Medikuntzagaixotasunak ezagutu, hauen prebentzioa kudeatu eta pertsonak sendatzea helburu duen praxi[1] eta zientziari[2] deritzo. Medikuntzak hainbat jardute hartzen ditu barne, osasuna mantentzeko asmoarekin eritasunak zainduz eta sendatuz.[3] Medikuntza garaikideak zientzia eta ikerkuntza biomedikoak, genetika eta teknologia medikoa erabiltzen ditu lesioak eta eritasunak diagnostikatu, tratatu eta saihesteko; sendagaiez eta kirurgiaz baliatzen da, eta baita terapiaz ere,[4] hala nola psikoterapia, oholtxoak, osasun-produktuak eta erradioterapia.
Mesopotamian jakituria farmakologiko zabala eta Egipton momifikatzeko teknika aurreratuak ezagutzen zituzten eta Tell-Amarnan aurkituriko papiroetan ikus daitekeen bezala Antzinako Egipto anatomia eta gaixotasunen prebentziori buruzko ezagupen zabalak zituzten. Egipton sortu ziren lehen mediku eskolak eta bertan hasi zen medikuntza sineskerietatik aldentzen. Greziar eta Erromatar medikuak Egiptoarren medikuntzan oinarritu ziren beren idatziak egiteko.
Txinako medikuntza ying eta yang printzipioetan oinarritzen zen; akupuntura, fitoterapia, eta abarren bidezko medikuntza naturala eta prebentzioa sustatu zituen.
GrezianHipokrates nabarmendu zen; bere metodoak erromatarren garaia arte iraun zuen, eta Galenok jarraibidea eman zion arrazoiketa klinikoa eta diagnosiaren metodikotasuna bultzatuz.
Erdi Aroan Greziako doktrinak berreskuratu ziren medikuntza arabiarraren bitartez; eduki zientifikoari zegokionez, Elizak bere kontrolpean hartu zuen.
Pizkundeak ezagutza anatomiko eta esperimentalaren hasiera ekarri zuen. Vesaliok disekzioak ikertuz obra itzela paratu zuen, Parék egungo kirurgiaren zimentarriak ezarri zituen eta Harveykodol-zirkulazioa aurkitu zuen, eta honen ondotik aurkikuntza-segida nabarmena gertatu zen.
XX. mendearen lehen erdiaren ezaugarri nagusia fisika, kimika eta biologiaren teknika eta metodoak gero eta gehiago erabiltzea izan zen; ondorioz, batetik ikerketa-, diagnosi- eta tratamendu-bideak ugaritu ziren, eta, bestetik, espezialitate bakoitza bere esparrua mugatuz joan zen.
Antzinaroa
Munduan ezagutzen diren lehen testu medikoak gaur egungo Siriako Ebla hiri zaharrean aurkitu ziren eta K.a. 2500. urtekoak dira.[5][6]
Egipton, Imhotep (K.a. XXVII. mendea) bere izenaz ezagutzen den lehen medikua da historian. Egiptoko testu medikorik zaharrena K.a. 2000. urte inguruko Kahun-eko Papiro Ginekologikoa da, gaixotasun ginekologikoak deskribatzen dituena. Edwin Smith Papiroa, K.a. 1600ekoa, kirurgian lan goiztiarra da, eta Ebers Papiroa, K.a. 1500ekoa, medikuntzari buruzko testuliburu baten antzekoa da.[7]
Txinan, txinerazko medikuntzaren ebidentzia arkeologikoak Brontze ArokoShang dinastiakoak dira, fitoterapiarako hazietan eta ustez kirurgiarako erabiltzen diren tresnetan oinarrituta.[8]Huangdi Neijing, medikuntza txinatarraren gurasoa, K. a. II. mendetik aurrera idatzitako eta III. mendean bildutako testu medikoa da.[9]
Ospitaleen lehen erregistroak Mihintale-n daude, Sri Lankan, pazienteentzako tratamendu medikoak egiteko instalazioak egon izanaren frogak aurkitu baitira.[10]
Grezian, Hipokrates medikuak, "medikuntza modernoaren aitak",[11][12] medikuntzaren ikuspegi arrazional baten oinarriak ezarri zituen. Hipokratesek medikuentzako zin hipokratikoa aurkeztu zuen, gaur egun ere garrantzitsua eta indarrean dagoena, eta lehenengoa izan zen gaixotasunak akutu, kroniko, endemiko eta epidemiko gisa kategorizatzen, "larriagotzea, birgaixotzea, erresoluzioa, krisia, paroxismoa, gailurra eta susperraldia" bezalako terminoak erabiliz.[13][14]
Klasikoen artean Galeno eta Hipokrates ezinbestekoak ditugu, antzinako garaietatik medikuntza landu zutenak eta gaur egun ere erreferentziazkoak direnak oinarrizko kontzeptu batzuetan.
↑(Ingelesez)Firth, John. (2020). «Science in medicine: when, how, and what» Oxford Textbook of Medicine. Oxford: Oxford University Press ISBN978-0-19-874669-0..