Marcel Proust

Marcel Proust

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakValentin Louis Georges Eugène Marcel Proust
JaiotzaParisko 16. barrutia1871ko uztailaren 10a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParisko 16. barrutia1922ko azaroaren 18a (51 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Marcel Proust's tomb (en) Itzuli
Heriotza modua: pneumonia
Familia
AitaAdrien Proust
AmaJeanne-Clémence Proust
Ezkontidea(k)ezkongabea
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaÉcole Libre des Sciences Politiques (en) Itzuli
Parisko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, saiakeragilea, idazlea, literatura-kritikaria, poeta eta prosalaria
Lantokia(k)Paris eta Dordrecht
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoaeleberri sekuentzia
saiakera
Pastitxea

IMDB: nm0698969 IBDB: 79602
Facebook: MarcelProustAuthor Musicbrainz: 90c1a0cf-6822-46c7-8bc6-5a158e8a0d13 Discogs: 1371481 Find a Grave: 841 Edit the value on Wikidata

Valentin Louis Georges Eugène Marcel ProustMarcel Proust izen-deiturez ezagunagoa— (Paris, Frantzia, 1871ko uztailaren 10a1922ko azaroaren 18a) frantsesezko idazlea izan zen, zazpi eleberriz osatutako À la recherche du temps perdu (Denbora galduaren bila) sailaren egilea, XX. mendeko lanik nagusietarikoa. Bigarren zatiarekin Goncourt Saria irabazi zuen 1919an.

Biografia

Marcel Proust Auteuilen jaio zen, 1871ko uztailaren 10ean. Aita Adrien medikua zuen, eta ama, Jeanne Weil, familia judu aberats batean hazia. Bederatzi urte zituela, asma eraso gogorra izan zuen, eta harrezkero gaixotasunak ez zion bakerik eman bizitza osoan. Condorcet Lizeoan oinarrizko ikasketak egin zituen denboran (1882-1889) eskola aldizkarietan idatzi zuen eta sariak irabazi zituen frantses erretorikan eta filosofia gaietako mintzaldietan.

Gero urtebeteko soldadutza egin zuen Orleansen (1889-1990), eta soldadutzaren ondoren, goi mailako ikasketak egin zituen Politika Zientzietako Eskolan, eta zuzenbideko eta literaturako lizentziak lortu zituen, 1893. eta 1895. urteetan, hurrenez hurren.

Prousten ama eskandalizatu zuen argazkia: Marcel Proust (eserita), Robert de Flers (ezkerrean) eta Lucien Daudet (eskuinean; Prousten maitaleetako bat izan zen), 1894 inguruan.

Gaztaroko urte horietan eragin handia izan zuten haren pentsamoldean Henri Bergson eta Paul Desjardins filosofoek eta Albert Sorel historialariak. Bien bitartean, goi mailako gizarteko salonetako giroa ezagutu zuen. 1896an Le Banquet eta La Revue Blanche aldizkarietan argitaratu zizkioten istorio laburren bilduma bat kaleratu zuen: Les Plaisirs et les Jours (Plazerak eta egunak).

1895etik 1899ra, Jean Santetuil eleberri autobiografikoa idatzi zuen, bere edozertarako gaitasunak agerian utzi zituena. Gero, osasun makalaldi batek eta Frantzia guztia bi taldetan banatu zuen Dreyfus aferan (1897-1899) parte hartzeak goi mailako gizarteko girotik urrunarazi zuten pixkana.

Proustek Dreyfusen alde egin zuen, gizartetik baztertua izateko arriskuarekin. Egia esatera, ez zuten baztertu, baina gertaera hark gizarte aristokratikoarekiko lilura galarazi zion, handik aurrera bere eleberrietan islatuta geratu den bezala. 1899an John Ruskinen arte kritikaren ezagutzak hartaraturik, bertan behera utzi zuen jean Santeuil eleberria, eta errebelazio berri baten bila murgildu zen izadiaren edertasunean eta arte gotikoan. Bilatze horretan Venezian izan zen (1900) eta Ruskinen lanak itzuli zituen.

1903an aita hil zitzaion, eta 1905ean, ama.

Guztiz atsekabeturik eta bakarrik geratu zen, baina beregain bizitzeko moduan eta libre bere eleberri handiari ekiteko. Zenbait bertsio prestatu bitartean (1905-1906 urteetan aurrena eta 1907-1908 bitartean gero), bere idazle kutunenei buruzko parodia sail bat idatzi zuen, L'Affaire Lemoine, eta Le Figaro egunkarian argitaratu zuen. Orduan, artean ez zuen filosofia oinarria ezarri nahirik bere lanari, saiakera lan bat idatzi zuen, Contre Sainte-Beuve: oso gogor erasotzen zien Frantziako literatur kritikariei literatura jende ikasiaren denbora pasa gisa hartzen zutelako.

Lan horretan azaldu zuen artistak ahalegina egin behar zuela oharkabeko memoriaren azpiko mundutik azalera ateratzeko errealitate betierekoa, ohituraren ohituraz ez baitugu ikusi ere egiten. 1909ko urtarrilean, tea hartzen ari zela, tean bustitzen ari zen gailetaren ahogozoak bere haurtzaroko oroitzapen bat ekarri zion gogora oharkabean, eta oroitzapen horrek eraginda, behin obraren egitura tankeratu ondoren, uztailean Denbora galduaren bila idazten hasi zen. Proust homosexuala zen, ezkutuan,[1] eta, obra horren barruan, Charlusko baroiari dagozkion pasarteekin, homosexualtasunaren azalpen ageriko eta luzea egin zuten Europako lehen eleberrigileetako bat izan zen. 1912ko irailean bukatu zuen lehenengo liburua, baina ez zuen berehala argitaratu, atzera bota baitzioten, bai Fasquelle eta Ollendorff argitaratzaileek bai Andre Gide idazlea zuzendari zuen La Nouvelle Revue Française aldizkariak. Azkenik, 1913ko azaroan, argitaratzaile gazte batek, Bernard Grassetek, argitaratu zion, gastu guztiak berak bere poltsikotik ordaindu behar izan bazituen ere. Proustek beste bi liburu gehiago bakarrik egiteko asmoa zuen; hala ere, haren idazkari Alfred Agostinelliren heriotzak («horixe da amaren ondoren gehien maite dudan pertsona»; hegazkin istripu batean hil zen) eta Lehen Mundu Gerra pizteak eragin zuten etenaren ondoren, beste sei idatzi zituen.

Marcel Prousten hilobia, Père Lachaise hilerrian (Paris).

Izan ere, gerra bitartean, lehenengo eleberritik geratu zitzaizkion hondarrak hartu eta bigarrena idazteari ekin zion, zeukan materiala elementu errealistaz eta satirikoz hornituz, sentimenetan sakonduz eta haren egitura aberastuz, eta uste baino hiru aldiz handiagoa atera zitzaion lana. 1914an, Gide damutuaren ekimenez, La Nouvelle Revue Françaisek argitaratzeko eskaintza egin zion, baina oraingoan berak baztertu zuen eskaintza. Hala ere, noizbait, ados jarri ziren bi aldeak, eta 1919ko ekainean argitara eman zen À l'ombre des jeunes filles en fleur («Neska gazte loratuen itzalpean»). 1919ko abenduan, Leon Daudet kazetari eta idazlearen gomendioz, Goncourt Akademiaren literatur sari ospetsua eman zioten, eta bat-batean mundu osora zabaldu zen haren izena eta ospea. Hurrengo hiru urteen barruan bere obra handiaren beste bi liburu argitaratu ziren —Le Côté de Guermantes («Guermantes-ko aldea», 1920-1921) eta Sodome et Gomorrhe («Sodoma eta Gomorra», 1921-1922)—, eta, hil ondoren, azken zuzenketak egiteko gutxi falta zutela, gainerako hirurak: La Prisonnière («Gatibua», 1923), Albertine disparue («Albertina desagertua», 1925) eta Le Temps retrouvé («Denbora berreskuratua», 1927).

Marcel Proust 1922ko azaroaren 18an hil zen, biriketako gaitzaz, Parisen.

Denbora galduaren bila

Prousten Denbora galduaren bilaren eskuizkribua

Denbora galduaren bila ez da eleberri ziklo bat, garai hartan egin ohi ziren horietakoak bezala, eleberri bat eta bakarra baizik. Eleberri zirkularra da, nolabait esateko: eleberri bat idatzi nahi duen eta gaitasun ezagatik edo nagikeriagatik egitekoa gerotik gerora luzatzen duen gizon baten haurtzaroa, nerabezaroa, gaztaroa eta lehen helduaroaren narrazioa. Eleberriko azken liburuaren bukaeran, oharkabeko memoriaren agerpenez, gizon hura konturatzen da ordua dela idazten hasteko liburua, irakurtzen bukatzen ari garen eleberri horixe, noski. Badago obra honetan beste berezitasun aipagarri bat: sekula ez dugu jakingo protagonistaren izena, ez adina, ez itxura fisikoa. Lehenengo pertsonan hitz egiten du eta bere kontzientziaren zirrikituetatik iragazten du eleberriak ematen duen informazioa.

Handia da «ni» izengabe hori Marcel Proustekin lotzeko tentazioa, eta kritikariek ere zail izaten dute eleberri hau biografia mozorrotutzat ez hartzeko. Izan ere, Prousten eleberriaren eta bizitza errealaren arteko harremanak konplexu samarrak dira.

Baina Proustek berak bere lana fikziozko obratzat har zedin nahi zuen.

Fikzioan, narratzailea, oharkabeko memoriarekin zerikusia duten zenbait esperientziaren ondoren, konturatzen da ordua dela idazten hasteko. Oharkabeko memoria hori da eleberriaren alderdi ezagunenetako bat.

Usaimenaren, ukimenaren, dastamenaren bidez azaleratzen da —tean bustitako madalena ospetsua—, pertsona denboraren joanetik bereizteko gaitasuna baitute zentzumenok . Narratzaileak gisa horretako esperientziak dituen lehenengo aldian ez daki haiek ongi interpretatzen, ez daki zer esan nahi duen madalena jateak edo ikuspuntua aldatu ahala itxuraz aldatuz doazen kanpandorre batzuk ikusteak sortzen dioten poz horrek. Azkenean ohartzen da, une berezi horietan azaltzen den «ni» sakon hori dela, hain zuzen, idazten hasteko aukera ematen diona.

Denbora galduaren bila, bestalde, ikasketa eleberri bikaina da, protagonistaren lilurak eta deslilurak kontatzen dituena, bi ziklo handitan egituratuta: munduzaletasunaren zikloa, batetik, eta maitasunarena, bestetik. Munduzaletasuna, edo esnobismoa, XIX. mendeko eleberrigintzan gehien erabili zen gaietako bat da. Denbora galduaren bilan, esnob asko agertzen da, bai burgesen artean bai nobleen artean, gizarte eskalan gora egiteko irrikaz erreak. Narratzaileak erdeinuz hartzen ditu esnoben pairamenak, baina berak ere beste esnobismo bat pairatzen du: markesak eta dukesak ezagutu nahi ditu kosta ahala kosta.Burgesia

Maitasunaren deslilura, berriz, askoz mingotsagoa da, munduzaletasunaren deslilurak baino «ni» sakonago bati erasaten baitio.

Bere eleberrian, Proustek oso era berezian tratatzen du maitasuna, eta jeloskortasunarekin lotua agertzen du beti. Maitasuna, eleberrian agertzen den amodio sexual obsesibo hori, jeloskortasunez, espioitzaz, maitatuaren jabe egiteko irrikaz, mesfidantzaz eta sufrimenduz dago egina.

Maitasuna, jeloskortasuna, bihozmina eta gainerako sentimendu sakon guztien gorabeherak eta agertze eta desagertzeak azaltzeko, Proustek oso metafora adierazkorra erabiltzen du: pertsonek dituzten «ni» desberdinez hitz egiten du, eta elkarren gainka, ondoan edo aurka jartzen ditu.

Prousten ikusmolde psikologiko hori, eleberriko pertsonaiak ezaugarritzeko oso erabilgarria izateaz gainera, haren pentsamoldearen alderdi modernoetako bat da. Beste alderdi batzuetan, berriz, Denbora galduaren bila XIX. mendeko eleberrigintza tradizioaren ondorengoa da, dudarik gabe.

Nobelaren oinarrizko gaietako bat, inbidia soziala, Frantziako XIX. mendeko narraziogintzaren gai nagusietako bat baita.

Prousten meritu handiena, baina, liburuaren alderdi tradizional bat da segur aski: pertsonaiak sortzea. Proust horretan Balzac bera edo XIX. mendeko eleberrigile hoberenak bezain oparoa da. Denbora galduaren bilan pertsonaia asko dago, batzuk bigarren mailakoak, giza dekoratu moduko bat eratzeko-edo jarriak, eta beste batzuk, bikaintasunez landuak. Egiteko horretan Proustek perfekzioraino eraman zuen beste eleberrigile batzuk ere lehenago erabilitako prozedura bat: idiolektoak sortzea pertsonaia bakoitzarentzat, hau da, hitz egiteko modu bereziak. Idazlearen hizkuntza jeinua hain da handia, ezen pertsonaia bakoitzak ahoskera berezi bat baitu eta lexiko jakin bat erabiltzen baitu. Pertsonaia batzuetan, gainera, hizketa moldearen bilakaera ere ikus daiteke. Francoise mirabea, adibidez, alabaren eraginez bere herriko mintzairaren bat-batekotasun zoragarria galduz doa eta Parisko modernismoez kutsatzen da. Pertsonaien sorrerari dagokionez, aipagarria da, baita ere, denbora igaro ahala haiengan gertatzen diren aldaketak.

Eleberriko gertakizunak denbora bitarte luze bat hartzen du, eta garbi asko ikus daiteke nola aldatzen diren, hitz egiteko moduaz gainera, pertsonaien itxura fisikoa eta pentsatzeko modua ere. Hala beraz, egia da denbora dela eleberriaren protagonista nagusietako bat. Horregatik guztiagatik eta beste gauza askorengatik, eleberri hau gure kultura tradizioaren literatur lan handienetako bat da, dudarik gabe.

Proust euskaraz

Denbora galduaren bila eleberriko lehen liburua, Du côté de chez Swann, Joxe Austin Arrieta Ugartetxea itzultzaileak euskaratuta dago, Swann-enetik izenburupean, Literatura Unibertsala bilduman (Alberdania-Elkar argitaletxeak, 2010).

Bestalde, Jean-Baptiste Orpustan euskalariak ere euskaratuta dauka Du côté de chez Swann, baina beste itzulpen batekin: Aro galduaren bila. [2]Eleberriko liburu hauek euskaratuta dauzka:

  • Zuanen etxe aldean (Du côté de chez Swann)
  • Guermantes-ko aldea (Le côté de Guermantes)
  • Iheslea (La fugitive)

Lanak

  • Les Plaisirs et les Jours (1896) ;
  • La Bible d'Amiens, (1904);
  • « La Mort des cathédrales », Le Figaroko artikulua,(1904)
  • Sésame et les lys, (1906);
  • À la recherche du temps perdu
    • Du côté de chez Swann (1913);
      • 1. zatia: Combray
      • 2. zatia: Un amour de Swann
      • 3. zatia: Nom de pays : le nom
    • À l'ombre des jeunes filles en fleurs (1919);
    • Le côté de Guermantes (1921-1922);
    • Sodome et Gomorrhe I eta II (1922-1923);
    • La prisonnière (hil ondoren, 1925) chez NRF;
    • Albertine disparue (hil ondoren, 1927)
    • Le Temps retrouvé (hil ondoren, 1927);
  • Pastiches et Mélanges (1919);
  • Chroniques (1927) ;
  • Jean Santeuil (hil ondoren, 1952);
  • Contre Sainte-Beuve (hil ondoren, 1954).

Erreferentziak

  1. Edmund WHITE (1999): Marcel Proust: A Life, 46. orrialdea.
  2. «III. Traductions litteraires» www.tipirena.net (Noiz kontsultatua: 2017-01-03).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Read other articles:

Endi SupardiKomandan Korps Marinir ke-26, Mayor Jenderal (Mar) Endi Supardi Komandan Korps Marinir ke-26PetahanaMulai menjabat 15 November 2023 PendahuluNur AlamsyahPenggantiPetahanaGubernur AALMasa jabatan31 Januari 2023 – 2 Oktober 2023 PendahuluDenih HendrataPenggantiSupardi Informasi pribadiLahir9 Juli 1968 (umur 55)Majalengka, Jawa BaratSuami/istriNy. Nana Endi SupardiAnak3Alma materAkademi Angkatan Laut (1990)Karier militerPihak IndonesiaDinas/cabang TNI Ang...

 

قرية ليتل فالي     الإحداثيات 42°14′58″N 78°47′59″W / 42.2494°N 78.7997°W / 42.2494; -78.7997  [1] تاريخ التأسيس 1870  تقسيم إداري  البلد الولايات المتحدة[2]  التقسيم الأعلى مقاطعة كاتاروغوس  عاصمة لـ مقاطعة كاتاروغوس  خصائص جغرافية  المساحة 2.59526 كيلومتر �...

 

Об экономическом термине см. Первородный грех (экономика). ХристианствоБиблия Ветхий Завет Новый Завет Евангелие Десять заповедей Нагорная проповедь Апокрифы Бог, Троица Бог Отец Иисус Христос Святой Дух История христианства Апостолы Хронология христианства Ран�...

Japanese baseball player Baseball player Kosuke Fukudome 福留 孝介Fukudome with the Hanshin Tigers in 2013OutfielderBorn: (1977-04-26) April 26, 1977 (age 46)Osaki, Soo District, Kagoshima, JapanBatted: LeftThrew: RightProfessional debutNPB: April 2, 1999, for the Chunichi DragonsMLB: March 31, 2008, for the Chicago CubsLast appearanceNPB: September 23, 2022, for the Chunichi DragonsMLB: June 3, 2012, for the Chicago White S...

 

Municipality in the centre of Portugal Municipality in Centro, PortugalGuardaMunicipalityView of Guarda, Cathedral, City hall, Church and Mercy Building, Statue of King Sancho I, Old arch FlagCoat of armsCoordinates: 40°32′N 7°20′W / 40.533°N 7.333°W / 40.533; -7.333Country PortugalRegionCentroIntermunic. comm.Beiras e Serra da EstrelaDistrictGuardaParishes43Government • PresidentSérgio CostaArea • Total712.10 km2 (274.94 ...

 

Historic site in Queensland, AustraliaJames Sangster MemorialJames Sangster Memorial, 2008LocationBrowns Park, Downs Street, North Ipswich, City of Ipswich, Queensland, AustraliaCoordinates27°36′19″S 152°45′40″E / 27.6053°S 152.7611°E / -27.6053; 152.7611Design period1870s–1890s (late 19th century)Built1898ArchitectC Wilson & CoArchitectural style(s)Gothic Queensland Heritage RegisterOfficial nameJames Sangster MemorialTypestate heritage (built)Desig...

This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: INA Defence Committee – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (October 2019) (Learn how and when to remove this template message) The INA Defence Committee, later the INA Defence and Relief Committee, was a committee established by the Indian National Con...

 

French film director Valérie GuignabodetValérie Guignabodet in 2009Born(1965-05-09)9 May 1965Paris, FranceDied23 February 2016(2016-02-23) (aged 50)Saint-Andiol, FranceEducationEmlyon Business SchoolOccupation(s)Director, screenwriterYears active2002–2016 Valérie Guignabodet (9 May 1965 – 23 February 2016) was a French film director and screenwriter.[1] She studied at Emlyon Business School,[2] and directed four films between 2002 and 2009, including Danse...

 

Cet article est une ébauche concernant une actrice américaine. Vous pouvez partager vos connaissances en l’améliorant (comment ?) selon les conventions filmographiques. Pour les articles homonymes, voir Panabaker. Danielle Panabaker Danielle Panabaker au Comic-Con de San Diego le 22 juillet 2017. Données clés Nom de naissance Danielle Nicole Panabaker Surnom Danielle Panabaker Naissance 19 septembre 1987 (36 ans)Augusta, Géorgie (États-Unis) Nationalité Américaine Profes...

Державний комітет телебачення і радіомовлення України (Держкомтелерадіо) Приміщення комітетуЗагальна інформаціяКраїна  УкраїнаДата створення 2003Керівне відомство Кабінет Міністрів УкраїниРічний бюджет 1 964 898 500 ₴[1]Голова Олег НаливайкоПідвідомчі ор...

 

Carthage (la) Archidioecesis Carthaginensis Informations générales Type de juridiction Siège titulaire Église Église catholique Création v. 50 Église La cathédrale Saint-Louis de Carthage est devenue un musée Direction actuelle Pape François Province ecclésiastique Province ecclésiastique de Carthage (d) Plus haute juridiction Saint-Siège Localisation Siège Carthage Pays Tunisie (en) Notice sur www.catholic-hierarchy.org modifier  Vestiges de la basilique dite de Saint-Cyp...

 

أداد نيراري الثالث معلومات شخصية تاريخ الميلاد القرن 9 ق.م تاريخ الوفاة -783 مواطنة آشور  الأولاد آشور دان الثالثآشور نيراري الخامسشلمنصر الرابعتغلث فلاسر الثالث  الأب شمشي أدد الخامس  الأم شامورامات  مناصب ملك آشور   في المنصب811 ق.م  – 783 ق.م  شمشي أدد الخام�...

Війна у В'єтнамі Холодна війна Зверху зліва за годинниковою стрілкою: морські піхотинці США під час Тетського наступу; — посадка американських солдатів у вертольоти, операція 'wahiawa', травень 1966 року; — спалювання базового табору повстанців НФВПВ, 1968; — вбиті циві...

 

هذا المقال جزء من سلسلة عنالطب البديل والعلوم الزائفة معلومات عامة طب بديل طب بيطري بديل الدجل (الخداع الطبي) تاريخ الطب البديل تاريخ الطب العلوم الزائفة مناهضة العلم شكوكية شكوكية علمية المركز القومي للطب البديل والتكميلي مصطلحات الطب البديل الطب التكميلي والعلم العلاج ...

 

Bandar Udara Interkontinental George BushHouston-IntercontinentalIATA: IAHICAO: KIAHFAA LID: IAHInformasiJenisPublikPemilikKota HoustonPengelolaHouston Airport SystemMelayaniHouston–Sugar Land–BaytownLokasiHouston, Texas, Amerika SerikatMaskapai penghubungUnited AirlinesKetinggian dpl30 mdplSitus webwww.fly2houston.comPetaFAA airport diagramIAHLokasi bandara di TexasLandasan pacu Arah Panjang Permukaan kaki m 15L/33R 12,001 3,658 Beton 15R/33L 9,999 3,048 Beton 9/27 10,000 3,048...

拉尼约Lagnieu 法國市镇 徽章拉尼约的位置 拉尼约显示法国的地图拉尼约显示安省的地图坐标:45°54′13″N 5°20′57″E / 45.9036°N 5.3492°E / 45.9036; 5.3492国家 法國大区 奥弗涅-罗讷-阿尔卑斯大区省 安省区贝莱区面积1 • 市镇27.25 平方公里(10.52 平方英里)人口(2021年)[1] • 市镇7,268人 • 密度267人/平方公里�...

 

Maurizio PugliesiNazionalità Italia Altezza190 cm Peso78 kg Calcio RuoloPreparatore dei portieri (ex portiere) Termine carriera1º luglio 2017 - giocatore CarrieraGiovanili  Pontedera Squadre di club1 1994-2000 Pontedera90 (-76)[1]2000-2001 Montevarchi3 (-2)2001 Pescara7 (-13)2001-2002→  Poggibonsi28 (-24)2002-2003→  Grosseto34 (-21)[2]2003-2004 Pescara9 (-15)2004-2010 Rimini85 (-88)[3]2010-2014 Pisa47 (-44)2014-20...

 

Kjeld Kirk Kristiansen Pemimpin ke-3 of The Lego GroupMasa jabatan13 Juni 1995(1995-06-13) (umur 47) – 2004PendahuluGodtfred Kirk ChristiansenPenggantiJorgen Vig Knudstorp Informasi pribadiLahir27 Desember 1947 (umur 76)Billund, DenmarkKebangsaanDenmarkHubunganAyah:Godtfred Kirk Christiansen Ibu:Edith Kirk Christiansen Kakek:Ole Kirk Christiansen Nenek:Kirstine Sørensen Paman: Johannes Christiansen Paman:Karl Georg Kirk Christiansen Paman:Gerhardt Kirk Christiansen Adik:...

Warner Music IndonesiaPerusahaan indukWarner Music GroupDidirikan1 Januari 1991 (sebagai Hemagita Tama Records)1 Januari 1996 (sebagai Warner Music Indonesia)StatusBeroperasiGenreBervariasiAsal negara IndonesiaLokasiGambir, Jakarta Pusat, JakartaSitus webwww.warnermusic.co.id Warner Music Indonesia (sebelumnya bernama Hemagita Tama Records) merupakan perusahaan rekaman yang berasal dari Jakarta, Indonesia. Perusahaan ini didirikan sejak 1 Januari 1991 di Jakarta dan dimiliki oleh Warner ...

 

Australian Aboriginal language KayardildRegionSouth Wellesley Islands, north west Queensland, AustraliaEthnicityKaiadilt, YanggalNative speakers8 (2016 census)[1]Language familyMacro-Pama–Nyungan? TangkicKayardildDialects Kayardild Yangkaal[2] Language codesISO 639-3Either:gyd – Kayardildnny – Yangkaal/Nyangga (two different languages)Glottologkaya1318AIATSIS[3]G35 Kayardild, G37 YangkaalELPKayardild Yangkaal[4]Kaya...