Doministikua edo usinabiriketako haizea sudurretik eta ahotik indarrez kanporatzeko erreflexu-ekintza bat da, diafragmaren eta saihets tarteko giharren bat bateko mugimenduak eraginda, sudurreko mukosen narritadura edo mukosetan beraietan kanpoko objektu baten ukipena dela-eta.
Izena
Doministiku izena latinezkoDominus tecum esapidetik dator (euskarazJauna zurekin), doministiku egitean hori esaten baitzitzaion usinlariari[1].