Ramón Martín Mateo (Valladolid, 1928ko abuztuaren 31- Alacant, 2014ko maiatzaren 22a) espainiar legelari eta unibertsitateko irakaslea izan zen. Tokiko eta ingurumen zuzenbideetan aditua, Bilboko Ekonomi Zientzietako Fakultateko katedraduna izan zen eta baita Bilboko Unibertsitatearen laugarren eta azken errektorea ere.