Rodrigo Mercado Zuatzola (Oñati, c. 1460 - Valladolid, 1548ko urtarrilaren 29a) Erromatar Eliza Katolikoko apezpikua izan zen.
Bizitza
Huescako eta Salamancako unibertsitateetan egin zituen Erlijioko eta Zuzenbideko ikasketak. Zamorako kalonje eta Mallorca, Sigüenza eta Avilako apezpiku izan zen. Politikan ere aritu zen, eta eragin handia izan zuen Fernando Katolikoaren erabakietan. Gerora, ospe handia izan zuen Oñatiko Unibertsitatea sortu zuen 1540. urtean.
Erreferentziak