Sigismund Thalberg (Geneva, Suitza, 1812ko urtarrila – Posillipo, Italia, 1871ko apirilaren 27a) musikagilea eta XIX. mendeko pianojole ospetsuenetakoa izan zen. Hummel, Sechter, Kalkbrenner eta Moschelesen ikasle izan zen. Hamalau urte zituelarik Vienako aretoetan hasi zen jotzen. 1830. urtean Alemanian eta Ingalaterran eman zituen kontzertuak. 1836. urtean Parisen hartu zuen bizilekua, eta F. Liszt ezagutu zuen. Ameriketako Estatu Batuetan ere eman zituen kontzertuak. Thalbergek, XIX. mendeko pianista bikain gehienek bezala, bere lanak jotzen zituen. Bi opera, kantuak eta pianorako lan asko idatzi zituen.
Erreferentziak