Heinrich Engelhard Steinweg, Estatu Batuetan ezagunagoa Henry E. Steinway izenarekin (Wolfshagen, Brunswick-Lüneburg, Germaniako Erromatar Inperio Santua, gaur egun Alemania, 1797ko otsailaren 15a - New York, AEB, 1871ko otsailaren 7a) Alemanian jaiotako Estatu Batuetako piano-egilea izan zen.
Biografia
Hasieran biola- eta organo-egile izan zen, eta ondoren, bi piano-lantegi zabaldu zituen Seesenen eta Brunswiken.
Estatu Batuetara erbesteratu zen bere semeekin, eta Stenway and Sons (1853) piano-lantegia sortu zuen. Piano txikiak eta kontzertuetarako piano handiak egin zituen. Kontzertu-bulego bat sortu zuen New Yorken, eta pianista asko ezagutarazi zituen (A. Rubinstein, I. Paderewski, F. Kreisler, besteak beste).
Erreferentziak