Joaquín Chapaprieta y Torregrosa (Torrevieja, Alacant, 1871ko urriaren 26a - Madril 1951ko urriaren 14a) espainiar abokatu eta politikaria izan zen.
Entzute handiko abokatua zen. Sagastaren Alderdi Liberalean sartu zen politikan. XX. mendeko lehen herenean politikari ospetsu eta garrantzitsua izan zen. 1933 eta 1935 artean hainbat kargu bete zituen eta 1935ean gobernuburu izendatu zuten. Urte berean kargua utzi zuen. Gerra Zibila hastean politika guztiz utzi zuen.