Narritadura[1] gorputzaren hantura edo erreakzio mingarri bat da, batez ere agente kimikoei edo beste estimulu batzuei (adibidez, beroa edo argi ultramorea) alergiaren batek eragindakoa. Gorputzeko hainbat ataletan narritadura izan daiteke: begietan, sudurrean, hesteetan, azalean, etab.
Batez ere gorritasuna agertzen da, eta, askotan, baita azkura ere. Narritadura gastrikoaren kasuan, sintomak bihotzerrea, mina, goragalea eta okak dira, besteak beste.