Joseba Irazoki
Joseba Irazoki Agirre (Bera, 1974) abeslari, gitarra jotzaile eta musikari nafarra da. Diskografia zabala du, ia 20 disko kaleratuta. Hainbat kolaborazio ere egin izan ditu beste batzuen lanetan.[1] Folka, rocka, psikodelia eta tresnen esperimentazioan datza bere jardun sailkaezina. Atom Rhumba taldeko kidea izan da, eta besteak beste, Duncan Dhu, Mikel Erentxun eta Nacho Vegasekin jo izan du. "Etxeko Uzta" taldekidea da, Pettiren banda. ETB 1eko "Tumatxa" telebista saioan, beste euskal kantu batzuen bertsio pertsonalak egin izan zituen.[2] Parte hartze hori publiko handiari hurbiltzeko urrats bat izan zen. Musika estiloaGitarrista polifazetikoa da: konposizioan ez ezik, inprobisazioaren munduan ere gogo biziz barneratzen dena. Folka, rocka, psikodelia eta tresnen esperimentazioa hartu ditu bere baitan, proposamen artistiko harrigarri eta sailkaezina osatuz[3]. Berak hitzetan, "uste dut besteentzako jotzen dudanean gehiago eskatzen diodala nire buruari, eta aldiz, niretzako denean, utziagoa naizela. Nire lanei ere arreta handia jartzen diet, noski baietz, nire izena doa hor! Nire kontuetara ari naizenean lan sortzaileagoa izan ohi da, eta besteentzat ari naizenean teknikoagoa"[4]. Diskografia
Erreferentziak
Ikus, gaineraKanpo estekakInformation related to Joseba Irazoki |