Olga Preobrajenska, jaiotza-izenaz Olga Iosifovna Preobrazhenskaia (San Petersburgo, Errusia, 1871ko otsailaren 2agreg./urtarrilaren 21ajul. - Saint-Mandé, Paristik hurbil, Frantzia, 1962ko abenduaren 27a), errusiar dantzaria izan zen, Frantzian herritartua.
Biografia
San Petersburgoko Inperioko Eskolan egin zituen ikasketak. 25 urtez egin zuen dantza Mariinsky (egungo Kirov) Antzerki taldearekin, Antzoki Inperialean eta atzerriko antzezlekurik garrantzitsuenetan. San Petersburgoko ballet-eskolan irakasle izan ondoren, Parisen hartu zuen bizilekua (1924), eta dantza-eskola bat zabaldu zuen han.
Ballet klasikoko interpretaririk handienetakoa izan zen, bereziki M. Petiparen koreografia nagusietan.
Erreferentziak