Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publikoa da, 1980an sortua eta hiru kanpusetan banatua, erkidegoko hirulurralde historikoetan: Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa. Bilboko Unibertsitatearen oinordeko, hasieran, hurrengo fakultateek osatzen zuten unibertsitatea: Sarrikoko Zientzia Ekonomiko eta Enpresarialen fakultatea (1955), Medikuntzako fakultatea (1968) eta Zientzia fakultatea (1968). Hiru fakultate horiei, Hezkuntzaren Lege Orokorrarekin, Eskola Nautikoa (1739), Bilboko Enpresa-ikasketen Eskola Unibertsitarioa (1818) eta Ingeniarien Eskola Teknikoak (1897) gehitu zitzaizkien, gaur egun EHUko fakultate kopurura iristeraino (hogei bat).[1]
Bizkaian, Eskola Nautikoak, 1511n Merkataritza-Kontsulatuaren babespean sortua, 1784an aintzatespen ofiziala lortu zuen. 1800ean, Merkataritza Eskolaren proiektuari hasiera eman zitzaion, aktiboa bihurtu zena 1818rako.
Nafarroako Diputazioari dagokionez, 1866an euskal-nafar Unibertsitate bat sortzeko proposamena aurkeztu zuten, EAEko Diputazioei unibertsitate ofizial bakarra sortzeko eskaera eginez, baina ez zuen aurrera segitu. Unibertsitateen batzea, maila nazionalean porrot egin ostean eta bi urtetako tira-biren ostean, batze hori lurralde historikoen mailan egiten saiatu zen.
Bestalde, Bilbon, 1883an sorturiko Irakaskuntza Katoliko zeritzon sozietate anonimoa, hamahiru bizkaitarrek sortua, Goi-Hezkuntzako Zentro bat Bilbon eraikitzeko helburuarekin eta aita Manuel Isasi-k iradokita, bestelako etorkizun bat izan zuen. Izan ere, zentro horretako irakasketa 1886an hasi eta gaur egungo Deustuko Unibertsitatea izatera iritsi arte dirauen egitasmoa da.
Goiburu horrekin, Eusko Ikaskuntzak mugimendu garrantzitsua bultzatu zuen 1918 eta 1923. urteen artean, Euskal Unibertsitate horren estatutuak idazten, herrialdea mobilizatzen eta Madrilekosenatarien ekintzak sustatzen. Hala, 1923an, "unibertsitate-arazoa"ri aurre egiteko ebazpena Diputazioei zein Gobernuari aurkeztu zitzaien. Primo de Riveraren diktadurak mugimendua isilarazi bazuen ere, 1931nBilboko Udalak Euskal Unibertsitatearen Aldeko Batzar handi bat antolatu zuenean, mugimendua erabat berpiztu zen.
Euzko Ikasle Batza1932anjeltzaleen ekimenez sortutako euskal Ikasleen federazioa izan zen. Garai hartan ez zegoen euskarazko unibertsitaterik eta erdaraz ere oso aukera gutxi zegoen Euskal Herrian unibertsitate mailako ikasketak egiteko. Gehienek Bartzelona, Madril, Valladolid, Salamanca, Zaragoza, Bordele edo Parisera joan behar izaten zuten.[5][6] 1932an, Gipuzkoa, Bartzelona, Bizkaia, Madril, Valladolid eta Zaragozako ikasle-elkarteen ordezkariek osatu zuten Euzko ikasle Batzaren zuzendaritza. Urte bereko abuztuaren 7an Euskal Ikasleen I. Biltzarra antolatu zuen, Bergaran. [5]
Garai horretan, egungo EAEa osatzen duten hiru probintziak Valladolideko Unibertsitatearen Barrutiaren zati kontsideratzen ziren. Hala, 1955eko Zientzia Ekonomiko eta Komertzialen fakultatearen sorreraraino (Bilbon), antzinako Komertzio-Eskolaren oinordeko, ez zen Euskal Unibertsitatearen aldarrikapena berriro ere berpiztu, bereziki Bizkaia inguruan.
1963-1980
Ekainaren 6ko5/1968 Lege Dekretua, unibertsitate-birmoldaketarako premiazko neurrien ingurukoa, hirietan agertzen hasia zen hezkuntza-eskaerei erantzuteko modu bat izan zen, bai eta hezkuntzaren masifikazioari erantzuteko modua ere. Testuinguru horretan, 1970eanHezkuntzaren Lege Orokorra onetsiko da, Bartzelonan, Bilbon zein Madrilen unibertsitate berriak sortzeko aukera eman zuen.[7]Bilboko Unibertsitatearen hasierako urteetan Ekonomia eta Zientzia zein Medikuntza fakultatea hasi zen, betiere oraindik berezko barrutirik gabe eta Juan Etxebarria Gangoiti lehen errektorea izanik.
Hezkuntzaren Lege Orokorraren bitartez, 1972an, lehen aditu-eskolak sortuko dira, bai eta unibertsitate bakoitza bere lurraldeko barruti propioa eskuratzeko ere. Hala, garai hartan sorturiko Arte Ederretako Goi Eskola, adibidez, Bilboko Unibertsitatera esleitua izango da, bai eta jada aipaturiko Ingeniarien Eskola ere.
Euskal Herrikojendarte zibilak, garai hartako Euskal Unibertsitateak berezkoak zituen mugatzeez nazkaturik eta kontuan harturik 1918ko, 1922ko eta 1936ko gatazkek 60ko hamarkadan zehar Euskal Unibertsitatearen defentsaren aldeko mugimendu garrantzitsu bat sortu zuten, Eduardo TxillidarenEman ta zabal zazu goiburupean. Gaur egun, goiburu horixe du EHUk, horregatik. Mugimendu haren energiaren ondorioz, Euskal Unibertsitate sortu berrira izen handiko edota diru-sarrera handiko ikasleak barneratzen hasi ziren. Dena den, 1977 arte ez zen EAE osoko barruti bakar bat osatu, Bilboko Unibertsitatea Arabako eta Gipuzkoako bestelako zentro unibertsitarioekin barruti bakarra osatu arte, alegia.
Egun hartatik aurrera, EHUren garapenak Espainiako unibertsitate gorenetarikoa izatera iristea ahalbidetu dio, bai titulazio-kopuruaren zein ikasle-kopuruaren aldetik.
HiTZ zentroa, Hizkuntza Teknologiko Euskal Zentroa
ILCLI, Institute for Logic, Cognition, Language, and Information
Udako kurtsoak
Euskal Herriko Unibertsitateak 1981etik aurrera udako kurtsoak eskaintzen ditu, DonostiakoMiramar Jauregian. Kurtso horietan, hitzaldi, ikastaro eta ikastordu magistralen bidez jakintza-esparru anitz jorratzen dira. Udako ikastaro horien ospeak urtero gora egiten du. 2006ko edizioan (XXV. urteurrenarekin bat egin zuena), adibidez, Noam Chomsky izan zen hizlarietako bat.
Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak
Bilboko Unibertsitate Autonomoko errektoreak (1968-1980)
Hasieratik ikasle mugimendu bizia sortu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Euskal Herriko gatazkako borrokekin estu loturik hasiera batean. Euskararen aldeko aldarrikapena izan zen nagusi hastapenetan. 1988an Ikasle Abertzaleak ikasle erakundea sortu zen, ezker abertzalearen inguruan kokatua, gerotztik presentzia etengabea izan duena. Bereziki, euskararen alde, ikasle presoen alde, irakasle espainolisten aurka, unibertsitateko agintarien nagusikeriaren aurka, errepresioaren aurka aritu da. Gerora beste erakunde batzuk sortu dira: Lurgorri (abertzale moderatua, EAJren ingurukoa) eta Eraldatu (komunista).
Mugimendu feminista bizia ere badago. Neska Borrokalariak taldeak sexu-jazarpenaren eta bazterkeriaren aurka borrokatzen du eta mobilizazio ugari egin ditu kanpusetan, irakasle batzuek egindako jazarpen sexuala eta jarrera sexista gaitzetsiz.
Euskal Herriko Unibertsitateak ematen dituen sariak