRIO ILUSTRADO. Hemeroteca Municipal de Lisboa (Noiz kontsultatua: 2022-03-10).
  8. (Portugesez) Correia, Rita. (2009). BRASIL - PORTUGAL. Hemeroteca Municipal de Lisboa (Noiz kontsultatua: 2022-03-10).
  9. (Portugesez) lllustração portugueza. Hemeroteca Municipal de Lisboa (Noiz kontsultatua: 2022-03-10).
  10. (Portugesez) Correia, Rita. (2008). OCCIDENTE (O). REVISTA ILLUSTRADA DE PORTUGAL E DO ESTRANGEIRO. Hemeroteca Municipal de Lisboa (Noiz kontsultatua: 2022-03-10).
  11. (Portugesez) Contemporânea. (Noiz kontsultatua: 2022-03-10).
  12. Registos Paroquiais de Santa Catarina (Lisboa - baptismos). .
  13. a b c d e f g (Portugesez) Estevão, Florbela. (2018). «Pintéus, uma casa de Maria Amália Vaz de Carvalho» Notícias de Loures (Noiz kontsultatua: 2022-03-10).
  14. a b (Portugesez) Infopédia. «Maria Amália Vaz de Carvalho - Infopédia» Infopédia - Porto Editora (Noiz kontsultatua: 2022-03-10).
  15. (Portugesez) Infopédia. «Maria Amália Vaz de Carvalho - Infopédia» Infopédia - Porto Editora (Noiz kontsultatua: 2022-03-10).
  16. (Portugesez) Tavares da Silva, Maria Regina. Feminismo em Portugal na voz de mulheres escritoras do início do século XX. Análise Social, vol. XIX (77-78-79), 1983-3.°, 4.° 5.°,, 884 or. (Noiz kontsultatua: 2022-03-10).
  17. (Portugesez) Vaz de Carvalho, Maria Amália. (1909). No Meu Caminho. Parceria A. M. Pereira, 264-265 or..
  18. (Portugesez) O Edital municipal de 25/01/1950 que institui a Rua Maria Amália Vaz de Carvalho. Toponímia de Lisboa (Noiz kontsultatua: 2022-03-10).

Bibliografia

  • Redacção Quidnovi (José Hermano Saraivak koordinatua), História de Portugal, Dicionário de Personalidades, volume XIII. Ed. QN-Edição e Conteúdos, S. A., 2004.

Kanpo estekak

Read other articles:

Disambiguazione – Quindici rimanda qui. Se stai cercando altri significati, vedi Quindici (disambigua). 15CardinaleQuindici OrdinaleQuindicesimo, -a Fattori15 = 3 × 5 Numero romanoXV Numero binario1111 Numero esadecimaleF Valori di funzioni aritmetiche φ(15) = 8 τ(15) = 4 σ(15) = 24 π(15) = 6 μ(15) = 1 M(15) = -1 Quindici (cf. latino quindecim, greco πεντεκαίδεκα) è il numero nat...

 

Ini adalah nama Jepang, nama keluarganya adalah Kizuna. Kizuna AIPenampilanperdana29 November 2016[1]PenciptaMori Kuraki (desain karakter)[2]Tomitake (model 3D)[2]Tda (supervisi pemodelan)[2]PemeranKizuna AI: Nozomi Kasuga[3]Pengisi suaraDirahasiakan[4][5]InformasiNama lengkapKizuna AI (Bingkisan Cinta)AliasOyabun (Master)JulukanAi-chanSpesiesKecerdasan buatanJenis kelaminWanitaPekerjaanYouTuber Virtual Kizuna AI (Jepang: キズナアイ...

 

Milan Babić (26 Februari 1956 – 5 Maret 2006) adalah seorang pemimpin perang etnis Serbia dari tahun 1991 hingga 1995. Ia merupakan pemimpin Republik Krajina Serbia, sebuah kawasan mayoritas etnis Serbia yang memecahkan diri dari Kroasia pada 1991. Pada 2004, Pengadilan Internasional bagi Penjahat Perang memvonis Babić dengan hukuman 13 tahun penjara. Ia ditemukan tewas bunuh diri di sel tahanannya di Den Haag pada 5 Maret 2006. Milan Babić Presiden Republik Krajina Serbia ...

Jika ingin mempelajari semiotika, peletak dasarnya adalah Ferdinand de Saussure. Menurut Saussure, semilogi atau semiotik merupakan ilmu yang mempelajari kehidupan tanda di dalam masyarakat. Semilogi berkaitan denga napa yang memunculkan tanda dan hukum apa yang mengatur tanda (dalam Bernard, 2009: 115—118). Tanda terdiri atas dua bagian, penanda (signifier) dan petanda (signified). Penanda (signifier) adalah bagian fisik tanda yang berupa suara atau bentuk kata, sedangkan petanda (signifie...

 

Pour les articles homonymes, voir Sahara (homonymie). Sahara occidental الصحراء الغربية (ar)(As-Ṣaḥrā' al-Ġarbiyah) (ar) Administration Pays Maroc République arabe sahraouie démocratique Statut politique Territoire contesté, classé non autonome par l'ONU Démographie Population 603 253 hab. (2017[1]) Densité 2,3 hab./km2 Langue(s) arabe, espagnol, hassanya, berbère (de facto) Géographie Coordonnées 25° nord, 13° ouest Superficie 266...

 

Adam YoungInformasi latar belakangNama lahirAdam Randal YoungNama lainOwl City, Sky Sailing, Port BlueLahir5 Juli 1986 (umur 37)AsalOwatonna, MinnesotaGenreElectropop, synthpop, indietronicaPekerjaanProduser, musisi, penyanyi-penulis laguInstrumenVokal, programming (musik), keyboard, gitar, gitar bass, banjo, vibraphone, akordion, drum, perkusiTahun aktif2007 - sekarangLabelUniversal Republic, Sky Harbor, Port BlueArtis terkaitOwl City, Carly Rae Jepsen, Sky Sailing, Swimming With Dolphi...

العلاقات الرواندية الغرينادية رواندا غرينادا   رواندا   غرينادا تعديل مصدري - تعديل   العلاقات الرواندية الغرينادية هي العلاقات الثنائية التي تجمع بين رواندا وغرينادا.[1][2][3][4][5] مقارنة بين البلدين هذه مقارنة عامة ومرجعية للدولتين: وجه الم...

 

Белохвостый олень Научная классификация Домен:ЭукариотыЦарство:ЖивотныеПодцарство:ЭуметазоиБез ранга:Двусторонне-симметричныеБез ранга:ВторичноротыеТип:ХордовыеПодтип:ПозвоночныеИнфратип:ЧелюстноротыеНадкласс:ЧетвероногиеКлада:АмниотыКлада:СинапсидыКласс:Мл�...

 

Japanese media franchise Katana Maidens: Toji No MikoKatana Maidens key visual刀使ノ巫女(Toji No Miko)GenreAdventure, fantasy[1] MangaWritten bySakae SaitoPublished byKadokawa ShotenMagazineMonthly Shōnen AceDemographicShōnenOriginal runOctober 26, 2017 – March 26, 2019Volumes3 Anime television seriesDirected byKōdai KakimotoWritten byTatsuya TakahashiMusic byYukari HashimotoStudioStudio GokumiLicensed byNA: CrunchyrollSA / SEA: Medialink[2&...

1 Raja-raja 7Kitab Raja-raja (Kitab 1 & 2 Raja-raja) lengkap pada Kodeks Leningrad, dibuat tahun 1008.KitabKitab 1 Raja-rajaKategoriNevi'imBagian Alkitab KristenPerjanjian LamaUrutan dalamKitab Kristen11← pasal 6 pasal 8 → 1 Raja-raja 7 (atau I Raja-raja 7, disingkat 1Raj 7) adalah pasal ketujuh Kitab 1 Raja-raja dalam Alkitab Ibrani dan Perjanjian Lama di Alkitab Kristen. Dalam Alkitab Ibrani termasuk Nabi-nabi Awal atau Nevi'im Rishonim [נביאים ראשונים] dalam ba...

 

JKT48 Sparkling Concert TourTur Konser oleh JKT48Poster Promosi Konser JKT48 Sparkling Concert Tour di Malang oleh InsbreakLokasiIndonesiaMulai29 September 2013 (2013-09-29)Putaran6PenampilanBanjarmasin Batam Medan Bandung Malang PadangSitus webWebsite Resmi JKT48Kronologi konser JKT48 Perkenalkan, Nama Kami JKT48 (2013) JKT48 Sparkling Concert Tour (2013) JKT48 Live in Concert, Mengarungi Samudra Nusantara Mengetuk Pintu Hatimu (2014 - 2015) JKT48 Sparkling Concert Tour merupakan konser...

 

Some of this article's listed sources may not be reliable. Please help improve this article by looking for better, more reliable sources. Unreliable citations may be challenged and removed. (March 2022) (Learn how and when to remove this message) Timeline of the war in Donbas201420152016201720182019202020212022 This is a timeline of the war in Donbas for the year 2020. January–March 10 January: The Ukrainian operational headquarters reported that pro-Russian forces had broken the ceasefire...

ヨハネス12世 第130代 ローマ教皇 教皇就任 955年12月16日教皇離任 964年5月14日先代 アガペトゥス2世次代 レオ8世個人情報出生 937年スポレート公国(中部イタリア)スポレート死去 964年5月14日 教皇領、ローマ原国籍 スポレート公国親 父アルベリーコ2世(スポレート公)、母アルダその他のヨハネステンプレートを表示 ヨハネス12世(Ioannes XII、937年 - 964年5月14日)は、ロ...

 

المتحف الوطني بدمشق إحداثيات 33°30′45″N 36°17′24″E / 33.512572°N 36.290044°E / 33.512572; 36.290044 معلومات عامة الموقع دمشق  القرية أو المدينة دمشق الدولة سوريا سنة التأسيس 1919  تاريخ الافتتاح الرسمي 1936 معلومات أخرى الموقع الإلكتروني الموقع الرسمي  تعديل مصدري - تعديل   الم...

 

Portal Artikel ini adalah bagian dari ProyekWiki Anime dan Manga, yang bertujuan untuk melengkapi dan mengembangkan artikel bertemakan anime dan manga di Wikipedia. Bila Anda tertarik, Anda dapat menyunting artikel ini dan/atau mengunjungi halaman proyek ini. Artikel ini telah dinilai oleh ProyekWiki Anime dan Manga sebagai rintisan bertopik anime dan manga.

1908 U.S. law that protects and compensates railroaders injured on the job Part of a series onRail transport History Company types Infrastructure Management Rail yard Railway station list Railway track Maintenance Track gauge Variable gauge Gauge conversion Dual gauge Service and rolling stock Operating Locomotives Steam locomotives Trains Railroad cars Railway couplings Couplers by country Coupler conversion Dual coupling Wheelset Bogie (truck) Passenger train Commuter rail Regional rail Int...

 

Main Australian public television broadcaster This article is about the Australian public television service. For the main channel of this network, see ABC TV (Australian TV channel). For the United States' network, see American Broadcasting Company. For other uses, see ABC Television (disambiguation). Parts of this article (those related to The history section) need to be updated. The reason given is: Needs information from the 2020s, about what changes happened to the ABC's channels. Please...

 

Battle of the Malayan Campaign in World War II Battle off EndauPart of the Battle of MalayaHMAS Vampire, c. 1940, seen here before the application of wartime camouflageDate26–27 January 1942Locationoff Endau, MalayaResult Japanese victoryBelligerents  Japan  United Kingdom AustraliaCommanders and leaders Shintarō Hashimoto William MoranUnits involved Naval: 1st Escort UnitAir: 1st Air Squadron11th Air Squadron Naval: Royal Navy Royal Australian NavyAir:No. 36 Squadron R...

2023 film directed by Paul King For the soundtrack, see Wonka (soundtrack). WonkaTheatrical release posterDirected byPaul KingScreenplay by Simon Farnaby Paul King Story byPaul KingBased onCharactersby Roald DahlProduced by David Heyman Alexandra Derbyshire Luke Kelly Starring Timothée Chalamet Calah Lane Keegan-Michael Key Paterson Joseph Matt Lucas Mathew Baynton Sally Hawkins Rowan Atkinson Jim Carter Olivia Colman Hugh Grant CinematographyChung Chung-hoonEdited byMark EversonMusic by Job...

 

This article relies excessively on references to primary sources. Please improve this article by adding secondary or tertiary sources. Find sources: Lovell v. City of Griffin – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (August 2019) (Learn how and when to remove this message) 1938 United States Supreme Court caseLovell v. City of GriffinSupreme Court of the United StatesArgued February 4, 1938Decided March 28, 1938Full case nameAlma Lovell v. City o...