Izengoiti bataio eta familia izenen ordez erabiltzen den izena da.[1] Izenaren aldean egon daiteke edo izena ordezka dezake, edozein arrazoirengatik jatorrizko izena anonimatuan mantentzeko. Ez dira gutxi literaturaren munduan, esate baterako, benetako izena ezkutatu eta beren obrak izengoiti batez sinatu dituztenak, Bernardo Atxaga kasu.
InternetenIP helbidearen ordez nicknameanglizismoa (nick laburtua) erabiltzen da. Kiroletan oso ohikoak dira, norbaiten ezaugarri fisikoak adierazteko edo: adibidez, Diego Armando Maradona futbolariak el pibe de oro ("urrezko mutikoa") izengoitia zuen.
Borroka armatuan ere erabiltzen dira, jatorrizko izena ezkutatzeko: nom de guerregalizismoaz ezagutzen dira. Adibidez, Marcos komandanteordeak darabil.